Amurrio Bidean elkarteak Aktibatu Expres eskaintzen du: lana bilatzeko banakako laguntza-zerbitzu pertsonalizatua

Zerbitzu honen helburua da 20 eta 44 urte bitarteko langabetuei, -lanbide heziketa edo graduko prestakuntza dutenei, merkatuan sartzen laguntzea.

Laguntza gehienez ere 50 ordukoa izan daiteke pertsona bakoitzeko, adostutako ordutegian, eta astean saio bat egingo da gutxi gorabehera, parte-hartzaile bakoitzaren beharren eta helburuen arabera pertsonalizatua.

Laguntzean edo mentorizatzean, honako hauek landuko dira: lanbide-helburuaren definizioa, helburu hori lortzeko indarguneak, enplegua bilatzeko beharrezko gakoak: curriculuma, aurkezpena eta bilaketa prozesuan bertan laguntzea, jarraitu beharreko estrategiatik, tokiko enpresa-saretik eta harremanetatik hasi eta lan-elkarrizketetaraino.

Otsailean irekiko da laguntza-zerbitzu honetan parte hartzeko eskaera egiteko epea. Informazio gehiago behar baduzu edo zerbitzuan parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan Amurrio Bidearekin 945891721 telefonoan edo empresa@amurriobidean.org postaren bidez.

Aktibatu Expers Hazilan programaren zerbitzu bat da. Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020 Programa Operatiboak finantzatzen du, eta Garapen eta Lanbideren bidez koordinatzen da.