ARABAKO FORU ALDUNDIKO ARABAR EKOIZPEN-SAREA BERRITZEKO ETA DIGITALIZATZEKO LAGUNTZEN DEIALDI BERRIA – ALAVA INNOVA DIGITALIZA

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 15ean bukatuko da, 14:00etan.

Modernizazio ekonomikoari eta Arabako ekoizpen-sarearen lehiakortasuna hobetzeari lagunduko dioten jardueren berrikuntza eta digitalizazioa sustatzea. Jarduera berritzaileei laguntzea fabrikazio aurreratua –industria 4.0–, teknologia digitalak ezarri eta erabiltzea, produktuak, prozesuak eta/edo merkatuak dibertsifikatzea eta enpresa-antolaketa hobea lortzeko.

Araban gutxienez jarduera-zentro bat duten edozein motatako enpresentzat, autonomoentzat edo teknologia- eta berrikuntza-zentroentzat dira.

Kanpoko gastuetarako diru-laguntzak emanen dira, jarduera berritzaile hauek egiteko:

  • Teknologia digitalaren erabilera intentsiboa (4.0 industria)
  • Produktu edo zerbitzu berriak edo nabarmen hobetuak enpresarentzat merkatuan sartzea
  • Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko, logistika- eta banaketa-prozesuak, marketin- eta salmenta-prozesuak, informazio- eta komunikazio-sistemak, administrazioa eta kudeaketa edo laguntza-jarduera berriak edo hobekuntza nabarmena dakartenak ezartzea.
  • Trantsizio ekologikoaren aldeko neurriak, erakundearentzat berritzaileak diren erantzukizun sozial korporatiboa, izaera berritzailea argudiatuz.

Halaber, diru-laguntza jaso ahal izango dute deialdi honetara aurkeztutako berrikuntza-jardueraren baten diseinu, garapen, exekuzio, jarraipen eta/edo ebaluazioari lotutako barne-gastuek (ikertzailea eta/edo teknikoa eta/edo sortzailea).

Laguntzen zenbatekoa aurkeztutako proiektuen balorazioaren eta enpresa motaren eta egindako ekintza motaren araberakoa da, eta %10etik %40ra bitartekoa.

Diru-laguntzaren gehieneko mugak hauek izanen dira:

  • Kanpoko gastuak: 50 eta 79 arteko puntuazioetarako: 35.000 €, eta 80 puntu baino gehiagorako: 45.000 €.
  • Softwarea, ERP edo antzekoak eta lizentzia informatikoak erostea: 50 eta 79 arteko puntuazioetarako: 30.000 €, eta 80 puntu baino gehiagotarako: 35.000 €.
  • Barne-gastuak: 15.000 €
  • Ibilgetuan egindako inbertsioak: 15.000 €

Jarduketek diru-laguntza jaso ahal izateko, onetsi beharreko gutxieneko diru-laguntzaren zenbatekoa 1.500 eurokoa izanen da.

Informazio gehiago:  https://egoitza.araba.eus/eu/-/alava-innova

Laburpena: ALAVA INNOVA-DIGITALIZA