Apymca elkarteak personal shopper eta irudi-aholkularitzako ikastaro bat antolatu du langabeentzat

Apymca Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkarteak, Aenkomer elkartearekin lankidetzan, personal shopper eta irudi-aholkularitzako ikastaro bat antolatu du doan langabeentzat. Ikastaroa irailaren 11tik 14ra eskainiko da, 09:00etatik 13:00etara, Amurrioko Kultur Etxean. Helburua da pertsona bakoitzari erakustea zer arropa mota komeni zaion bere morfologia, kolore, adin, premia, gizarte-protokolo eta bizimoduaren arabera. Interesdunek izena eman behar dute posta elektronikoz (izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazita helbide honetara: apymca@gmail.com) edo telefonoz (670497108).