Apirilak 27

Laudioko Kasinoan Next Generation EB funtsek planteatzen dituzten aukerak eta erronkak aurkeztuko dira.

Saioa Apirilaren 27an, osteguna, 09: 45ean Laudion (Kasinoan) izango da.

Ekonomia eta Ogasun Sailak, Ekonomia eta Europako Funtsen Sailburuordetzaren bitartez,  Laudio Hazi eta Amurrio Bidean toki-garapeneko agentzien eskutik, enpresa txiki eta ertainei, autonomoei eta udalei Next Generation – MRR- Europako funtsei buruzko informazioa emango du.

Jardunaldiaren helburua da bertatik bertara ezagutaraztea nola eskuratzen diren Europako funts horien laguntzak eta dirulaguntzak, bai eta deialdiak ere, haien proiektuak finantzatzeko aprobetxatzeko.

Iñaki Barredo Ekonomia eta Europako Funtsetako sailburuordea, Yurdana Burgoa Kabinete eta Koordinazio burua eta Juan Alberdi Kohesio Politikako eta Europako Funtsetako zuzendaria arduratuko dira Eusko Jaurlaritzak duen informazioa emateaz, Europako laguntza horiek Euskadiko produkzio-sarean sar daitezen errazteko eta Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoaren (MMR) oinarrian jasotako eraldaketa ekonomikoa sustatzeko.

2023. urtea funtsezkoa da euskal produkzio-sareko eragile guztiek Europako baliabideak erakartzeko; beraz, saio honen edukia funtsezkoa izango da behar bezala informatuta egoteko.

Informazio-saioan, Next Generation EU funtsak abian jartzeak ekarri duen testuingurua, haien egoera eta dituzten erronkak zehaztuko dira.

Funts horietara denbora errealean sartu ahal izateko dauden tresna digital publiko eta irekiak eta enpresentzat eskaintzen diren aukerak azalduko dira. Bertan dauden enpresek egiten dituzten kontsultei ere erantzungo zaie.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Amurrio Bidean-era 945891721 edo empresa@amurriobidean.org helbidera.  Izena emateko hemen egin daiteke: https://tinyurl.com/4sfbys5t

Programa NEXT GENERATION-EU Funtsak