DATORREN ABENDUAREN 15EAN “AIARALDEAN EKIN: NOLA KONTATZEN DIZUGU” JARDUNALDIA IZANGO DA AMURRIO BIDEANEN INSTALAZIOENTAN, REFOR ERAIKINEAN.

Jardunaldia 11:00etatik 12:30era izango da, eta helburua da gure eskualdeko ekintzaile-ahalmenari balioa ematea, enpresa-ekimen berriak abian jartzeko.

Jardunaldia enpresa-ideia edo -proiektu bat duten pertsonentzat edota beren jarduerari buelta eman nahi dioten negozioentzat da, bai eta ekiteko jakin-mina edo gogoa duten guztientzat ere.

Ez dago ekimen edo enpresa berri baten arrakasta ziurtatzen duen errezeta magikorik, baina ekintzaile adituen edo beste pertsona ekintzaile batzuen esperientzia entzutea oso lagungarria izan daiteke.

Hori dela eta, ekintzailetzan aditua den Jorge Ortiz de Urtaranek jardunaldia dinamizatuko du eta ekintzaile gisa duen esperientziatik abiatuta azalduko ditu ekintzarako aukerak aprobetxatzeko hiru gakoak. Ekitea, zentzu zabalean ulertuta eta funtsean jarrerarekin zerikusia duena.

Ondoren, Basq Companyren sortzaile eta zuzendari nagusi Aitor Álvarezek %100 birziklatutako lehen zapatilak merkaturatu arteko bere esperientzia kontatuko du. Bere negozio-ereduarekin erakutsi nahi du jasangarritasuna errentagarritasunarekin bat etorri daitekela. Era berean, berrikuntza, on-line merkataritza  edo proiektuak finantzatzeko crowdfundinga bezalako gaiak jorratuko ditu.

Azkenik, mahai-inguru bat egingo da, eskualdeko hiru ekintzailek beren esperientziak partekatuko dituzte; gogobetetze pertsonal eta profesional nagusiak; zer aldatuko lukete gaur dakitena jakinez gero, une kritikoei nola egin dieten aurre, etab. Ekiteko motibazio desberdinei erantzuten dieten profilak izango dira; belaunaldi-erreleboa eta berrikuntza, gustuko duzuna egitea, etab.

Vital Fundazioak diruz laguntzen du jardunaldia, Aiarako Kuadrillaren bidez.

Informazio gehiago nahi izanez gero jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefonoan edo autoenplegua@amurriobidean.org posta elektronikoz.

Izena emateko bete galdetegia: https://forms.office.com/e/u6KhZfhL1e

Programa: Aiaraldean ekin programa

Reforamurrio Enpresaldea Hazitegi eta Enpresa Zentrora sartzeko deialdi berria

Abenduaren 1etik 29ra eskabideak aurkezteko epea zabalik dago

Reforamurrio Empresaldearen helburua bikoitza da, alde batetik, enpresa-ekimen berriei eta dagoeneko finkatuta dauden enpresei kokapen bat ematea, batzuetan bulego edo bulego txiki bat baino behar ez dutelako beren lana egiteko edo bezero potentzialei harrera egiteko, eta bestetik, topagune dinamiko bat sortzea, lehiakortasuna areagotzeko funtsezko sinergiak eta lankidetza ahalbidetzeko.

Lokalak zerbitzu-sektorean (bulegoak) lan egiten duten edo egingo duten enpresa edo pertsona sustatzaileentzat dira.
Hazitegiaren eta enpresa-zentroaren kasuan, bulego bakoitzaren alokairu-prezioan barne hartzen dira errentan hartutako lokal bakoitzaren kontsumoak eragindako gastuak, hala nola elektrizitatea, Interneteko konexioa, berokuntza, garbiketa, etab., baita zerbitzu komun batzuk ere; harrera, office, postontzi pribatua, lokalen mantentze-lanak, segurtasun-sistema, bilera-gelak, etab.
Jarduerari hasiera eman behar dioten enpresa edo pertsona sustatzaileek, edo eskaera aurkezten den unean jarduerari alta eman zitzaionetik hiru urte baino gutxiago daramatenek, prezio hobariduna dute dagoeneko finkatuta dauden enpresekiko.
Gainera, hobari gehigarriak aplikatzen dira enplegua sortzeagatik eta jarduera berritzeagatik, baldin eta bulegoa 25m2-tik gorakoa bada. Bi hobarien batura hasierako prezioaren % 50era irits daiteke.
Une honetan, 10 eta 32 m2 arteko modulu libreak daude.
Amurrio Bidean, Amurrioko Udalaren Toki Garapenerako Elkarteak (zentroaren beheko solairuan dago), eraikina kudeatzeaz gain, laguntza eta aholkularitza ematen ditu ekimen berriak abian jartzeko, edo sendotzeko zerbitzuak eta tresnak eskaintzen ditu, tailerrak eta prestakuntza-ekintzak antolatzen ditu, berrikuntza sustatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko programak garatzen ditu, laguntzen berri ematen du eta izapideak egiten ditu, etab. Horrela, zentroa dinamizatzen eta bertan kokatutako enpresak ikusarazten laguntzen du. Azken batean, espazio fisikoa ez ezik, zerbitzu pertsonalizatua eta funtsezko laguntza ere eman behar zaie enpresei bizitzako lehen urteetan.

