TURISMOA SUSTATZEKO JARDUERETARAKO LAGUNTZEN 2017KO DEIALDIA, ENPRESA TXIKI ETA ERTANEI ETA AUTONOMOEI ZUZENDUA

Xedea: Arabako lurralde historikoko turismoa sustatzeko jardueren garapena laguntzea

Onuradunak:

  1. a) Gizarte xedearen bidez, turismoaren sektorean jarduten dutela egiaztatzen duten enpresa txiki eta ertainek, edozein delarik ere euren eraketa juridikoa, baldin eta gizarte eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan badute.
  2. b) Zerga egoitza Arabako lurralde historikoan duten autonomoak, baldin eta turismoa sustatzeko beren jarduera lurralde horretan egiten badute.

 

Laguntza mota: Diruz lagundu ahal izango dira, besteak beste, ondokoak:

  • Turismoa sustatzeko materiala.
  • Estatu mailako edo Internet bidezko publizitate jarduerak.
  • Turismo gaiak, ibilbide tematikoak… sortzea, sustatzea eta merkaturatzea.
  • Turismoko web orriak eta diseinatze eta programatze kostuak, gizarte sareetan eskatzailearen presentzia erraztea helburu dutenak.
  • Aplikazio informatikoak.
  • QR kodeen ezarpena.
  • Kalitate, irisgarritasuna eta/edo iraunkortasun sistema bat ezartzeko aholkularitza gastuak.
  • Turismoa sustatzeko ekitaldiak eta ikustaldi gidatuak antolatzea.
  • Turismo arloko jarduera berrien bideragarritasunari buruzko azterlanak.
  • Turismo arloko enpresa berrien bideragarritasunari buruzko azterlanak.
  • EAEko bi hizkuntza ofizialak erabili beharrak eragindako gastuak.

Dena dela, proiektua 2017an abiarazten bada, 2017ko abenduaren 1a (barne) baino lehen egindako jarduerak lagunduko dira diruz. Proiektuak 2016an abiarazi badira, horiez gain, 2016ko azken seihilekoan eta 2017an zehar ordaindutakoak ere lagunduko dira diruz.

Laguntzak diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren %30eko dirulaguntza bidez gauzatuko dira. Hala ere, gehieneko dirulaguntza, 7.500,00 euro izango da.

Aurkezteko epea: 2017ko maiatzaren 11

Arautegia: http://bit.ly/2pgBLlg

Informazio gehiagorako: Amurrio Bidean-en (945.89.17.21) edo empresa@amurriobidean.org.

Bidean (945.89.17.21) o empresa@amurriobidean.org

Apymcak Bono Denda kanpaina sustatuko du Amurrion apirilaren 1etik maiatzaren 13ra

Bi bonu mota jarriko ditu establezimendu elkartekideetan erosketak egiteko.

Udaberri honetan, Apymcak, Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkarteak, Bono Denda kanpaina jarriko du abian apirilaren 1etik maiatzaren 13ra. Bi bonu mota jarriko dira zirkulazioan: bata, 8 euroko balioa duena eta Apymcari atxikitako saltoki guztietan 10 euroko erosketak egiteko aukera ematen duena, eta bestea, 20 euroko balioa duena eta 25 euroko erosketak egiteko aukera ematen duena. Ezingo dira metatu bi bonu baino gehiago erosketa berean.

Bonuak ezingo dira aldatu eskudiruaren truke. Erosketaren prezioa txartelaren balioa baino gutxiagokoa bada, ez da dirurik itzuliko. Bonuak Amurrioko Nafarroako Rural Kutxan erosi ahal izango dira (Elexondo kalea 10).

Kanpainan parte hartuko duten saltokiak Apymcaren webgunean kontsulta daitezke: www.apymca.com. Saltoki guztiek bereizgarri bat izango dute erakusleihoan, identifikatzeko. Kanpaina Apymcak antolatu du eta Arabako Foru Aldundiak laguntzen du diruz, Nafarroako Rural Kutxarekin lankidetzan.

PASARELA ANTZOKIA APIRILAREN 8an

Apirilaren 8an, udalerriko bederatzi establezimenduk Amurrio Antzokian egingo den pasarelan parte hartuko dute. Pasarela horren helburua da, batetik, sektoreko jarduera sustatzea eta, bestetik, ekitaldi horren bitartez tokiko saltokien udaberri-udako bilduma berriak aurkeztea.

