ARABAKO FORU ALDUNDIAREN ENPRESAK SORTU ETA SENDOTZEKO LAGUNTZEN DEIALDI BERRIA.EKIN ARABAN 2023an

Eskaerak aurkezteko epea irekita dago eta martxoaren 1ean 14: 00etan amaituko da.

Laguntza honen helburua da Araban enpresa berrien sorrera sustatzea sektore berritzaileetan, eta enpresa horiei laguntzea beren sendotze- eta hedatze-prozesuetan, norgehiagoka-erregimeneko dirulaguntzak emanez.

Bi laguntza-mota daude:

  • Lehenengoa, Araban enpresa-unitate berriak sortzera bideratuta dago, jarduera hasten denetik edo eskaera aurkezten den egunean, gehienez 2 urteko antzinatasunarekin, eta oraindik abiarazte-fasean daudenentzat.
  • Bigarren modalitatea, finkatzeko eta hedatzeko laguntzak dira, azken 4 urteetan Araban ekintzailetza-deialdiren batean dirulaguntza lortu duten eta gutxienez enplegu bat eta gehienez 10 enplegu lanaldi osoan dituzten enpresentzat.

Enpresak sortzeko proiektuetan, dirulaguntza aurrekontuaren % 60koa da, 30.000 €/ proiektu bakoitzeko (gehienez 15.000 €ibilgetuan). Proiektuak % 5 gehiago jaso dezake talde sustatzailean erdia gutxienez emakumeak badira (gutxienez % 40ko sozietate-partaidetza), eta beste % 5 gehiago ekimena 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri batean badago.

Enpresak sendotzeko eta hedatzeko proiektuetan, laguntzak gastuaren % 50ekoak izango dira, urteko 20.000 euroko mugarekin.

Dirulaguntza jaso ahal izango dute, laguntza eskatu ondoren eta 2023ko abenduaren 18ra arte garatzen diren proiektuek.

Laburpena:

Laburpena:_Emprender_Álava_2023

‘Konpondu.amurrio’, ekonomia zirkularra eta kontsumo arduratsua sustatzeko konponketa-negozioen bilatzaile berria

Amurrioko Udalak, Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, ‘Konpondu.amurrio’ proiektua jarri du abian. Proiektuaren helburua udalerriko egungo kontsumo-eredua aldatzea da, jasangarriagoa izan dadin. Webguneak lau gune nagusi ditu: auto-konponketa sustatzeko, ordezko piezak erosteko, konponketa-establezimenduak bilatzeko eta esteka interesgarriak.

http://konpondu.amurrio.eus – http://amurriorepara.amurio.eus webguneak gure produktuen bizitza luzatzeko informazioa, aholkuak eta tresnak eman nahi ditu. Horren barruan, Amurrion konponketan jarduten duten establezimenduen bilatzaile bat dago, hainbat kategoriatan banatuta eta udalerriko konponketa-negozio guztiak ikus daitezkeen maparekin.

“Webgune horren oinarria konponketa lanak egiten dituzten udalerriko negozioen bilatzailea da. Bertan, konpondu nahi dugun produktua tekleatuz, zein kategoria bilatu nahi dugun aukeratuz edo udalerriaren mapan zuzenean, produktu hori konpontzen duten establezimenduak bilatu ahal izango ditugu. Hor agertuko dira establezimenduak, horien informazio orokorra, ze produktu konpontzen dituen, non dagoen, ordutegia eta kontaktua” azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Proiektu honekin hainbat helburu lortu nahi dira:

  • Herritarrei berrerabilerarako aukera praktikoa eskaintzea.
  • Herritarrei prebentzioaren eta jasangarritasunaren aldeko ohiturak helaraztea.
  • Bigarren eskuko objektuen trukea duintzea.
  • Hondakinak tokian-tokian eta egunero sortzea prebenitzea.
  • Kontsumo jasangarria
  • Produktuen balio-bizitza luzatzea.
  • Lehengaien eta energiaren kontsumoa murriztea.
  • Konponketa- eta autokontratazio-zerbitzuak eskaintzen dituzten tokiko negozioak ikusaraztea eta horien erabilera sustatzea.

