HAZILAN+ Amurrio programaren edizio berria irailaren 21ean aurkeztuko da

Aurkezpen-jardunaldia 10:00etan egingo da Amurrio Bidean-en, eta programaren prestakuntza, lan-orientazioa eta enpresetako praktikak ezagutzeko aukera emango du.

Amurrio Bidean-ek HAZILAN+ programaren hamargarren edizioa aurkeztuko du datorren irailaren 21ean, 10:00etan. Programa langabezian dauden eta Erdi Mailako edo Goi Mailako Lanbide Heziketa edo unibertsitate-titulazioa duten pertsonei zuzenduta dago.

HAZILAN+ programak prestakuntza, lan-orientazioa eta banakako laguntza uztartzen ditu, pertsona bakoitzari bere helburu profesionala definitzen, gaitasunak identifikatzen eta enplegua bilatzeko estrategia hobetzen laguntzeko.

Lehen fasean, Aktibatu izenekoan, 30 orduko prestakuntza egingo da. Bertan, gaitasun pertsonal eta profesionalak, lan-merkatuan kokatzeko modua eta enplegua bilatzeko tresnak landuko dira. Programak, halaber, curriculuma eta lan-elkarrizketak prestatzeko baliabideak eta enplegu-bilaketan adimen artifizialeko tresnak erabiltzeko edukiak jasotzen ditu.

Amurrion erroldatuta dauden pertsonek, gainera, banakako lan-orientazioa jasotzeko eta inguruko enpresetan sei hilabeteko praktikak egiteko zortzi beketako bat eskuratzeko aukera izango dute. Aurreikusitako zenbatekoa 830 euro gordin hilean da, oinarri arautzaileetan ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza urriaren 1ean hasiko da eta abenduaren 11ra arte luzatuko da, taldeko saioak 9:00etatik 14:00etara eginez. Praktikak 2026ko abendutik 2027ko ekainera bitartean egitea aurreikusten da.

Aurkezpen-jardunaldia

Eguna: irailaren 21a
Ordua: 10:00
Lekua: Amurrio Bidean – ReforAmurrio Enpresaldea

Izen-ematea zabalik dago. Parte hartzeko, beharrezkoa da Amurrio Bidean-eko Pertsonen Atarian erregistratzea eta, Prestakuntza atalean, HAZILAN+ hautatzea. https://amurrio.tganet.net/amurrio_pertsonen_ataria/

Informazio gehiago eskatzeko, 945 891 721 telefonora edo WhatsAppera jo daiteke, edo formacion@amurriobidean.org helbidera idatzi.

Ekintza 2021-2027 Euskadiko FSE Programa Operatiboaren HAZILAN+ esparruan garatzen da, Europako Gizarte Funtsak %40an kofinantzatuta, eta GARAPEN Euskadiko Garapen Agentzien Elkarteak koordinatuta.

LANERATZEA HAZILAN+EKIN: GAITASUNAK, ORIENTAZIOA ETA 6 HILABETEKO PRAKTIKAK BEKAREKIN

Garrantzitsua. Amurrion erroldatuta dauden pertsonek bakarrik izango dute lan-orientaziorako eta bekadun praktikak egiteko aukera (8 beka, 830 €/hileko gordina, 6 hilabete; oinarrietan jasotakoaren arabera).

 

Hazilan+ 2026 esperientzia handiko laneratzeko ibilbidea da, zure enplegu-bilaketan benetako jauzia eman dezazun (hamar edizio garatu ditugu). Aktibatu (30 ordu) bloke trinkoarekin hasten gara – autoezagutzan, komunikazioan, talde-lanan eta emozioen kudeaketan sakontzen dugu- eta zure kandidatura tresna praktikoekin garatzen laguntzen dizugu. Oinarri honi bi tailer gehitzen zaizkio, parte-hartzaile guztientzat irekiak: Lan-elkarrizketak eta LinkedIn; hauekin zure profila fintzen eta segurtasunez aurkezten entrenatuko zara.

 

Amurrion erroldatuta bazaude, programak lan-orientazioa gehitzen du helburuak zehazteko, enpresak lehenesten, elkarrizketak prestatzen eta jarraipena egiten laguntzeko. Taldean garatzen den fasea eta banakako tutoretzak  izango dira.. Gainera, programari amaiera emateko aukera izango duzu enpresan 6 hilabeteko bekadun praktikak eginez, 830 €/hileko gordineko Amurrioko Udalaren 8 bekarekin, hautagarritasun-oinarrien arabera.