Aurtengoa hamaseigarren edizioa izango da, eta eskualdeko bost neskak eta zortzi mutilek erakutsiko dute Amurrioko moda; horietako bi Gazte Alaiak Amurrioko Apdemako aisialdi-zentrokoak izango dira.

Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkarteak (APYMCA) antolatu du ekitaldia, Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak diruz lagunduta eta Amurrio Bideanen eta Caja Rural de Navarraren laguntzarekin.

Iratxe Estrada kazetari amurrioarrak aurkeztuko du 2017ko Pasarela, eta berak gidatuko ditu bi desfileak: haurrena, 17:30ean, eta helduena, 19:00etan. Desfileez gain, hainbat ikuskizun egongo dira; hauek, besteak beste:

-Altrius magoa, helduen zein haurren desfilean.

-Birziklatutako materialekin egindako inauterietako diseinuen desfilea, Casilda Marañónen eskutik.

Apymcak “Apymca saltoki-gune irekia” izeneko mugikorrerako aplikazioa erabiliko du berriro. Aplikazio horren bitartez, ikusleek pasarelako look onenak aukeratzeko lehiaketa batean parte hartu ahal izango dute, eta hainbat sari irabazi. Sariak bertan dauden ikusleentzat izango dira.

Iaz bezala, haurrentzako desfilerako sarrerak eta helduentzako desfilerako sarrerak egongo dira salgai. Apymcaren bulegoan erosi ahal izango dira (Landako 8 kalea, Kultur Etxea), eta euro batekoa izango da haien prezio sinbolikoa.

PARTE HARTUKO DUTEN SALTOKIAK: AZULES VISTE TU VIDA, EGUILUZ, HIT DENDA, BASUALDO KIROLAK, D-NIEVES, GANCEDO, KARISMA, LUYANDO ÓPTICOS, CAN-CAN.

Aiarako Demola proiektuaren amaierako ekitaldia egingo da martxoaren 30ean El Reforren

  • 18 gaztek, 3 enpresak, 3 heziketa-zentrok eta hainbat eragilek hartu dute parte sorkuntza irekian oinarritutako proiektu esperimental honetan.
  • Aiarako Demola proiektua berrikuntza irekian oinarritutako lehen esperientzia izan da Amurrion, eta enpresa-erronkei erantzutea izan du xede.

Araban aitzindaria izan den eta Aiarako Kuadrillak sustatu/antolatu duen berrikuntza irekiko eta baterako sorkuntzarako proiektu hau, Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua, ostegun honetan amaituko da. Amaierako ekitaldia El Reforren izango da, 10:30ean, eta bertan proiektuaren emaitzak eta DEMOAK aurkeztuko dituzte.

Aiarako Demola proiektua berrikuntza irekian oinarritutako lehen esperientzia izan da Amurrion, eta enpresa-erronkei erantzutea izan du xede. Prestakuntza-prozesuan dauden askotariko profiletako gazteen taldeak sortu dira, eta talde horiek erantzuna eman diete proiektuan parte hartu duten enpresek zehaztutako hainbat erronkari. Berrikuntza irekia berrikuntza-estrategia berri bat da, lankidetza funtsezko elementutzat duena; hain zuzen ere, lankidetza behar-beharrezkoa bilakatzen ari da lurraldearen garapenerako.

Ez da Aiarako Demola proiektuaren ebaluazio edo balioztatzerik egin, baina honako emaitza hauek izan ditu proiektu esperimental gisa:

  • Hainbat diziplinatako 5-6 ikasle gaztek osatutako hiru berrikuntza talde sortu dira (talde hibridoak), eta “open innovation” metodologia erabiltzen duten profesionalen bitartekaritza izan dute. Guztira 18 gaztek hartu dute parte proiektuan.
  • Ikasle horiengana iristeko, lurraldeko Lanbide Heziketako hiru zentrok parte hartu dute proiektuan.
  • Hiru enpresak hartu dute parte, ikasleentzako erronkak zehaztuz: Aialur, Artomaña Txakolina eta Iparnature.
  • Hiru erronkari erantzuna emateko demoak/prototipoak sortu dituzte denen artean.
  • DEMOLA BASQUE COUNTRY-k bere ezagutzak, metodologia eta tresnak jarri ditu parte-hartzaileen esku.
  • Aiarako Kuadrillak, proiektuaren sustatzaile gisa, Fondo Formación Euskadiren laguntza izan du proiektu osoan zehar.
  • Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Sailak finantzatu du proiektua.
  • Garatu eta aplikatu den lan-metodologia lankidetzan eta parte-hartzean oinarrituta egon da, betiere berrikuntza premisatzat hartuta.

