ARABAKO FORU ALDUNDIKO ENPRESAK SORTU ETA FINKATZEKO LAGUNTZEN BESTE DEIALDI BAT- EKIN ARABAN 2024

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 1ean bukatuko da, 14:00etan.

Laguntza honen xedea da Araban sektore berritzaile eta berritzaileetan enpresa berriak sor daitezen sustatzea, eta haiek finkatzeko eta zabaltzeko prozesuetan laguntzea, norgehiagokako diru-laguntzak emanez.

Bi laguntza-mota daude:

  • Lehenengoa Araban enpresa-unitate berriak sortzera bideratuta dago baina abiazio fasean egonik, gehienez ere 2 urteko antzinatasuna izango dute jarduera hasten denetik edo eskaera aurkezten den egunean eratzen direnetik.
  • Bigarren modalitatea finkatzeko eta zabaltzeko laguntzak dira, azken 4 urteetan Ekin Araban deialdietakoren batean diru-laguntza jaso duten eta gutxienez enplegu bat eta gehienez 10 enplegu lanaldi osoan dituzten enpresentzat.

Enpresak sortzeko proiektuetan, diru-laguntza diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren %60koa da, gehienez 30.000 €/proiektu (gehienez 15.000 € ibilgetuan). Proiektuak %5 gehiago jaso dezake talde sustatzailean gutxienez erdiak emakumeak badira (%40ko partaidetza gutxienez) eta beste %5 gehiago ekimena 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri batean badago.  Proiektua 80 punturekin edo gehiagorekin kalifikatuz gero, diru-laguntzaren portzentajea diruz lagundu daitekeen gastuaren %80koa izango da, proiektu bakoitzeko 80.000 euroko mugarekin (gehienez 40.000 € ibilgetuan). Diruz lagundu ahal diren gastuak izanen dira (ibilgetua, lokalaren errentamendu gastuak, komunikazio gastuak, etab.). 2023/09/01etik 2024/12/16ra bitartekoak.

Enpresak sendotu eta zabaltzeko proiektuetan, laguntzak diruz lagundu ahal den gastuaren % 50ekoak izanen dira (ibilgetua, teknologoa kontratatzea, komunikazio gastuak, etab.). 20.000 euroko mugarekin urtean. 2024/01/01etik 2024/12/16ra bitartean egindako gastuek jaso dezakete diru-laguntza.

Informazio gehiagorako: https://egoitza.araba.eus/eu/-/emprender-en-alava

Laburpena: Emprender_Álava_2024

Balorazio irizpideak