 

Ibilbide osoan zehar, IAk nola lagun diezazukeen ere ikasiko duzu: CVa fintzekoelkarrizketak prestatzekoeskaintzak aztertzeko eta bilaketa-agenda antolatzekoprompt erabilgarriak eta praktika onak (erraz aplikatzeko moduan) erabilita. Emaitza kandidatura argiago, ikusgarriago eta koherenteagoa izango da: laguntza bisualarekin eguneratutako CVaLinkedIn profila optimizatua30–60 segundoko elevator pitch-aaukera-mapa (rolak/sektoreak) eta ekintza-plana zeregin zehatzez eta kandidaturen jarraipenerako kit batez.

 

Aurreikusitako hasiera: Urriaren 1ean, irailaren amaieran aurkezpen-jardunaldi bat egingo da.

 

Lekua: Amurrio Bidean – Refor Amurrio Enpresaldea (El Refor s/n).

 

Nori zuzenduta.
Langabezi egoeran dauden pertsonakLH (Erdi/Goiko Maila) edo unibertsitate-titulazioa dutenak.

Lan-orientaziora eta bekadun praktikak egitera sartzeko, Amurrion erroldatuta egotea beharrezkoa da.

Nola izena eman.
Irailaren 1etik aurrera irekita. Lehenik, Pertsonen Atarian erregistratu (https://amurrio.tganet.net/amurrio_pertsonen_ataria/ – edo kontua baduzu, hasi saioa). Ondoren, sartu Formazioa → Hazilan+ atalean eta sakatu Izena eman.

Finantzaketa eta koordinazioa. Ekintza POPV FSE 2021–2027 Hazilan+ markoan kokatzen da, FSEren %40ko kofinantzaketarekin eta GARAPENek (Garapen Agentzien Elkartea) koordinatuta.

 

Hazilan+ programari buruzko informazio gehiago behar baduzu…

Uztailaren 15etik aurrera egin ahal izango duzu Amurrio Bideaneko gure bulegoetan.

Telefonoa eta whatsappa: 945891721

@ formacion@amurriobidean.org

 

Amurrio Bidean ATE BERRIAK proiektuarekin bat egiteko deia egin die enpresei.

Amurrio Bidean ATE BERRIAK proiektuarekin bat egiteko deia egin die enpresei.

Amurrio Bidean-ek ATE BERRIAK proiektuan parte hartzen du. Proiektu honek kontratazio-premiak dituzten enpresei laguntzen die duela gutxi lan-baimena lortu duten eta lan-merkatuan sar daitezkeen migratzaileekin konektatzen.

Ekimena, benetako lanpostuak bete behar dituzten Amurrioko eta Aiaraldeko enpresei zuzenduta dago. Helburua da enplegu-eskaintzak identifikatzea, lanpostu bakoitzaren beharrak ezagutzea eta hautagaitza doituak eskaintzea, hautaketa- eta harrera-prozesuan lagun eginez.

ATE BERRIAKek kontratazio-beharrei erantzun diezaieke hainbat sektoretan, hala nola industrian, metalean, logistikan, eraikuntzan, zerbitzuetan, merkataritzan, ostalaritzan, zaintza pertsonaletan eta langileak behar dituzten beste jarduera batzuetan.

Bidelagun lanpostu hutsak betetzeko 

Proiektua duela gutxi lan-baimena lortu duten migratzaileekin ari da lanean, ezohiko erregularizazio-prozesuaren esparruan. Aurretiko esperientzia, motibazioa, lan-merkatuan sartzeko prestasuna eta lan-jarduera bat garatzeko hizkuntza nahikoa jakitea duten pertsonak dira.

Kontua ez da soilik eskaintzak eta hautagaitzak harremanetan jartzea. ATE BERRIAKek parte-hartzaileak gaitasunen arabera hautatzen ditu, enpresa bakoitzaren behar zehatzak kontuan hartzen ditu eta lanpostuan integratzea errazteko laguntza eskaintzen du.

Programa tresna erabilgarria da lanpostu operatiboak betetzeko, produkziokoak, laguntzakoak, arretakoak, biltegikoak, logistikakoak, garbiketakoak, ostalaritzakoak, merkataritzakoak, zaintza pertsonalekoak, eraikuntzakoak, mantentze-lanetakoak edo azkar sartzeko aukera duten beste profil batzuetakoak.

Nola parte har dezakete enpresek?

Interesa duten enpresak Amurrio Bideanekin harremanetan jar daitezke, beren kontratazio-beharrak helarazteko. Bete beharreko lanpostuei, beharrezko betekizunei, aurreikusitako erabilgarritasunari eta lanean hasteko baldintzei buruzko informazioa jasoko du taldeak.

