Amurrio Race taldea lehen aldiz arituko da San Mamesko zirkuituan, martxoaren 10ean

Amurrio Race 11-16 urte bitarteko neska-mutil talde bat da. Astelehenero elkartzen dira Zaraobe Institutuan auto elektriko bat martxan jartzeko, Green Power Iberiako zirkuituetan lehiatzeko.

Amurrioko gazteek zientziarekiko, teknologiarekiko, ingeniaritzarekiko, artearekiko eta matematikarekiko (STEAM izeneko trebetasunak) zaletasuna pizteko proiektua da, automobilismo-talde baten kudeaketaren bidez. Proiektua Amurrio Bidean tokiko garapen-agentziatik sortu da, eta xasis bat erosi du harekin lehiatzeko. Herriko hainbat ikastetxetako gazteak, berriz, Zaraobe Institutuan ari dira lanean, hauek instalazioak (tailerra eta tresnak) jarri dituztelako proiektua garatu dadin.

Gaur egun autoa ia prest dago martxoaren 10ean lehiatzeko, baina taldeak aparteko elementu batzuk behar ditu lehiatzeko: eskularruak, kaskoa, lehiatzeko arropa, karrozeria, lasterketarako oinarrizko tresnak, lasterketetara joateko laguntza logistikoa…

Horregatik taldea babestu nahiko luketen udalerriko enpresei deialdi irekia eginten diete. Autoa osatzeko eta lehiatzeko beharrezkoak diren elementuen truke, enpresaren publizitatea autoan eta kudeatzen duten proiektuaren sare sozialetan (instagram @amurrio_race) sartzea eskaini dute, lankidetza eskertzeko.

Beraz, interesa duzuen enpresa horiek harremanetan jar zaitezkete Amurrio Bideanekin, 945891721 telefonoan edo posta elektroniko bidez empresa@amurriobidean.org edo taldearekin berarekin (Ryan Ganzabal), 634495004 zenbakira deituta edo raceamurrio@gmail.com helbidera idatzita.

Informazioa gehiago fitxategi honetan