Artzain Egunaren hogeita laugarren edizioa ospatuko da aurten Amurrion
Irailaren 17an izango da
Irailaren 17an, Artzain Egunaren XXIV. edizioa ospatuko da Amurrion. Artzaintzaren inguruko jaiegun hori guztiz errotua dago Amurrioko jaien egutegian. Antolatuko diren askotariko jardueren bitartez, ardi latxaren abeltzaintza eta produktuak herritarrei hurbiltzea izango da xedea. Ospakizunak goizeko 10:00etan hasiko dira, ardi-aziendaren txapelketa eta artzain-gazten lehiaketarekin; eta arratsaldean, udal-igerilekuen alboan, artzain-txakurren lehiaketa egingo da.
Eguitaraua
10:00etatik 14:30era Frontoi kalean:
LATXA ARRAZAKO ARDIEN PROBINTZIARTEKO XXIV. LEHIAKETA
IDIAZABAL JATORRI DEITURAKO ARDI GAZTAREN XI. TXAPELKETA, Ruperto Casanueva memoriala.
Jarduera hauek egingo dira:
- Gazten eta txakolinaren erakusketa eta salmenta. Juan Urrutia plaza.
- Gazta-dastaketa. Dastatu 2 gazta euro baten truke. Juan Urrutia plaza. (Elkarteak antolatuta)
- Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. San Anton plaza.
- Nekazaritzako makineriaren erakusketa. Larrinaga kalea.
- Artisautza-produktuen erakusketa. San Anton plaza.
- Gastronomia-erakusketa. Juan Urrutia plaza.
- Argazki- eta etnografia-erakusketa. Guk pasealekua.
- Amurrioko txistuzaleak.
- Urduñako Santa Cecilia Musika Banda.
10:00etatik 13:00etara GAZTAREN V. HERRI LEHIAKETA Juan Urrutia plazan.
11:30ean Artzain omenduen ongietorria. Juan Urrutia plazan.
12:00etatik 12:30era Erakustaldia: gazta egitea. Juan Urrutia plazan.
12:30etik 13:30era Ilea mozteko bi teknikaren erakustaldia: tradizionala eta Zeelanda Berrikoa. Udal-pilotalekuaren sarreran.
12:30etik 13:00etara Ardi latxaren produktu berrien dastaketa:Ardiki eta Gaztazaharra. Juan Urrutia plazan.
13:30ean Arabako artzainen omenaldia. Juan Urrutia plazan.
13:30ean Sari-banaketa. Juan Urrutia plazan.
13:30ean Ardi-jana eta -dastatzea Juan Urrutia plazan. Erretilua 1 euro.
18:00etan ARTZAIN TXAKURREN XVIV. LEHIAKETA, JustoFurundarena memoriala. Pikazako zelaiaren parean, udal-igerilekuen ondoan.
Herritar guztiei dei egiten zaie jantzi tradizionalez jantzita etor daitezen; parte-hartzaile guztien artean baserriko produktu-sortak zozkatuko dira.