Araba Ekinean ‘Zure Ideiak balio du’ lehiaketaren XX. edizioa jarri du abian

9.000 euro baino gehiago banatuko ditu saritan ideia eta proiektu irabazleen artean.

Interesa dutenek martxoaren 15a arte (14:00etan) aurkeztu ahal izango dituzte beren ideiak eta proiektuak, eta epaimahai batek proposamen finalistak aukeratuko ditu. Proposamen horiek maiatzaren 6an aurkeztuko dira jendaurrean Europa Bilzar Jauregian.

Lehiaketa Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen eta BIC Arabaren bidez, eta Vital Fundazioak lurraldeko beste ekintzailetza-eragile batzuekin lankidetzan, Amurrio Bidean barne, garatzen dituzten Araba Ekinean jardueren artean dago, Araban ekintzaile berrien inguruan sentsibilizatzeko eta ekimen berriak abian jartzeko.

Zehazki, lehiaketa honen helburua da izaera berritzaile eta sortzaileagatik nabarmentzen diren ideia ekintzaileak ezagutaraztea eta bultzatzea. Ideia horiek garatzeko fase desberdinetan egon daitezke, eta lehentasuna emango zaie Araban bizi diren edo ikasten ari diren pertsonei.

Sei kategoriatan banatuta daude jarduera-sektore guztiak barneratuz: ideiarik onena, ekimen iraunkorrena, merkataritza eta turismoko ekimenik onena, nekazaritzako elikagaien arloko ekimenik onena, industria-ekimenik onena eta osasunaren arloko ekimenik onena. Kategoria bakoitzeko sariaren zenbatekoa 1.000 €koa da.

Kategoria nagusiez gain, beste lau sari berezi ere ematen dira, aurrekoekin metagarriak izan daitezkeenak: Gizartea eta enpresa eraldatzeko RPK sari berezia (1.000 €), publikoaren Sari Berezia (300 €), Mobility Lab Sari Berezia energia-trantsiziorako berrikuntzari (1.000 €) eta, azkenik, Deustuko Unibertsitatearen Sari Berezia, ideia finalisten ekitaldian proiektuaren aurkezpen hoberenari dagokiona (1.000 €).

Sariak emateko ekitaldia maiatzaren 23an izango da, arratsaldez, Europa Biltzar Jauregian, Ekin Day-ren esparruan, Araba Ekinean 2024 jardunaldi nagusian.

Eskabidea formatu elektronikoan aurkeztu behar da, proposamena aurkezten duen pertsona ekintzailearen datuez gain, ideia edo proiektua azaltzen duen memoria labur bat erantsiz, gehienez ere 5 orrikoa. Adierazitako dokumentazioa helbide elektronikora info@alavaemprende.com bidali behar da. Helbide elektroniko horretatik ere edozein zalantza argituko da edo 945232548 telefonora deituz.

Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak kontsultatzeko, Araba Ekinen webgunea https://www.alavaemprende.com/ egin daiteke edo Amurrio Bideanekin harremanetan jarri 945891721 telefonoan  edo autoempleo@amurriobidean.org  posta elektronikoan.

Lehiaketaren_oinarriak_Zure_Idea_Balio_Du