Hortik aurrera, ATE BERRIAKek hautagaitza doituak bilatzen lan egingo du, eta babesa eskainiko du hautaketa- eta harrera-prozesuan. Helburua da lanpostu errealistak, egonkorrak eta enpresari eta kontratatutako pertsonari egokituak izatea.

ATE BERRIAK Euskadiko 10 eragilek sarean garatutako proiektua da, eta udal-eremua baino irismen zabalagoa du. Hedapenaren helburua 140 lan-eskaintza baino gehiago kudeatzea eta 190 pertsona baino gehiagori laguntzea da, aukera hori Amurrio Bidean ekimenaren bidez Amurrioko eta Aiaraldeko enpresetara ere hurbilduz.

Pertsona eta erakunde preskriptoreekin lan egitea

Parte-hartzaileekin lana uztailaren erdialdetik aurrera hasiko da, zuzeneko arretan eta erakunde preskriptoreekin lankidetzan, hala nola gizarte-zerbitzuekin, Lanbiderekin eta migratzaileekin zuzenean lan egiten duten erakundeekin.

Horrela, proiektuak bermatu nahi du parte-hartzaileek baldintzak betetzen dituztela, lan-baimena dutela eta aurretiazko orientazio bat dutela benetako eskaintzekin konektatu aurretik.

Kontaktua

Parte hartu edo informazio gehiago eskatu nahi duten enpresak Amurrio Bideanekin jar daitezke harremanetan:

enpresa@amurriobidean.org
945 891 721

Amurrio Race taldeak 5. postua lortu du Vitoria-Gasteizen egindako Greenpower Iberia proban

Amurrio Race taldeak ekainaren 7an parte hartu zuen Vitoria NCLIC Greenpower Urban Gathering proban, Greenpower Iberia egutegiko hitzordu batean. Proba Mendizabaleko aparkalekuan egin zen, Vitoria-Gasteizen.

Amurrioko taldeak 5. postu aipagarria lortu zuen, azken hilabeteetan auto elektrikoa diseinatzeko, eraikitzeko, hobetzeko eta prest jartzeko egindako lana aitortzen duen emaitza.

Greenpower Iberia hezkuntza-ekimena da, eta zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta jasangarritasunaren inguruko ikaskuntza praktikoa sustatzen du, ibilgailu elektrikoak eraikiz eta lehiaketetan parte hartuz. Kirol-emaitzaz gain, horrelako probetan parte hartzeak talde-lana, arazoen ebazpena, sormena, plangintza eta etengabeko hobekuntza bezalako gaitasunak garatzeko aukera ematen du.

Amurrio Race proiektuak badu, gainera, beste helburu nagusi bat: gazteak Amurrioko enpresa-sarera hurbiltzea eta industriari, teknologiari eta berrikuntzari lotutako aukera profesionalak modu praktikoan erakustea. Ildo horretan, ekimenak hainbat enpresa babesleren laguntza du, hala nola Amiantec 3000, Banana Drift, Megatech, Raga Ibarrondo eta Gildas Albizabal. Era berean, proiektua posible egiten duten erakundeen lankidetza ere badu: Zaraobe Institutua, instalazioak lagatzen dituena, eta Amurrio Bidean, jarduera antolatzen duena.

Amurriotik oso positiboki baloratzen da Amurrio Race taldearen parte-hartzea esperientzia honetan, STEAM bokazioak pizten laguntzen duelako eta gazteak udalerriko enpresa- eta industria-ingurunearekin konektatzen dituelako.

Zorionak, Amurrio Race!

Reforamurrio Enpresaldea: Hazitegian eta Enpresa Zentroan sartzeko deialdi berria

Ekainaren 30era arte zabalik egongo da eskabideak aurkezteko epea.

 Reforamurrio Enpresaldearen helburua bikoitza da: alde batetik, enpresa-ekimen berriei zein sendotutako enpresei kokaleku bat ematea, eta, bestetik, elkargune dinamiko bat sortzea, Zentroan kokatutako enpresen arteko sinergiak eta lankidetza ahalbidetzeko, haien hazkundea eta lehiakortasuna hobetuz.

 

Zerbitzuen sektorera egokitutako bulegoak

Erabilgarri dauden moduluak Zerbitzuen sektorean (“Bulegoak”) lan egiten duten ekintzaileei edo enpresei zuzenduta daude; aholkularitza, IKT zerbitzuak, kultura- eta sormen-industriak, merkataritza-ordezkaritzak, etab.

