MERKATARITZA SEKTOREKO AUTONOMOEK 2017KO EKITALDIAN INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZA DEIALDIA

Xedea

Deialdi honen xedea da merkataritza sektoreko autonomoei laguntzea, 2017an beste inbertsio batzuk egin ditzaten.

Onuradunak

a) Langile autonomoak, eta langile autonomotzat joko dira merkataritza jardueraren bat beren kontura egin, gehienez ere langile enplegatu bat izan eta salmenta puntu fisikoa daukatenak Arabako udalerrietan (Gasteizen izan ezik).

b) Bi langile autonomok soilik eratutako sozietate zibilak edo ondasunen erkidegoak, salmenta puntu fisikoa daukatenak Arabako udalerrietan (Gasteizen izan ezik).

c) Autonomoez osatutako edozein motatako merkataritza sozietateak, baldin eta betekizun batzuk betetzen badituzte.

Laguntza mota:

a) HOBEKUNTZA TEKNOLOGIKOAREKIN LOTUAK:

  • Aplikazio informatikoak (softwarea),
  • Informazio prozesurako ekipoak eta osagarriak (mahaiko ordenagailuak, eskanerrak, inprimagailuak, salmenta puntuko terminalak, kode irakurgailuak, etiketa sistemak, agenda eta balantza elektronikoak, etab.)
  • Teknologia hobekuntzekin loturiko aholkularitza (diruz lagundu daitekeen gehienezko oinarria idatz zati honetan: 700 euro)
  • Web-ak diseinatzea.

b) LOKALAREN EKIPAMENDU FISIKOAREN LOTUAK:

  • Lokalak egokitzeko obrak.
  • Jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak eta/edo ekipamenduak/instalazioak.
  • Errotuluak, eguzki oihalak eta saretak.
  • Marken erregistroa.
  • Kanpoko zerbitzuak eta/edo aholkularitza bereziko zerbitzuak.
  • Irudi korporatiboa diseinatu eta garatzea.

* Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako Alerta Goiztiarreko Programan eta/edo Txandaketa Programan, biek horretarako sinatutako lankidetza hitzarmenaren baitan, parte hatu duten edo parte hartzen ari diren onuradunek baino ezingo dituzte baliatu b) idatz zatian zehazturiko.

Aurkezteko tokia:  2017ko uztailaren 7a (egun hori barne)

Informazio gehiagorako: Amurrio Bideanen

24_Autónomos sector comercial Inversiones