LANERATZEA HAZILAN+EKIN: GAITASUNAK, ORIENTAZIOA ETA 6 HILABETEKO PRAKTIKAK BEKAREKIN
Garrantzitsua. Amurrion erroldatuta dauden pertsonek bakarrik izango dute lan-orientaziorako eta bekadun praktikak egiteko aukera (8 beka, 830 €/hileko gordina, 6 hilabete; oinarrietan jasotakoaren arabera).
Hazilan+ 2026 esperientzia handiko laneratzeko ibilbidea da, zure enplegu-bilaketan benetako jauzia eman dezazun (hamar edizio garatu ditugu). Aktibatu (30 ordu) bloke trinkoarekin hasten gara – autoezagutzan, komunikazioan, talde-lanan eta emozioen kudeaketan sakontzen dugu- eta zure kandidatura tresna praktikoekin garatzen laguntzen dizugu. Oinarri honi bi tailer gehitzen zaizkio, parte-hartzaile guztientzat irekiak: Lan-elkarrizketak eta LinkedIn; hauekin zure profila fintzen eta segurtasunez aurkezten entrenatuko zara.
Amurrion erroldatuta bazaude, programak lan-orientazioa gehitzen du helburuak zehazteko, enpresak lehenesten, elkarrizketak prestatzen eta jarraipena egiten laguntzeko. Taldean garatzen den fasea eta banakako tutoretzak izango dira.. Gainera, programari amaiera emateko aukera izango duzu enpresan 6 hilabeteko bekadun praktikak eginez, 830 €/hileko gordineko Amurrioko Udalaren 8 bekarekin, hautagarritasun-oinarrien arabera.
Ibilbide osoan zehar, IAk nola lagun diezazukeen ere ikasiko duzu: CVa fintzeko, elkarrizketak prestatzeko, eskaintzak aztertzeko eta bilaketa-agenda antolatzeko, prompt erabilgarriak eta praktika onak (erraz aplikatzeko moduan) erabilita. Emaitza kandidatura argiago, ikusgarriago eta koherenteagoa izango da: laguntza bisualarekin eguneratutako CVa, LinkedIn profila optimizatua, 30–60 segundoko elevator pitch-a, aukera-mapa (rolak/sektoreak) eta ekintza-plana zeregin zehatzez eta kandidaturen jarraipenerako kit batez.
Aurreikusitako hasiera: Urriaren 1ean, irailaren amaieran aurkezpen-jardunaldi bat egingo da.
Lekua: Amurrio Bidean – Refor Amurrio Enpresaldea (El Refor s/n).
Nori zuzenduta.
Langabezi egoeran dauden pertsonak, LH (Erdi/Goiko Maila) edo unibertsitate-titulazioa dutenak.
Lan-orientaziora eta bekadun praktikak egitera sartzeko, Amurrion erroldatuta egotea beharrezkoa da.
Nola izena eman.
Irailaren 1etik aurrera irekita. Lehenik, Pertsonen Atarian erregistratu (https://amurrio.tganet.net/amurrio_pertsonen_ataria/ – edo kontua baduzu, hasi saioa). Ondoren, sartu Formazioa → Hazilan+ atalean eta sakatu Izena eman.
Finantzaketa eta koordinazioa. Ekintza POPV FSE 2021–2027 Hazilan+ markoan kokatzen da, FSEren %40ko kofinantzaketarekin eta GARAPENek (Garapen Agentzien Elkartea) koordinatuta.
Hazilan+ programari buruzko informazio gehiago behar baduzu…
Uztailaren 15etik aurrera egin ahal izango duzu Amurrio Bideaneko gure bulegoetan.
Telefonoa eta whatsappa: 945891721