Alokairuan sartzen dira lokalaren erabilerari lotutako gastu guztiak (hornidurak, Internet eta garbiketa), baita zerbitzu komunetarako sarbidea ere; harrera, office-a, postontzi pribatua, segurtasuna, bilera-gelak, etab.

Gainera, jarduera hastera doazen enpresek edo pertsona sustatzaileek, edo eskaera aurkezteko unean jarduerari alta eman zitzaionetik hiru urte baino gutxiago daramatzatenek, prezio hobariduna dute, jada finkatuta dauden enpresen aldean.
Gaur egun, eskura dauden 11 moduluetatik 2 daude: 10,36m2 eta 14,08 m2, hurrenez hurren.

 

Coworking espazioa: ingurune profesionala prezio eskuragarrian

34,66 m²-ko bulego partekatua da, eta lau lanpostu, bilera-mahaia eta bulegoko berariazko altzariak ditu, Interneterako konexioaz gain. Erabiltzaileek zentroko gainerako instalazioak erabil ditzakete, hala nola bilera-gelak, harrera-gelak, office-ak, etab.
Enpresa, ekintzaile edo besteren konturako langileentzat diseinatutako espazio inspiratzaile bat, etxetik kanpo beren jarduera profesionala garatzeko leku bat behar dutenentzat. Produktibitatea bultzatuko duen eta erabiltzaileen kontaktu-sarea zabaltzeko aukera emango duen lan-giro egokia sortu nahi da.

Hileko prezioa 31,79 €-koa da (gehi BEZa).

 

Interesa duten pertsona eta enpresa guztiek Amurrio Bidean (El Refor Kalea, 3. BJ) Tel. 945 891721. E- mail autoempleo@amurriobidean.org Web- www.amurriobidean.org

Games Academy Amurriora itzuliko da bideo-jokoak sortzeko lau tailerrekin

Ekainean, Games Academy Amurrio Bideanera itzuliko da, bideo-jokoak garatzen ikasteko doako tailerren edizio berri batekin. Saioak ekainaren 22, 23, 24 eta 25an izango dira, 10:00etatik 14:00etara.

12 urtetik gorako gazteei zuzenduta, tailerrek aukera paregabea eskaintzen dute bideo-jokoen sorkuntzaren munduan modu praktiko eta errazean sartzeko, aldez aurretik ezagutzarik izan gabe. Unity, Roblox Studio edo MakeCode Arcade bezalako tresna profesionalak erabiliz, parte hartzaileek euren pertsonaiak diseinatu, mailak sortu, joko mekanikak programatu eta askoz gehiago egin ahal izango dute.

Tailer hauen helburua etengabe hazten ari den sektore batekiko jakin-mina eta interesa piztea da, etxetik ikasten eta sortzen jarraitu ahal izateko oinarrizko tresnak emanez.

Tailerren programa:

  • Sortu zure bideo-jokoa 0tik (06/22)

Ezagutu minijokoen mundu zirraragarria Minecrafteko TNT Run ospetsua birsortuz Roblox Studion. Ikasi ingurune birtualak eraikitzen, joko-mekanikak inplementatzen eta zure sormen-abenturari bizia ematen.

  • Unity Asteroid 06/23)
    Ba al zenekien Angry Birds, Pokémon GO edo Crossy Road bezalako jokoek Unity erabiltzen dutela? Tailer honetan, 2Dko plataformen bideojoko bat sortuko dugu, oinarrizko mekanikak diseinatuz: mugimendua, jauziak, kontrol-puntuak eta soinu-efektuak.
  • Droneen simulagailua (06/24)

Sortu zure 3Dko hegaldi-simulagailua Unity erabiliz. Eszenatokiak diseinatu, hegaldi-kontrolak programatu eta zure gaitasunak probatu, hainbat ingurunetan dron birtual bat pilotatuz.

  • Abentura pixelatuak (06/25)

Diseinatu zure retro bideo-jokoak grafiko pixelatuekin MakeCode Arcade-n. Ikasi programazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak, pertsonaia, maila eta erronka paregabeak sortzen dituzun bitartean.

Tailerretan parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da www.gamesacademy.eus webgunearen bidez. Plazak mugatuak dira.

Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak finantzatzen dute, EUNEIZ Vitoria-Gasteizko Unibertsitateak koordinatuta, eta Games.eus lankidetza du.

Jarraitu Games Academyren nobedade guztiak sare sozialetan:

Instagram: @gamesacademy_eus | TikTok: @gamesacademy_eus

Animatzen zara hurrengo mailara jauzi egiten?