OSTALARITZARAKO PRESTAKUNTZA-IBILBIDE GAMIFIKATUA: Nola hobetu nire enpresaren irudia

Ekainetik urrira bitartean, sei tailer emango dira Reforamurrio Enpresaldean: ekainaren 1ean, 15ean eta 29an, irailaren 14an eta 28an eta urriaren 19an.

Prestakuntza-ibilbide honekin, nork bere enpresaren irudia nolakoa den jakingo du taldeko dinamiken eta marketinari aplikaturiko tresnen bitartez, negozioaren irudia hobetuko duen komunikazio-plan bat diseinatu ahal izateko.

Tailerrok batez ere ostalaritzaren sektoreko eskualdeko enpresentzat dira (tabernak, jatetxeak, ostatuak), eta 16:30etik 20:30era bitartean emango dira, Amurrio Bideanek Refor Amurrio Enpresaldean dituen instalazioetan.

Saioetako lehenengoa ekainaren 1ean izango da. Lehen saio horretan, jolas-dinamiken bidez, gure negozioaren irudi korporatiboa aztertu eta baloratuko dugu, irudi hori hobe dezaketen neurriak diseinatzeko metodologia berritzaileak aplikatu ahal izateko.

Ostalaritzaren sektorean espezializaturiko talde batek emango ditu saioak; aisialdi-giroan eta jolasak erabiliz, gure enpresaren irudia eta gure bezeroekiko komunikazioa hobetzen lagunduko digute.

Leku librerik baldin balego, jendaurreko establezimenduak dituzten eta zerbitzu pertsonalen sektorean diharduten enpresek ere parte har lezakete (estetika-zentroek, ile-apaindegiek…).

Saioak Arabako Kuadrillak Kutxabanken Vital Fundazioarekin sinatu duen lankidetza-hitzarmenaren harira antolatu dira, eta doakoak izango dira.

Interesdunek informazio gehiago jaso edo izena eman dezakete Amurrio Bideanen. Tel.: 945891721; helbide elektronikoa: autoempleo@amurriobidean.org.

Tailerrak_eus

 

Enpresan FAKTURAZIO ELEKTRONIKOA ezartzeko tailerra

Maiatzak 18, 09:00etatik 13:00etara ReforAmurrio Enpresaldean. DOAKOA!!!

Fakturazio elektronikoa egiten duzu, legeak eskatzen duenari jarraituz?

Mikroenpresa eta autonomoentzak. Doakoa!!!

Eskura itzazu doako aplikazioak faktura elektronikoak sortu eta bidaltzeko!

Parte hartu tailerrean eta guk lagunduko dizugu…

faktura elektronikoa zer den eta nori egin behar zaion jakiten

faktura elektronikoak sortu, bidali eta zaintzeko baldintza teknologikoak ezagutzen

firma elektronikorako dauden ziurtagiri digitalak ulertzen

… IZENPE ziurtagiria konfiguratzen

faktura elektronikoak nola sortzen eta sinatzen diren ikasten

fakturazio elektronikoko doako plataforma instalatu eta konfiguratzen

faktura elektroniko baten zaintza digitalaz jakin beharrekoa jakiten

… Metapostan alta ematen

Tailer honetan parte hatzeko interesa baldin badaukazu, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin 945.89.17.21 edo empresa@amurriobidean.org

Banner Fakturazio Elektronikoa_eus

VANESSA SÁNCHEZ ETB-ko KAZETARIA ARABAKO TXAKOLI-ren ENBAXADOREA AMURRIO-ko 2017ko TXAKOLI EGUNean

Arabako Txakoli Eguna Amurrion igandean, 2017ko maiatzaren 21ean ospatuko da jarduera programa osoa duela goizeko 11.30etan hasita.

Arabako Txakoli Eguna 2017 GUK Parkean ospatuko da Juan de Urrutiako Enparatzaren ordez, orain arte ohitura izan den bezala.

Arabako Txakolinaren Jatorrizko deituraren Kontseilu Arautzaileak Vanessa Sánchez, Euskal Telebistako kazetaria eta korrespontsala, 2017an ardo honen enbaxadore giza aukeratu du.

Vanessa Sanchezek, txikitatik gasteiztarra, Parisen eta Asian, batez ere, Ukrainako iraultzara, Londresko atentatuetara edo Obamaren garaipenera bidaliko korrespontsal gisa karrera bikaina izan du eta Teleberri 2, Egunon Euskadi edo Entrada Libre aurkeztu du .