Coworking gunea
34,66 m²-ko lau lanpostu dituen bulego partekatua da, bilera-mahaia eta bulegoko altzari espezifikoekin, baita Interneterako konexioa ere. Erabiltzaileek zentroko gainerako instalazioak erabili ahal izango dituzte, hala nola bilera-gelak, harrera-gelak, office-ak eta abar.
Espazioa diseinuarekin, IKTekin, industriarekin lotutako zerbitzuekin, zerbitzu profesionalekin eta abarrekin lotutako jarduera bat garatzen duten edo garatuko duten pertsona edo enpresei zuzenduta dago. Coworking-ean sar daitezke, bai ekintzaileak, bai lan egiteko espazio mugatu bat behar duten eta bulegoa partekatzeko eragozpenik ez duten besteren konturako langileak.
Interesa duten pertsona eta enpresa guztiek informazioa kontsultatu edo gehitu dezakete Amurrio Bidean (El Refor Kalea zg) 945891721 telefonoan, edo administracion@amurriobidean.org posta elektronikoan.

AIARALDEAN JARDUERA EKONOMIKOA ETA ENPLEGUA SUSTATZEKO ENPRESA-EKIMENEN LEHIAKETAK

ESKAERAK ABENDUAREN 15ERA ARTE AURKEZTU AHAL IZANGO DIRA.

Ekintzailea bazara edo Lehen Sektorean, landa-ingurunean edo elikagaien industrian negozio-proiektu bat duen enpresa txiki bateko kide bazara, gaurtik aurrera Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, abian jarritako bi lehiaketetako batean parte hartzeko eska dezakezu. Ekimen horrek Zabaia eta Gorbeialde landa-garapeneko elkarteen laguntza jaso du. Ekimenaren helburua da, berrikuntza prozesu ireki baten bidez, Aiaraldean hazkundea eta enpleguaren sorrera bultzatuko duten proiektuak erakartzea. Horretarako, 1.060.000 euroko aurrekontua bideratu da guztira, eta proiektu irabazleak saritzeko erabiliko da.

Bi lehiaketetako batean parte hartu nahi duten pertsona fisiko eta juridikoek behean agertzen diren formularioen bidez aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak abenduaren 15era arte, egun hori barne

I lehiaketa – Aiaraldeko lehen sektoreari eta nekazaritzako elikagaien industria txikiari zuzendutako proiektu berritzaileak

II Lehiaketa -Aiaraldeko landa ingurunean jarduera ekonomikoa bultzatuko duten proiektuak

 

INFORMAZIO GEHIAGO ESTEKA HONETAN: https://hazi.eus/aiaraldean-enpresa-ekimenen-lehiaketa/

AIARAN EKIN: EKINTZAILEEI ETA ENPRESA TXIKIEI ZUZENDUTAKO HIRU PRESTAKUNTZA- ETA ESPERIENTZIA- JARDUNALDI

Jardunaldiak azaroaren 16, 23 eta 29an izango dira, 16:00etatik 18:30era. Prestakuntza amaitu ondoren, bisita antolatuta dago jardunaldia garatuko den enpresa ezagutzeko, eta ostean produktu dastaketa egongo da.

“Express” prestakuntza mota honek pertsona ekintzaile eta enpresa edo negozio txikientzat harrera ona izan duenez, berriro ere hiru jardunaldi antolatu dira eskualdeko udalerrien artean.  Aurten, prestakuntzaz gain, prestakuntza garatuko den enpresara bisita antolatu da.  Prestakuntza inguruko 3 enpresetan garatuko da, ohiko guneetatik ateratzeko eta ekimen horiei ikusgarritasuna emateko.  Horrela parte-hartzaileek eskualdeko beste enpresa-esperientzia batzuk “in situ” ikusi eta ezagutzeko aukera izango dute.

Tailerretako gaiak merkataritza arlokoak izango dira, negozio edo enpresa gehienentzat zailtasun handiena suposatu ditzaketenak, batez ere negozioen hasieran. Eguneroko lanean erabiltzeko tresna eta estrategia errazak ematea da helburua, epe laburrean emaitza ikusgarriak lortzeko. Jardunaldien bideratzaileak arlo hauetan adituak diren profesionalak izango dira; Grupo Bentas eta Innobide.

Vital Fundazioak, Aiarako Kuadrillaren bidez, jardunaldi hauek diruz laguntzen ditu, enpresa-proiektu berriak abian jartzeko edo dagoeneko ezarrita dauden enpresei finkatzen lagutnzeko asmoaekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero eta tailer guztietan edo batzuetan izena eman nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakian edo autoempleo@amurriobidean.org posta elektronikoan.

