PASARELA ANTZOKIA APIRILAREN 8an

Apirilaren 8an, udalerriko bederatzi establezimenduk Amurrio Antzokian egingo den pasarelan parte hartuko dute. Pasarela horren helburua da, batetik, sektoreko jarduera sustatzea eta, bestetik, ekitaldi horren bitartez tokiko saltokien udaberri-udako bilduma berriak aurkeztea.

Aurtengoa hamaseigarren edizioa izango da, eta eskualdeko bost neskak eta zortzi mutilek erakutsiko dute Amurrioko moda; horietako bi Gazte Alaiak Amurrioko Apdemako aisialdi-zentrokoak izango dira.

Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkarteak (APYMCA) antolatu du ekitaldia, Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak diruz lagunduta eta Amurrio Bideanen eta Caja Rural de Navarraren laguntzarekin.

Iratxe Estrada kazetari amurrioarrak aurkeztuko du 2017ko Pasarela, eta berak gidatuko ditu bi desfileak: haurrena, 17:30ean, eta helduena, 19:00etan. Desfileez gain, hainbat ikuskizun egongo dira; hauek, besteak beste:

-Altrius magoa, helduen zein haurren desfilean.

-Birziklatutako materialekin egindako inauterietako diseinuen desfilea, Casilda Marañónen eskutik.

Apymcak “Apymca saltoki-gune irekia” izeneko mugikorrerako aplikazioa erabiliko du berriro. Aplikazio horren bitartez, ikusleek pasarelako look onenak aukeratzeko lehiaketa batean parte hartu ahal izango dute, eta hainbat sari irabazi. Sariak bertan dauden ikusleentzat izango dira.

Iaz bezala, haurrentzako desfilerako sarrerak eta helduentzako desfilerako sarrerak egongo dira salgai. Apymcaren bulegoan erosi ahal izango dira (Landako 8 kalea, Kultur Etxea), eta euro batekoa izango da haien prezio sinbolikoa.

PARTE HARTUKO DUTEN SALTOKIAK: AZULES VISTE TU VIDA, EGUILUZ, HIT DENDA, BASUALDO KIROLAK, D-NIEVES, GANCEDO, KARISMA, LUYANDO ÓPTICOS, CAN-CAN.