Turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzak – MET 2017

Xedea:

Programa honen xedea turismo-enpresen hobekuntza bultzatzea da, honako hau lortzeko: bezeroei eta merkatura bideratutako kalitatezko turismo-eskaintza lehiakorrago baten garapena erraztea; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) harrera eta ezarpena bultzatzea, enpresen eta bezeroen arteko interakzioa eta turismo-negozioen eraginkortasuna hobetzeko; turismoko enpresa, zerbitzu eta produktu berrien sorkuntza eta ezarpena bultzatzea, merkatuan berritzaileak izanik, hori guztia gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunaren irizpideak kontuan izanik.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak):

  1. a) Turismo-alojamenduko establezimenduak.
  2. b) Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.
  3. c) Bitartekaritzako turismo enpresak.
  4. d) Turismo-garraioko enpresak.
  5. e) Turismo aktiboko enpresak.
  6. f) Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
  7. g) Turismo-gidariak.

Era berean, Espainiako Turismoko Kalitatearen Q marka lortzeko eta/edo berritzeko 6.d) artikuluan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, aurreko tipologiez gain, upategiek, sagardotegiek eta txakolin-upategiek, baldin eta aurreko atalean bildutako betekizunak betetzen badituzte eta bisitagarriak baldin badira.

Diruz lagundu daitezkeen jardunak:

Eskabideak aurkezteko datan jadanik egindako eta ordaindutako diren inbertsioak finantzatzera bideratuko dira, hain zuzen ere, honako mota honetako inbertsioak:

  • Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean.
  • Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin.
  • Turismo-establezimenduak indarreko irisgarritasun-araudira egokitzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea.

a), b), c) eta d) atalak baztertzaileak dira euren artean.

Aurkezteko epea:  2017/07/03

Informazio gehiagorako: Amurrio Bidean

22_MET Modernizacion Empresas Turisticas 2017