Tailerra: Adimen Artifizialeko tresnekin edukiak sortzen hasi.

Amurrio Bidean-en, Enpresa Digitalak adimen artifizialari (AA) buruzko 2 prestakuntza-edizio programatu ditu. Lehenengoa maiatzaren 24an izango da eta hain azkar bete denez, bigarren edizio bat ireki behar izan da maiatzaren 29an.

Zer da hainbeste aipatzen den AA? Eduki interesgarriak eta erakargarriak sortzeko erabil dezakezun tresna da, teknologian aditua izan gabe. Horrela, edozein has daiteke edukiak berehala sortzen.

Prestakuntza hau testu edo irudi formatuan edukia sortzen duen pertsona orori zuzenduta dago, edo AAren tresna berriek gaur egun edukia sortzeko duten indarra ezagutu nahi duen pertsona orori.
Prestakuntza Amurrio Bidean-en Teknologia Berrien gelan egingo da, 9.30etik 14.30era, SPRIren Enpresa Digitalak antolatuta, eta 30 euroko kostua du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Amurrio Bidean-era (Telefonoz edo whatsapp -ez 945891721 zenbakian edo formacion@amurriobidean.org posta elektronikoan).

Inskripzioak Enpresa Digitalaren webgunearen bidez kudeatzen dira: Hemen

Aiara Industrial Lab-eko arduradun teknikoaren enplegu-eskaintza

Aiara Industrial Lab-erako teknikaria hautatzeko prozesua ireki da. Arabako Garapen Agentziako Zuzendaritzaren mendekotasun hierarkikoan eta lankidetza-akordioa sinatu duten agentzia eta erakundeekin koordinatuz, ondorengo funtzioak beteko ditu:

  • Erakundearen estrategia bera definitzen laguntzea sorreratik eta hura hedatzea.
  • Lankidetza-hitzarmenak garatzea eta sustatzea inguruko enpresen, profesionalen eta ekintzaileen artean.
  • Inguruko enpresekin elkarlanean aritzea lehiakortasuna hobetzeko proiektuen kudeaketan.
  • Ekintzaileei eta berrikuntza irekiko proiektuei laguntzea.
  • Proiektuaren kudeaketa operatiboa eta sustapena, eguneroko kudeaketarekin loturiko eginkizun exekutiboekin batera.

Baldintzak

Sektore publikoko hautapen-prozesu bat denez, OINARRI OROKORRETAN eta OINARRI ESPEZIFIKOETAN aipaturiko informazio- eta eskaera-prozedurara mugatzea eskatzen dugu. Oinarriak helbide honetan eskura daitezke:  https://www.qualisconsultores.es/oferta-publica-de-empleo-procesos-en-curso.

Oinarriak:

Lan eskaintzaren oinarri espezifikoak: 202302-oinarri-espezifikoak

Lan eskaintzaren oinarri orokorrak: 202302-oinarri-orokorrak

Eranskinak:

Eskaera (Anexo I): 202302-anexo-i-Eskabidea

Zinpeko adierazpena (Anexo II ): 202302-anexo-ii- zinpeko-adierazpena

Laudioko Kasinoan Next Generation EB funtsek planteatzen dituzten aukerak eta erronkak aurkeztuko dira.

Saioa Apirilaren 27an, osteguna, 09: 45ean Laudion (Kasinoan) izango da.

Ekonomia eta Ogasun Sailak, Ekonomia eta Europako Funtsen Sailburuordetzaren bitartez,  Laudio Hazi eta Amurrio Bidean toki-garapeneko agentzien eskutik, enpresa txiki eta ertainei, autonomoei eta udalei Next Generation – MRR- Europako funtsei buruzko informazioa emango du.

Jardunaldiaren helburua da bertatik bertara ezagutaraztea nola eskuratzen diren Europako funts horien laguntzak eta dirulaguntzak, bai eta deialdiak ere, haien proiektuak finantzatzeko aprobetxatzeko.