Deskargatu hemen programa

Lan elkarrizketak egiteko tailerra

Datorren ostiralean, azaroak 17, 9:30-13:30ean, “Prestatu zure lan-elkarrizketa” izeneko tailerra izango da. Helburua da laneko elkarrizketak eta horien modalitateak segurtasun handiagoz nola egin jakitea.

Lana bilatzeko helburuak eta ongi antolatutako eta orientatutako curriculum bat argi izateak duen garrantzia landuko da, helburu horrekin eta postulatzen den enpresa/eskaintzarekin bat etorriz; gure esperientziak, prestakuntza eta trebetasunak argi eta garbi komunikatzen ikastea; autoestimua eta segurtasuna, trebetasun pertsonalak eta emozioen kontrola landuko dira, lan-elkarrizketetara bideratuta.

Era berean, elkarrizketa motak eta elkarrizketatzaileen baliabideak aztertuko dira, elkarrizketatuak egoera desberdinetan ahalik eta modu zuzen eta koherenteenean jardun dezan.

Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik Adecco enpresarekin lan elkarrizketa bat grabatzea. Enpresak zuzenduko du tailerra, azaroaren 15ean eta 16an. Grabazio hori Teams bidez egingo da. Horretarako, Interneterako sarbidea duen telefono mugikorra edo ordenagailua besterik ez da behar.

Ostiraleko saio presentzialean grabazioak ikusi eta iritziak bateratuko dira feedback konstruktibo baten bidez, eta, azkenik, hasierako elkarrizketak eta tailerrean ikasitakoa alderatuko dira. Hartara, lan-elkarrizketa bati aurre egiteko motibazioa eta segurtasuna lortuko ditugu.

Plazak mugatuak dira eta Aiaraldeko pertsonentzat dira, haien prestakuntza edo lan egoera edozein dela ere, baina lehentasuna izanen dute Amurrion erroldatuta daudenek eta langabezian daudenek.

Informazio gehiago izateko, jarri harremanetan gurekin 945891721 telefonoan edo whatsapp-en, eta emailez: empresa@amurriobidean.org

Izena emateko Amurrio Bidean-en pertsonen atarian

Office 365 ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta produktibitatean eta antolaketan hobetzeko prestakuntza

Bizi garen aro digitalean, tresna informatikoak ezagutzea eta menderatzea funtsezko trebetasuna bihurtu da guri lana errazteko, bai lan-eremuan, bai eremu pertsonalean. Helburu horretarako software suite osatuenetako eta moldakorrenetako bat Office 365 da.

Bere osagairik aipagarrienen artean Word, Excel, PowerPoint, Outlook, Teams eta SharePoint daude, behar ugari betetzen dituztenak, testu-prozesamenduetatik eta kalkulu-orrietatik komunikazio eta talde-lankidetzaraino.

Gainera, onura ugari dakartza maila pertsonalean eta profesionalean. Hona hemen aipagarrienetako batzuk:

  1. Malgutasuna lanean: Office 365ek Interneterako konexioa duen edozein lekutatik dokumentu eta aplikazioetara sartzeko aukera ematen du, eta horrek urrutiko lana eta lineako lankidetza errazten ditu.
  2. Datuen segurtasuna: Office 365ek mehatxuetatik babesteko ezaugarri aurreratuak eta informazioa salbu mantentzeko segurtasun-kopia automatikoak ditu.
  3. Lankidetza denbora errealean: Microsoft Teams eta SharePoint bezalako tresnekin lankidetzan lan egin daiteke, dokumentuak denbora errealean editatuz eta taldean komunikazio arina mantenduz.
  4. Eguneratze konstanteak: Azken ezaugarrietara eta hobekuntzetara sarbidea izatea beti, eskuzko eguneratzeekin kezkatu gabe.

Office 365ek onura ugari eskaintzen dituen arren, pertsona askok ez dute beren potentziala ahalik eta gehien aprobetxatzen, haien ezaugarriei eta funtzionaltasunei buruzko ezagutzarik ez dutelako. Horregatik da garrantzitsua prestakuntza hori.

Imanol Teránek emango du, arlo horretako aditu prestatzaileak, tresnaren erabilera-maila guztietara egokitzeko gaitasuna duenak. Jardunean eta langabezian dauden pertsonei zuzenduta dago, Officeko Suitea erabiltzen eta horri etekin handiena ateratzen ikasi nahi dutenei. Horretarako, ez da beharrezkoa lizentzia bat izatea, proben bertsioari esker.

Prestakuntza azaroaren 7tik 16ra emango da, asteartetik ostegunera, 10: 00etatik 13: 30era, eta Aiarako Kuadrillak diruz lagunduko du, Arabako Foru Aldundiaren prestakuntza-laguntzaren bidez.

Izena emateko, Amurrio Bidean-eko pertsonen ataria erabili behar da (https://www.tganet.net/BEO/hasiera_amurrioeu/ ). Bertan, pertsonak lehen aldiz sartzen badira erregistratu beharko dira.