Apymcak Bono Denda kanpaina sustatuko du Amurrion apirilaren 1etik maiatzaren 13ra

Bi bonu mota jarriko ditu establezimendu elkartekideetan erosketak egiteko.

Udaberri honetan, Apymcak, Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkarteak, Bono Denda kanpaina jarriko du abian apirilaren 1etik maiatzaren 13ra. Bi bonu mota jarriko dira zirkulazioan: bata, 8 euroko balioa duena eta Apymcari atxikitako saltoki guztietan 10 euroko erosketak egiteko aukera ematen duena, eta bestea, 20 euroko balioa duena eta 25 euroko erosketak egiteko aukera ematen duena. Ezingo dira metatu bi bonu baino gehiago erosketa berean.

Bonuak ezingo dira aldatu eskudiruaren truke. Erosketaren prezioa txartelaren balioa baino gutxiagokoa bada, ez da dirurik itzuliko. Bonuak Amurrioko Nafarroako Rural Kutxan erosi ahal izango dira (Elexondo kalea 10).

Kanpainan parte hartuko duten saltokiak Apymcaren webgunean kontsulta daitezke: www.apymca.com. Saltoki guztiek bereizgarri bat izango dute erakusleihoan, identifikatzeko. Kanpaina Apymcak antolatu du eta Arabako Foru Aldundiak laguntzen du diruz, Nafarroako Rural Kutxarekin lankidetzan.