Lauhileko honetan, berritasun gisa, teknologia berriei eta marketin digitalari buruzko ikastaro bat emango da, praktikak barne

Urrian 5 ikastaro hasiko dira, eta azaroan beste bat, Amurrio Bideanek antolatuta.

ReforAmurrio Enpresaldean ikastaro ugari emango dira urteko azken lauhilekoan. Amurrio Bideanek, Amurrioko Udaleko tokiko garapen-agentziak, 6 ikastaro hauek antolatu ditu, denak ere diruz lagunduak:

  • Bezeroenganako arreta, salmentak eta marketina (100 h) urriaren 2tik azaroaren 15era, astelehenetik ostegunera, 9:30tik 10:30ra. Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillako langabeek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua

 

  • Ordenagailuen instalazioa, mantentze-lanak eta konponketa (100 h) urriaren 2tik 30era, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Lehentasuna izango dute Amurrioko langabeek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua

 

  • Teknologia berriak eta marketin digitala (170 h) – Hazilan prestakuntza eta praktikak – urriaren 9tik 2018ko martxoaren 28ra 09:00etatik 14:00etara. GMHZ edo unibertsitate ikasketak dituzten 20 eta 44 urte arteko langabeei zuzendua.  Lehentasuna izango dute Amurrion erroldatutakoek. EGF 2014-2020 Programa Operatiboak diruz lagundua

 

  • Turismoaren sektorerako online marketina (24 h) urriaren 4tik 30era, astelehen eta asteazkenetan, 17:30tik 20:30ra. Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillako sektore turistikoan lan egiten dutenek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua

 

  • ETErako cloud soluzioak (25 h) urriaren 10etik azaroaren 7ra, astearte eta ostegunetan, 17:30etik 20:40ra. Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillakoek. Vital Fundazioak diruz lagundua

 

  • Proiektuen kudeaketarako enpresa-berrikuntza (35 h) azaroaren 9tik 30era, astelehen, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:30etara. Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillakoek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua

Ikastaro hauek hala gaitasunak hobetu edo gehiago ikasi nahi duten langileentzat nola prestakuntza areagotu eta lan-mundura hurbildu nahi duten langabeentzat dira. Gainera, Teknologia Berriak eta Marketin Digitala ikastaroan, 4 hilabetez praktikak egingo dira enpresan edota ekintzaile-proiektuak garatzen.

Leku-kopurua mugatua da, eta izena irailaren 18tik aurrera eman ahal izango da. Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.

Bide batez, jakinarazten dizuegu uztailaren 29tik abuztuaren 27ra bitartean itxita egongo direla ReforAmurrio Enpresaldeko instalazioak eta beraz Amurrio Bideanen bulegoa, oporrak direla eta.

«Renove Makineria» Laguntza Programa. 2017

Xedea:

Programa honen xedea industria-makina berrietan egin beharreko inbertsioak sustatzea da, produkzio-ekipamenduetan modernizazio-maila altua lortzeko eta, aldi berean, ekipamendu horiek laneko segurtasun eta osasun arauei egokitzea

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak):

  • ETE industrialak (enpresa txiki eta ertainak)

Prestazio ekonomikoa:

 

Makina kostearen %15, 70.000€ erositako makina Berri bakoitzeko eta gehienez 100.000€ enpresa eta urte bakoitzeko

Aurkezpen tokia: 2017ko uztailaren 31

Informazio gehiagorako: Amurrio Bideanen.

GLOBAL TRAINING BEKAK 2017

Global Training programaren bidez, gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie euren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueratan, gutxienez 6 hilabetez, lan errealitatea ezagutzeko aukera ahalbidetuz.

Global Training programaren bidez, gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie euren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueratan, gutxienez 6 hilabetez, lan errealitatea ezagutzeko aukera ahalbidetuz.

Global Training bekak mugikortasun transnazionala sustatzen duen programa da unibertsitate tituludun, eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beheragoko gazteei zuzenduta, hain zuzen ere.