“Eta egon den leku guztietan”  – Arabako Txakolinaren kudeatzaileak, Joxean Merinok azaltzen du, “gure ardoaren onuren defendatzaile sutsua izan da.”

Arabako Txakoli Eguna 2017 igandean ospatuko da, maiatzaren 21ean, 11.30etan hasita Amurrioko GUK Parkean, Juan de Urrutiako enparantzaren eta udaletxearen ordez, obretan dagoelako

Eguna udaletxeko Udalbatza Aretoan 11:30etan hasiko, Vanessa Sanchez-en omenez aurresku bat eskainiko da, baita Alabako Txakoli  2017 enbaxadore titulua entregatuko zaio.

Geroago, eguerdian txupinazoak jaialdiari hasiera emango dio eta egun osoan 2016ko txakolina, zazpi upategiak, denak jatorrizko deiturak, dastatu ahal izango dira, baita oilasko pintxoak, behi hanburgesak eta txerri saiheskiak ere jan ahal dira, guztiak eginda Eusko Label produktuekin.

Janari arloan, Arabako patata, moruno pintxoak, odolkiak, Gasteizko Txustarra Tabernako Txanpis ospetsuak edo Amurrioko txistorra egongo dira.

Horrez gain, eskulanen erakusketa eta salmenta egongo da, mahai eta aurkiak produktu hauek jateko, txarangak eta musika-emanaldiak eta Valle de Ayalaren IV pitxarra Lehiaketa Alabako Txakolinarekin batera (ikus programa osoa eta lehiaketaren baldintzak erantsitako dokumentuan).

Garrafa edari freskagarria da eta derrigorrez izotza, ura, azukrea, brandy, limoiak, gatza eta Arabako Txakolina izan behar du. Edari honi izena ematen dioten edukiontzi tradizionaletan prestatzen da.

Ikusten den bezala, jarduera ugari Araba txakolin ekoizleentzat egun berezia ospatzeko, 659.126 mahats kilo bertatik ateratzen da 461.000 botilako guztira, uzta baten ondoren. Kopuru honek %2,8ko igoera ekoizpenean adierazten du.

Gaur egun, jatorrizko deitura duen Álava-Arabako Txakolinak 95 hektarea lantzen ditu eta zazpi upategi ditu: txakolina Artomañak Xarmant eta Eukeni ardoak saltzen ditu(http://www.artomanatxakolina.com), Okondoko  txakolina Astobiza, Malkoa, Astobiza Rosé eta Late Harvest-ekin  (http://www.astobiza.es), El Txakoli Mahatxuri-rekin , Beldio txakolina Beldui, Xiribil, Santi Victoris eta Santi Jacobi Brut Nature, Beldui barrikan hartzitu eta Beldui berandutako uzta guzti hauekin(http://www.beldui.com), Arzabro txakolina Ametza, Harria eta Luzia Riparekin (http://www.arzabrotxakolina.com), Goianea txakolina UNOrekin (http://www.txakoliuno.com) eta Paz Verastegui Txikubinekin (http://www.txakolitxikubin.com).

txakolin eguna 2017 folleto

garrafa lehiaketa_tx

ERRONKA KOMERTZIALEN ZIKLOA: nire enpresa edo negozioaren kudeaketa komertziala optimizatzeko modua.

Bi saio praktiko egingo dira maiatzaren 19an eta 26an, Reforamurrio Enpresaldean.

Saioen helburua da eskualdeko ekintzaileei, profesionalei edo enpresa txikiei tresna eta jarraibide oso praktikoak eta errazak ematea lan komertzialak errazteko eta salmenta-prozesua sistematizatzen laguntzeko.

Funtsean, asmoa da zerbitzuen sektoreko enpresek eta profesionalek normalean aurre egin behar izaten dioten zailtasunari erantzutea, hau da, bezeroentzako proposamenak edo eskaintza komertzialak ezagutzera emateko zailtasunari. Jakina da zer egin behar den, baina zalantzak sortzen dira hori egiteko moduari buruz, prozesua eraginkorra izan dadin eta helburuak bete daitezen.

Horregatik, prozesu hori lantzeko bi saio diseinatu dira, erronka gisa.

Lehenengo saioa maiatzaren 19an izango da, eta erronka hau landuko da: Bezeroarengana iristeko modua. Hurbilketa-maniobra. Jardunaldi horretan, lehenengo harreman hori izateko gakoak emango dira: zein den biderik egokiena, noiz, nola, zeintzuk diren bezeroaren erosketa-eragileak (SABONE), galderen garrantzia (SPIN metodoa) eta abar.