“Alferrik galtzearen kultura nagusi den munduan bizi gara.  Zerbait apurtzen denean, bota eta gauza batzuen ordez beste batzuk eskuratzen ditugu, estreinatzeko eta kontsumitzeko dugun beharra asetzeko. Gaur egun bizi dugun klima-krisi egoeran, beharrezkoa da gure kontsumo-eredua aldatzea eta bota baino lehen konpontzen duen beste eredu arduratsuagoa ezartzea. Hori dela eta, ‘Konpondu.amurrio’ proiektua funtsezkoa da produktuei bigarren bizitza emateko eta mundu jasangarriagoaren, bidezkoagoaren eta solidarioagoaren alde egiteko”, adierazi du Molinuevok.

Kuadrillan kokatutako enpresentzako bertako biztanleak kontratatzeko laguntzak

Aiarako Kuadrillak 42.200 €erabiliko ditu Kuadrillan eta Urduñako udalerrian kokatutako enpresek egindako kontratazioak diruz laguntzeko. Kontratatutako pertsonek eskualdean bizi behar dute. Era berean, laguntza horiek LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantziazioa dute.

2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartean egindako kontratazioak lagunduko dira diruz, eta kasu bakoitzean dagokion aldia lagunduko da diruz baldin eta epe horren barruan gutxienez urtebeteko iraupena igarotzen bada, hasierako epetik 2023ko ekainaren 30era artekoa, gehienez ere.

Eskaerak Aiarako Koadrilaren egoitza elektronikoan aurkeztuko dira, 2022ko abenduaren 15etik 2023ko urtarrilaren 30era arte.

Informazio gehiago

HEMEN aurki ditzakezu oinarriak.

HEMEN Eskatzailearen datuak.

HEMEN Kontratazio-datuak.

HEMEN Jarraibideak.

Amurrioko Udalak merkataritza jasangarria izatera zuzendutako hainbat gomendio eman ditu

Amurrioko Udalak herritarrei zuzendutako zenbait gomendio egin ditu, udalerriko merkataritza ahalik eta jasangarriena izan dadin. Kanpainak Arabako Foru Aldundiaren laguntza du.

‘Merkataritza jasangarria Amurrion’ kanpainaren helburua erosketa bat egiten dugun bakoitzean keinu txikien atzean ezkutatzen den ingurumen-aztarna murriztea da. Gomendio nagusia tokiko merkataritzan kontsumitzea da. Hurbileko kontsumo hori oso lotuta dago kontsumo arduratsuarekin, ingurumenari, tokiko ekoizleei eta udalerriko enpresa txikiei laguntzen dielako.

Merkataritza jasangarria izaten laguntzen duen beste keinuetako bat tiket digitala eskatzea da. Ordainagiri digitala errealitatea da dagoeneko, eta jasangarria izateaz gain, seguruagoa eta praktikoagoa da. Horrela, txartelarekin egindako ordainketen kopiarik ez eskatzea ere gomendatzen da, ordainketa zuzena dela ziurtatzeko osagarria besterik ez baita, eta ez da beharrezkoa erreklamazioak egiteko.

Azkenik, jasangarria izateko beste aukera batzuk, edozein erosketa egiterakoan orga, motxila, saski edo oihalezko poltsa berrerabilgarriak erabiltzea dira. “Amurrioko Udalak jardunbide erraz horiek jarraitzeko deia egiten die herritarrei, guztion artean merkataritza eta udalerri jasangarriagoa lor dezagun”, adierazi du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Deialdi berria Reforamurrio Enpresaldea enpresen hazitegi eta zentroan sartzeko

Abenduaren 1etik 30era zabalik egongo da eskabideak aurkezteko epea

Lokalak jarduera Zerbitzuen Sektorea (“Bulegoak”) delakoan betetzen duten edo beteko duten enpresa edo pertsona sustatzaileei zuzentzen zaizkie.

