Aiarako Demola proiektuaren amaierako ekitaldia egingo da martxoaren 30ean El Reforren

  • 18 gaztek, 3 enpresak, 3 heziketa-zentrok eta hainbat eragilek hartu dute parte sorkuntza irekian oinarritutako proiektu esperimental honetan.
  • Aiarako Demola proiektua berrikuntza irekian oinarritutako lehen esperientzia izan da Amurrion, eta enpresa-erronkei erantzutea izan du xede.

Araban aitzindaria izan den eta Aiarako Kuadrillak sustatu/antolatu duen berrikuntza irekiko eta baterako sorkuntzarako proiektu hau, Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua, ostegun honetan amaituko da. Amaierako ekitaldia El Reforren izango da, 10:30ean, eta bertan proiektuaren emaitzak eta DEMOAK aurkeztuko dituzte.

Aiarako Demola proiektua berrikuntza irekian oinarritutako lehen esperientzia izan da Amurrion, eta enpresa-erronkei erantzutea izan du xede. Prestakuntza-prozesuan dauden askotariko profiletako gazteen taldeak sortu dira, eta talde horiek erantzuna eman diete proiektuan parte hartu duten enpresek zehaztutako hainbat erronkari. Berrikuntza irekia berrikuntza-estrategia berri bat da, lankidetza funtsezko elementutzat duena; hain zuzen ere, lankidetza behar-beharrezkoa bilakatzen ari da lurraldearen garapenerako.

Ez da Aiarako Demola proiektuaren ebaluazio edo balioztatzerik egin, baina honako emaitza hauek izan ditu proiektu esperimental gisa:

  • Hainbat diziplinatako 5-6 ikasle gaztek osatutako hiru berrikuntza talde sortu dira (talde hibridoak), eta “open innovation” metodologia erabiltzen duten profesionalen bitartekaritza izan dute. Guztira 18 gaztek hartu dute parte proiektuan.
  • Ikasle horiengana iristeko, lurraldeko Lanbide Heziketako hiru zentrok parte hartu dute proiektuan.
  • Hiru enpresak hartu dute parte, ikasleentzako erronkak zehaztuz: Aialur, Artomaña Txakolina eta Iparnature.
  • Hiru erronkari erantzuna emateko demoak/prototipoak sortu dituzte denen artean.
  • DEMOLA BASQUE COUNTRY-k bere ezagutzak, metodologia eta tresnak jarri ditu parte-hartzaileen esku.
  • Aiarako Kuadrillak, proiektuaren sustatzaile gisa, Fondo Formación Euskadiren laguntza izan du proiektu osoan zehar.
  • Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Sailak finantzatu du proiektua.
  • Garatu eta aplikatu den lan-metodologia lankidetzan eta parte-hartzean oinarrituta egon da, betiere berrikuntza premisatzat hartuta.