Enplegu eta toki garapenerako planaren diagnostikoa
Argitalpena: 2025eko abendua

Amurrioko enpleguari, prestakuntzari eta errealitate sozioekonomikoari buruzko azterketak eta diagnostikoak biltzen ditu atal honek, Amurrioko Udalak eta Amurrio Bideanek sustatutakoak. Bere helburua da herritarren enplegagarritasuna bultzatuko duten, enpresa-ehunaren beharrei erantzungo dieten eta tokiko garapenari lagunduko dioten jarduerak bideratzeko ezagutza-oinarri baliagarria eskaintzea.
Dokumentu horren xedea da pertsonak gaitzeko edo berriro trebatzeko beharrizanak erakustea, tokian edo eskualdean arautu gabeko prestakuntza eskaintzen duten organismoek kontsulta dezaten eta beharrizanen gida gisa erabil dezaten.
Dokumentuak Amurrioekin lotutako 19 industria-enpresaren eta zerbitzuren beharrizanak biltzen ditu. Enpresak hautatzeko, ordezkagarritasunari erreparatu zaio, hala langile-kopuruari nola jarduerako sektoreari dagokionez. Bestalde, langileen nahiz langabeen beharrizanak jasotzen ditu, diagnostikoaren emaitza enpresaren zein banakoen ikuspegitik osatzeko.
Gida honen bidez, ekintzaileei edo enpresariei oinarrizko ezagutzak eman nahi zaizkie, ingurumenari buruzko araudia eta izapideak errazago uler ditzaten. Halaber, jasangarritasunarekin eta ingurumenaren kontserbazioarekin loturiko ardurei heltzeko gomendioak ere ematen dira.
Pertsona ekintzaileentzako edota beren jarduera-lerroa zabaldu nahi duten enpresentzako orientazio- eta erreferentzia-dokumentua da. Bertan jasotzen dira gure udalerrian hautemandako hainbat negozio-aukera eta etorkizuna duten sektoreetarako ideiak. Azterlana egiteko, gure udalerriko herritarrei eta enpresei eginiko galdetegien emaitzak eta 2010ean eragile sozioekonomikoei eta teknikariei eginiko elkarrizketak hartu ziren oinarri.