Ekintzailetza
Enpresa-ekimen berriak martxan jartzeko laguntza ematea, eta ReforAmurrio Enpresaldea enpresen hazitegi eta zentroko baliabideak udalerriko ekintzaileen eskura jartzea.
Amurrio Bidean Amurrioko Udaleko Toki Garapeneko Elkarte bat da. 2006an sortu zen, udalerriko jarduera ekonomikoa indartzeko asmoz.
Helburua da udalerriko ekonomia jasangarriaren garapena sustatzea eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako, kultura ekintzailea sustatu da, eta enpresa-egitasmo berriak bultzatu. Halaber, bizi osoan zehar ikastea sustatu nahi da eta, azkenik, tokiko enpresen lehiakortasuna hobetu. Hori guztia, beste erakunde publiko eta pribatuekin koordinatuta.
2006an Amurrio Bideanek Lloyds Registerren kalitate-ziurtagiria lortu zuen, ISO 9001:2000 arauaren arabera, enpresei laguntza-, autoenplegu- eta prestakuntza-zerbitzuen arloan. 2010eko apirilean ziurtagiria eguneratu zen, ISO 9001/2008 arau berriak zehazten dituen baldintzen arabera.