Zure enpresak langileak behar ditu? ATE BERRIAK programak hautagai berriak aurkeztuko ditu urriaren 13ko webinarrrean
Saioan 120 profil profesional baino gehiago ezagutu ahal izango dira, erregularizatu berri diren pertsonen kontratazioari buruzko zalantzak argitu eta pertsona horiek kontratatu dituen enpresa baten esperientzia entzun.
Enpresa baten beharretara egokitzen diren pertsonak aurkitzeko, eskuragarri dauden profilak eta pertsona horiek lantaldean sartzeko urratsak ezagutu behar dira. Helburu horrekin, ATE BERRIAK programak «Konektatu zure enpresak behar duen talentuarekin» webinarra antolatu du. Saioa urriaren 13an izango da, 10:30etik 11:15era, online.
Amurrio Bideanek Euskadiko beste bederatzi erakunderekin batera parte hartzen du programa honetan, aparteko erregularizazioaren bidez lan-baimena lortu duten pertsonen laneratzea errazteko.
Zer profil daude eta nola kontratatu?
Saioa langileak behar dituzten edo etorkizuneko kontratazioetarako hautagai berriak ezagutu nahi dituzten enpresei zuzenduta dago. 45 minutuan, aukera hori baloratzen laguntzeko gai praktikoak landuko dira:
- Zer hartu behar da kontuan kontratatzerakoan? José María Pey atzerritartasun arloko abokatu adituak, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko Atzerritartasun eta Nazioarteko Babeserako Azpibatzordeko kideak, alderdi nagusiak azalduko ditu eta zalantzak argituko ditu.
- Nolakoa izan da beste enpresa baten esperientzia? Carlos Sánchez Rodríguez Emartineko antolaketa-arduradunak erregularizatu berri diren pertsonak kontratatzeko izan duten esperientzia partekatuko du.
- Zer profil profesional daude eskuragarri? Programan parte hartzen duten eta enplegua aktiboki bilatzen ari diren pertsonen 120 profil baino gehiagoren azterketa aurkeztuko da.
- Nola jakinarazi langile-behar bat? Erakundeek lan-eskaintzak helarazteko eta hautagai posibleak aztertzeko prozedura azalduko dute.
Saioan galderetarako tartea ere izango da, enpresek beren zalantzak planteatu ahal izateko.
Webinarrerako izen-ematea
Zure enpresa langile bila badabil, saio honetan eskuragarri dauden profilak ezagutu eta bete behar dituzun lanpostuekin bat etor daitezkeen baloratu ahal izango duzu.
📄 Kontsultatu programa osoa hemen.
📅 2026ko urriaren 13a
🕥 10:30etik 11:15era
💻 Online
ATE BERRIAK programak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren finantzaketa du.


