OSTALARITZARAKO PRESTAKUNTZA-IBILBIDE GAMIFIKATUA: Nola hobetu nire enpresaren irudia

Ekainetik urrira bitartean, sei tailer emango dira Reforamurrio Enpresaldean: ekainaren 1ean, 15ean eta 29an, irailaren 14an eta 28an eta urriaren 19an.

Prestakuntza-ibilbide honekin, nork bere enpresaren irudia nolakoa den jakingo du taldeko dinamiken eta marketinari aplikaturiko tresnen bitartez, negozioaren irudia hobetuko duen komunikazio-plan bat diseinatu ahal izateko.

Tailerrok batez ere ostalaritzaren sektoreko eskualdeko enpresentzat dira (tabernak, jatetxeak, ostatuak), eta 16:30etik 20:30era bitartean emango dira, Amurrio Bideanek Refor Amurrio Enpresaldean dituen instalazioetan.

Saioetako lehenengoa ekainaren 1ean izango da. Lehen saio horretan, jolas-dinamiken bidez, gure negozioaren irudi korporatiboa aztertu eta baloratuko dugu, irudi hori hobe dezaketen neurriak diseinatzeko metodologia berritzaileak aplikatu ahal izateko.

Ostalaritzaren sektorean espezializaturiko talde batek emango ditu saioak; aisialdi-giroan eta jolasak erabiliz, gure enpresaren irudia eta gure bezeroekiko komunikazioa hobetzen lagunduko digute.

Leku librerik baldin balego, jendaurreko establezimenduak dituzten eta zerbitzu pertsonalen sektorean diharduten enpresek ere parte har lezakete (estetika-zentroek, ile-apaindegiek…).

Saioak Arabako Kuadrillak Kutxabanken Vital Fundazioarekin sinatu duen lankidetza-hitzarmenaren harira antolatu dira, eta doakoak izango dira.

Interesdunek informazio gehiago jaso edo izena eman dezakete Amurrio Bideanen. Tel.: 945891721; helbide elektronikoa: autoempleo@amurriobidean.org.

Tailerrak_eus