  • Beka bakoitzeko zuzkidura-ekonomikoa: 1.358 €/hilean (gordin).
  • Parte hartzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:
  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide-heziketa edukitzea.
  • 30 urte baino gutxiago edukitzea 2017ko urtarrilaren 1ean.
  • Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, etenik gabe, 2017ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian 6 hilabeteko edo 6 hilabetetik gorako praktika-egonaldiak errazten dituen beste bekarik jaso ez izana.
  • Ingeles-maila altua eta ona edukitzea. Lizentziadunek: C1 eta B2 (Goi-mailako Lanbide-heziketa titulua dutenek). 4 urteko antzinatasuna duten tituluen kasuan ez da ahozko, edo idatzizko azterketarik egin behar ezagutzak justifikatzeko. Beharrezko ingeles-maila egiaztatzen ez dutenek ahozko eta idatzizko proba egin beharko dute, bekadun-hautagaiaren ezagutzak zehazteko.
  • Praktikak eskainiko dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.

Administrazioaren edo penalaren bidetik diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera-galerarekin zerikusia duen zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana.

Izena eman dezakezu web-gunearen bidez: http://www.becasglobaltraining.eus/ eta dokumentazioa paperean AMURRIO BIDEAnen bertan (-ReforAmurrio Enpresaldea- 945891721 edo administración@amurriobidean.org ). Ordutegia: 8:00-15:00.

Izena emateko epeaekainaren 14an hasi eta uztailaren 14an amaituko (eguerdiko 12:00ak arte) da.

Informazio gehiago: http://www.becasglobaltraining.eus

becas_GT_2017

Erakusketa batek Arabako erakargarri turistiko nagusiak erakutsiko ditu Elexondo pasalekuan

Gaurtik aurrera ikusgai egongo da irudiz eta testuz hornitutako tamaina handiko kuboz osatutako aire zabaleko erakusketa bat, zeinak bertakoei eta bisitariei erakutsiko dizkien Arabako erakargarriak eta natura, kultura, ondare eta gastronomia baliabideak. Eleoxondo Pasalekuan egongo da instalazioa, eta irekita egongo da datorren uztailaren  14ra arte.

‘Galbide txokoak Araban’ izeneko erakusketa Arabako baliabide turistiko nagusiak deskribatzen dituen irudiz eta testuz hornitutako tamaina handiko bederatzi kuboz osatuta dago. Kubo horietatik zazpi Gasteizko, Aiaraldeko, Arabako Errioxako, Gorbeialdeko, Añanako, Mendialdeko eta Arabako Lautadako kuadrillei buruzkoak dira; hain zuzen ere, zazpi kuadrillei buruzkoak, eta haietariko bakoitzaren espazio natural eta ondare garrantzitsuenak erreproduzitzen ditu.

Hauexek dira haietariko batzuk: Garobel mendilerroa eta txakolinaren ibilbidea Aiaraldean; Caicedo Yusoko lakua eta Gatz Harana Añanan; Gorbeiako parke naturala eta eltzegintza museoa Gorbeialdean; Vasco-Navarro trenbidearen ibilbide berdea eta Urizaharra eta Antoñana Erdi Aroko herriak Mendialdean; Guardia, Labraza eta beren mahastiak Arabako Errioxan; Aizkorri-Aratz eta Agurain Lautadan, eta Eraztun Berdea eta Erdi Aroko almendra Gasteizen.

Gainera, QR kodeak dauzkate bisita birtualak egiteko hainbat lekutan: Gasteizko Santa Maria katedrala, Santa Katalinako lorategi botanikoa, Izkiko parke naturala, Alaitza eta Gazeoko elizetako horma pinturak, Landako probintzia parkea, Kexaako monumentu multzoa, eta foru sareko hainbat museo, hala nola Arte Ederren Museoa eta Bibat Arkeologia eta Karta Museoa.

Beste bi kuboetan informazio praktikoa ematen da Arabako mapa turistiko handi baten eta Gasteiz eta lurraldeko beste eskualdeak lotzen dituen herri arteko garraiobideen foru sarearen mapa baten bidez; gainera, jaiei, Arabako gastronomiari eta kirol eta kultura ekitaldi nagusiei buruzko datuak jasotzen dira: San Prudentzio jaiak, Andra Maria Zuriaren jaiak, Azkena Rock Festival, Jazz jaialdia, Gasteizko triatloia eta abar.