Bigarren saioa maiatzaren 26an egingo da, erronka hau lantzeko: Lorpena. Elkarrizketa komertzial bat ahal bezain gehiena aprobetxatzeko modua. Saio horretan, prozesuaren lau faseak landuko dira: harremana, galdeketa, erakustaldia eta amaiera. Gainera, tresna praktikoak emango dira horietako bakoitzerako: limurtzeko trebetasunak eta abileziak, proposamenaren pertsonalizazioa, eragozpen ohikoenak landu eta gure aliatu bihurtzeko modua, negoziazio- eta amaiera-teknikak, eskaintzaren jarraipena egiteko modua…

Bi saioak goizez egingo dira, 09:00etatik 13:00etara, Reforamurrio Enpresaldean.

Erronka_Komertzialen_zikloak_fitxa

Tailerra: +55 zahartze konstruktiboa

Unai Arrietak zuzenduko du eta ReforAmurrio Enpresaldean egingo da.

Maiatzean, ReforAmurrio Enpresaldean zahartze konstruktiboari buruzko tailer bat egingo da 55 urtetik gorako pertsonentzat. Tailerrak 5 saio izango ditu eta, bertan, parte-hartzaileek bizitzako etapa guztietako irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuek duten garrantzia aztertuko dute.

Maiatzaren 11n eta 18an, eta ekainaren 1ean, 8an eta 22an egingo da, 18:00etatik 20:00etara. Leku-kopurua mugatua da.

Amurrio Bideanek gauzatzen duen “BOZI +55” bizi osoan zeharreko ikaskuntza-programaren azken fasea da, eta adineko pertsonak erdigune dituen “Amurrio Lagunkoia Sustraietatik” ekimenaren (Udalak antolatutakoa) jarduera osagarri bat da. Unai Arrieta zahartze aktiboan aditua da programa hauen gidaria.

Parte hartu nahi duten pertsonek Amurrio Bideanen eman beharko dute izena, 945.89.17.21 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.

Okupatu tailerraren edizio berria, lana bilatzeko gaitasunak hobetzeko.

VITAL Fundazioak, Aiarako Kuadrillaren bitartez, maiatzaren 15etik 18ra Reforamurrio Enpresaldean egingo den tailer hau diruz lagunduko du.

Aurreko edizioetan lortutako emaitza onak direla eta, Okupatu tailerraren beste edizio bat egitea erabaki da, lana bilatzen lagun dezaketen gaitasunak eta trebetasunak lantze aldera.

Gero eta ohikoagoa da gure bizitza profesionalean lana bilatzeko prozesuari aurre egin behar izatea, nola pertsona langabezian dagoelako, hala lehen lanpostuaren bila ari delako edo lan hobe baten bila ari delako. Baina, nola bilatu lana? Okupatu tailerrean, parte hartzen duten pertsonek hainbat tresna jasoko dituzte; hala, nork bere burua ezagutuz eta bakoitzaren indarguneak eta ahulguneak aztertuz, beren buruari helburuak jarri ahalko dizkiote eta lan-bilaketa hobeto planifikatu eta gauzatu ahalko dute, ibilbide pertsonalizatu bati jarraituz, arrakasta izateko ahalik eta aukera gehien izan ditzaten. Helburua da bilaketa-prozesua ahalik eta gehien zehaztea pertsona bakoitzaren profila eta beharrak aintzat hartuta, bilaketa eraginkorragoa izan dadin.

Enplegu bakoitzerako ezagutza eta gaitasun jakin batzuk eskatzen dira, eta horiek prestakuntza eta esperientziaren bitartez lor daitezke. Alabaina, enpresek gero eta garrantzi handiagoa ematen diete hautagaien zeharkako gaitasunei; esaterako, nork bere burua ondo ezagutzeari, nork bere burua motibatzeko gaitasunari, erantzukizunari, espektatiben kudeaketari, aldaketen aurrean zer egin jakiteko gaitasunari, erabakiak hartzeko gaitasunari… Besteak beste, gaitasun horiek landuko dira tailerraren lehen hiru saioetan. Azken saioan lan-elkarrizketa bati buruzko dinamika bat egingo da; bertan, parte-hartzaile bakoitzak gomendioak eta aholku praktikoak jasoko ditu, fase horri segurtasun eta konfiantza handiagoz aurre egin ahal izateko.

Tailerra 9:00etatik 13:00etara izango da, eta plaza kopurua mugatua da. Lehentasuna emango zaie langabezian daudenei eta Amurrion edo Aiaraldean bizi direnei.

Tailerrean izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo administracion@amurriobidean.org helbidera idatzita.

OKUPATU_Tailerra_fitxa