“10 tresna multimedia edukiak sare sozialetan eta mezu elektronikoetan argitaratzeko”; hori da Amurrio Bideanen eskainiko den ikastaro berria.

Bideoek, animazioek eta bestelako animazio-grafikoek webguneak bisitatu, mezu elektronikoak jaso eta profil sozialak jarraitzen dituztenen arreta lortzen dute. Argitalpenetan horrelako edukiak gehituz, denbora, horma edo mezu batean dagoen informazioaren artean nabarmendu gaitezke.

Ikastaro honen helburua da parte-hartzaileek animazioen, bideoen eta GIF animatuen diseinua errazten duten tresnak erabiltzeko ezagutza lortzea. Hala, irakurle objektiboak erakarriko dituzte eta animazio horien argitalpena menperatuko dute sare sozial desberdinetan.

Oro har, sare sozialetan multimedia edukia sartzeko beharra eta interesa duten pertsonei zuzenduta dago.

Ikastaroa ReforAmurrio Enpresaldean eskainiko da martxoaren 30ean, ostegunean, 09:00etatik 13:00etara, eta 30 euroko kostua izango du (ordenagailu bat parte-hartzaile bakoitzeko).

Ostegun Digitalak ekimenaren edizio berri bat da; Amurrio Bideanek urtero garatzen du Araba Enpresa Digitalarekin batera.

Interesdunek izena eman dezakete www.euskadiinnova.net webgunean.

http://www.spri.eus/euskadinnova/eu/enpresa-digitala-eu/agenda/10-tresna-eduki-multimedia-sare-sozialetan-argitaratzeko-emailing-erako/11977.aspx

Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.

NETWORKING LANTEGIA: enpresaren balio-proposamena eta hori eraginkortasunez helaraztea

NETWORKING LANTEGIA: enpresaren balio-proposamena eta hori eraginkortasunez helaraztea

Lan-saio praktiko eta berritzailea, Lego Serious Play metodologia aplikatuz

Balizko bezeroengana eraginkortasunez iritsi nahi duten eskualdeko enpresa txikietako ekintzaile, profesional eta sustatzaileentzako lantegia da.

Helburua da enpresa bakoitzak bere negozio, produktu eta zerbitzuen balio-proposamena identifikatzeko eta zehazteko gai izatea, merkataritza-lana erraztuko dioten salmenta-argudio sendo eta konbentzigarriak sortu ahal izateko.

Saioan zehar, enpresek lantegira bertaratu diren gainerako parte-hartzaileekin partekatuko dituzte beren merkataritza-aurkezpenak, networkingaren bitartez. Hala, beren burua ezagutzera emateaz gain, aukerako harremanak, lankidetza-bideak eta gisakoak landuko dituzte, enpresa eta profesional parte-hartzaileen arteko hurbilketa erreal eta zehatzari bide emanez, etorkizunean sinergiak eratu eta baterako ekintzak egin ahal izateko.

Lantegia datorren martxoaren 28an egingo da, 16:00etatik 20:00etara, Reforamurrio Enpresaldean. Bertaratzea doakoa izango da. Jarduketa hau Aiarako Kuadrillaren Ekonomia eta Industria Suspertzeko Planaren barruan kokatzen da; hau da, Arabako Foru Aldundiak eta Kuadrillako udalek diruz lagundutako Planaren barruan.

Argibide gehiago lortzeko edo izena emateko, interesdunek Amurrio Bidean-era jo dezakete. Tel.: 945891721 edo posta elektronikoa: autoempleo@amurriobidean.org

Las personas interesadas pueden ampliar información o inscribirse en Amurrio Bidean. Tel. 945891721 o mail. autoempleo@amurriobidean.org.

cartel_networking_EU