Enpresen hazitegi eta zentroaren kasuan, modulu edo bulego bakoitzaren alokairu‑prezioan errentan hartutako lokal bakoitzaren kontsumo-gastuak daude barne, hala nola elektrizitatea, Interneterako konexioa, berokuntza, garbiketa eta abar. Era berean, zerbitzu komun batzuk ere bai: harrera, officea, postontzi pribatua, lokalen mantentze-lana, segurtasun-sistema, bilera-gelak, etab.

Jarduera hasiko duten edo eskabidea aurkezteko unean jarduera duela hiru urte baino gutxiago alta eman zuten enpresa edo pertsona sustatzaileek prezio hobariduna izango dute, dagoeneko finkatutako enpresekin alderatuta.

Gainera, hobari gehigarriak aplikatuko dira enplegua sortzeagatik (% 20tik % 37ra bitartean) eta garatuko den jarduera berritzailetzat jotzen bada (% 10-% 25), baldin eta modulua 25 m baino handiagoa bada. Hobariaren bi ehuneko horiek bateragarriak dira, baldin eta % 50 gainditzen ez bada.

Une honetan, 10,36 m2 eta 34,66 m2 bitarteko moduluak daude libre.

Coworking espazioa

34,66 m²-ko bulego partekatua da, Reforamurrio Enpresaldearen lehen solairuan dagoena. Lokalak lau lanpostu, bilera-mahai bat eta bulegoko altzariak ditu, bai eta Interneterako konexioa ere; erabiltzaileek zentroko gainerako instalazioak erabil ditzakete, hala nola bilera-gelak, harrera, officea, etab.

Espazioa diseinuarekin, IKTekin, industriari lotutako zerbitzuekin, lanbide-zerbitzuekin eta abarrekin lotura duen jarduera bat betetzen edo beteko duten pertsona edo enpresei zuzentzen zaie. Coworkingera lan egiteko espazio mugatu bat behar duten eta bulegoa partekatzeko eragozpenik ez duten pertsona ekintzaileek eta besteren konturako langileek jo dezakete. Hilean 29,58 € izango dira, BEZa aparte.

Interesa duten pertsonek eta enpresek honako bitarteko hauen bidez egin dezakete kontsulta edo eskatu informazioa: Amurrio Bidean (El Refor Kalea zk.g.), 945 891721 telefono-zenbakia, administracion@amurriobidean.org helbide elektronikoa, www.amurriobidean.org web-orria

Coworking gela

JARDUNALDIA: BERRITASUNAK 2023rako LANGILE AUTONOMOEN ERREGIMEN BEREZIKO KOTIZAZIOAN

Hitzaldia abenduaren 13an izango da, 14:00etatik 16:00etara Reforamurrio Enpresaldean.

2023ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean norberaren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako kotizazio-sistema berria ezartzen duen araudi berria.

Orain arte, autonomoek beren kotizazio-oinarria aukera zezaketen urtero ezartzen ziren gutxieneko eta gehieneko oinarrien artean, diru-sarrera errealak alde batera utzita.

Araudi berriarekin, autonomoek urteko etekin garbien arabera kotizatuko dute.

Jardunaldian modu argi eta praktikoan azalduko dira kotizazio-sistema berriaren berritasun nagusiak: urteko etekin garbien kalkulua nola egingo den, diru-sarreren tartearen araberako kotizazio-taulak, kotizazio-oinarriaren aldaketetarako epe berriak, diru-sarreren aurreikuspena egokia ez bada zer gertatzen den, jarduera etetearen aldaketa berriak, autonomo berrientzako tarifa laua nola geratzen den, etab.

Hitzaldia gure eskualdeko ekintzaileei, autonomoei eta enpresetako arduradunei zuzenduta dago eta Vital Fundazioak diruz laguntzen du Aiarako Kuadrillaren bitartez.

Informazio gehiago jaso eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bidean‑ekin 945891721 telefono-zenbakira deituta edo honako helbide elektroniko honetara idatzita: autoempleo@amurriobidean.org.

On-line izena emateko: https://labur.eus/M6voa

Jardunaldia_Berritasunak_RETA