Kit Digital programako lehen deialdiaren laguntzak eskatzeko epea ireki da
Kit Digital programa Espainiako Gobernuaren ekimena da, eta merkatuan eskuragarri dauden irtenbide digitalak ezartzeko diru-laguntzak eskeintzea du helburu. Soluzio horiek enpresa txikien beharretara bideratuta daude; 50 langile baino gutxiagokoen, mikroenpresen eta langile autonomoen beharretara, edozein sektoretakoak edo negozio-tipologiakoak diren arren.
Kit Digitalaren bonua eskatzeko, beharrezkoa da:
- www.acelapyme.es eremu pribatuan erregistratzea eta autodiagnostikoko testa osatzea, negozio bakoitzaren beharrak hobeto ezagutzeko.
2. Kit Digitala programaren digitalizazio-soluzioei buruz eskura dagoen informazioa kontsultatzea. Bertan, agente digitalizatzaileek eskaintzen dituzten soluzioetako bat edo batzuk aukeratu ahal izango dira.
3. Red.es egoitza elektronikoan laguntza eskatzea (https://sede.red.gob.es).
Laguntza eskeini ondoren, www.acelapyme.es webguneko agente digitalizatzaileen katalogoa eskuragarri egongo da, eta soluzio digitalak garatu nahi dituen eragilea hautatu eta harekin harremanetan jartzeko aukera egongo da.
Laguntzaren zenbatekoa eta eskaera-epeak enpresen tamainaren araberakoak izango dira:
1.segmentua: 10 eta 50 langile arteko enpresa txikiak.
Bonuaren zenbatekoa: 12000 €
Epea: martxoak 15
2.segmentua: 3 eta 10 langile arteko enpresa txikiak edo mikroenpresak.
Bonuaren zenbatekoa: 6000 €
Aurreikusitako epea: uda baino lehen
3.segmentua: 1 eta 3 langile arteko enpresa txikiak edo mikroenpresak eta pertsona autonomoak.
Bonuaren zenbatekoa: 2000 €
Aurreikusitako epea: iraila
Datorren martxoaren 15ean irekiko da 10 eta 50 langile arteko enpresa txikientzako laguntzen deialdia. Bonu horiek erosi nahi dituzten enpresek Red.es-en egoitza elektronikoan eskatu ahal izango dituzte (https://sede.red.gob.es), eta epea zabalik egongo da 6 hilabetez edo funtsak amaitu arte.
Kit Digital programak 3.067 milioi euroko aurrekontua du, eta Europar Batasunak finantzatzen du NextGenerationEU funtsen bidez, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren, España Digital 2025 agendaren eta 2021-2025 ETEak Digitalizatzeko Planaren esparruan.