Udako Merkealdi eta Aukeren Azoka irailaren 16an egingo da.
Udako Merkealdi eta Aukeren Azoka irailaren 16an, larunbatean, egingo da Amurrioko San Anton plazan. Azoka etenik gabe egongo da irekita 10:00etatik 21:00etara, eta hamabost merkataritza-establezimenduk hartuko dute parte. Azokaren alderdi erakargarrienetako bat bertan egongo den eskaintza zabala da. Hala, bertaratzen direnek produktu ugari aurkituko dituzte, besteak beste, honako arlo hauetan: kirola egiteko arropa, moda, emakume, gizon eta haurrentzako zapatak, betaurrekoak, etxeko dekorazioa, bitxiak, linjeria, estetika eta edertasuna. Azoka Apymca Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkarteak antolatu du. Gainera, Burutxagak stand bat jarriko du, goizean 11:30etik aurrera, eta arratsaldean 19:00etatik aurrera. Bertan dastatu ahal izango dira txakolinetan eginiko txistorra-pintxoak, parrilan egindako odolkia eta Amurrioko txakolina.