2017ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak

2017ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak

Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiak modernizatzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak):

  • ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
  • Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Prestazio ekonomikoa:

%20ko dirulaguntza, itzuli beharrik gabe, 1. taldeko inbertsioen kasuan, edo %15ekoa, 2. taldeko inbertsioetarako.

Aktiboak, 1) taldea

  • Informatika-aplikazioak (softwarea)
  • Informazioa prozesatzeko ekipoak eta osagarriak (eskanerra, inprimagailua,…)
  • kutxa erregistratzaileak
  • salmenta-tokiko terminalak
  • kode-irakurgailuak
  • etiketatzeko sistemak
  • agenda elektronikoak
  • balantza elektronikoak

Aktiboak, 2) taldea

  • Altzariak
  • Salmenta-lokalak eraberritzea
  • Aire girotuko sistemak, lapurreten aurkakoak, …
  • Errotulazioak, barnekoak zein kanpokoak
  • Erakuslehioak eraberritzea
  • Merkataritza-jarduerarako beharrezkoak diren aparatuen edo tresnen ekipamendua

Ehuneko horiek bi puntuan igo daitezke baldin eta enpresak  Emakumeen eta Gizonezkoen aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakunde aipamena jaso badu eta beste bitan UNE 175001 kalitate-ziurgagiria (oinarrizkoa) edo “Saltokitik Enpresara” programan parte hartu izana egiaztatzen duena lortu badu. Arestian adierazitakoarena baino maila handiagoko bikaintasun-ziurtagiria badu, igoera 3 puntukoa izango da. Enpresa Merkataritza Ganberetako erroldan agertzen den merkataritza erakunde bateko partaide baldin bada, bost puntuan igoko da, eta beste bostean titularrak edo langileak araututako titulazioren bat edo merkataritzarekin lotutako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edo kudeaketa-software batean inbertitzen badu edo enpresa transmisioa programan parte hartu izana egiaztatzen duena.

Diru-laguntzaren ehunekoa ezin da izan, inolaz ere, onartutako inbertsio osoaren %25 baino gehiago.

Diru-laguntzaren kalkulua faktura-kostuaren arabera egingo da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kendu eta gero.

Aurkezpen tokia: 2017ko uztailaren 17an amaituko da, 12:00etan.

Informazio gehiagorako: Amurrio Bideanen.

Ekainaren 24an udako solstizioaren jaia ospatuko dute Aresketamendin

Ekainaren 24an, udako solstizioaren jaia egingo da Aresketamendiko energia berriztagarrien parke tematikoan. Horrela, publikoari ate irekien jardunaldia eskaintzen zaio. Urtez urte, indarra hartuz doa ospakizun hau eta urteroko zita bilakatu da, non dibertsioak, hezkuntzak, kulturak eta ingurumenak bat egiten duten. Gainera, Aresketamendiko energia berriztagarrien parkea Amurrioko herritarrengana hurbiltzen ari da. Aurten, Amurrioko Udal Musika Eskolako kideen bi kontzertu egongo dira, eta ondoren, herri-bazkaria eta zuzeneko musika egongo dira

UDAKO SOLSTIZIOAREN JAIA ARESKETAMENDIN – PROGRAMA

11:00etatik 14:00etara.

  • Autobus-zerbitzua Etxegoienbidea kaleko markesinatik Aresketamendira.
  •  Tailerrak Gurutze Gorriaren eskutik.

11:00etatik 18:00etara.

  • Bisita gidatuak parke tematikoan zehar.
  • Puzgarriak eta zurezko jostailu erraldoiak.
  • Txosna zerbitzua

12:30etik 14:00etara.

  • • Amurrioko Udal Musika Eskolako Comboen eta Amurrio Modern Band-en kontzertua.

13:00etatik aurrera.

  • Eguzki energiaz prestatutako txistor-jana. (0,5 €/pintxo).

14:30etik aurrera.

  • Herri-bazkaria.

Haurren menua: 5 €.

Helduen menua:  7 € (txartelak parkean bertan salduko dira).

 

16:00etatik 18:00etara.

  • Zuzeneko musika Les Longiers taldearen eskutik.

17:00etatik 19:00etara.

  • Servicio de autobuses desde Aresketamendi hasta la marquesina de la calle Etxegoienbidea.