Iñaki Barredo Ekonomia eta Europako Funtsetako sailburuordea, Yurdana Burgoa Kabinete eta Koordinazio burua eta Juan Alberdi Kohesio Politikako eta Europako Funtsetako zuzendaria arduratuko dira Eusko Jaurlaritzak duen informazioa emateaz, Europako laguntza horiek Euskadiko produkzio-sarean sar daitezen errazteko eta Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoaren (MMR) oinarrian jasotako eraldaketa ekonomikoa sustatzeko.

2023. urtea funtsezkoa da euskal produkzio-sareko eragile guztiek Europako baliabideak erakartzeko; beraz, saio honen edukia funtsezkoa izango da behar bezala informatuta egoteko.

Informazio-saioan, Next Generation EU funtsak abian jartzeak ekarri duen testuingurua, haien egoera eta dituzten erronkak zehaztuko dira.

Funts horietara denbora errealean sartu ahal izateko dauden tresna digital publiko eta irekiak eta enpresentzat eskaintzen diren aukerak azalduko dira. Bertan dauden enpresek egiten dituzten kontsultei ere erantzungo zaie.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Amurrio Bidean-era 945891721 edo empresa@amurriobidean.org helbidera.  Izena emateko hemen egin daiteke: https://tinyurl.com/4sfbys5t

Programa NEXT GENERATION-EU Funtsak

 

Amurrion kokatuta dagoen Acelera Pyme Bulegoak mantentze industrialaren digitalizazioari buruzko bigarren saioa antolatu du

Oraingo honetan jardunaldia Laudioko Kasinoan egingo da, apirilaren 20an, 09: 30ean.

Jardunaldian, digitalizazio-esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu, industria-aktiboen mantentze-lanen eta urruneko laguntza teknikoaren kudeaketa prediktibo eta proaktiborako teknologia gaitzaileak erakusteko.

Topaketa horretan, bertaratutako enpresek Eraldaketa Digitalean aurrera egiteko aukerak identifikatu ahal izango dituzte, beste enpresa batzuetan garatu diren jarduera egokiak ezagutuz, eta nola lagundu duten lehiakortasuna hobetzen.

Industria-aktiboen mantentze-lanen eta urruneko laguntza teknikoaren kudeaketa prediktibo eta proaktiborako jardunbide egoki horiek arrakasta-kasuetan oinarritzen dira, eta industria-enpresa txiki eta ertainetan, zein handietan, soluzio digitalak ezartzeko esperientzia egiaztatuak helarazten dituzte.

Ezagutzaren eta Teknologiaren Industriako enpresak aliatu lagunkoiak eta hurbilekoak dira prozesuak automatizatzeko, produktuetan adimena txertatzeko eta konektatutako produktuen inguruan zerbitzu aurreratuak sortzeko.

Purple Blob, Siemsa, Ulma Embedded, D & A Innovative Systems, Lantek, Airestudio eta Innovae enpresek honako gai hauei buruzko digitalizazio-esperientziak helaraziko dituzte:
* Makineria industrialaren monitorizazioa
* Benetako mantentze predikibo-proaktiborako ekipo birakarien monitorizazio adimenduna

* Industria-aktiboen erabileraren monitorizazioa eta horien mantentze prediktiboa: kola industrialaren fusorea, orga jasotzailea, makineriaren osagai mekanikoak eta elementu birakariak.
* Aktibo digitalen zerbitizazioa
* GMAO mantentzea – mantentze-prozesuak kontrolaren eta ikuskapenaren pean, mantentze prebentiboaren plangintza.
* Produkzio-lerro bat mantentzeko biki digitala.
* Mantentze-lanetarako laguntza-sistema aurreratua eta urrutiko laguntzaile teknikoa

Acelera Pymer Bulegoaren xedea da Trantsizio Digitalean Arabako 20.000 biztanletik beherako udalerrietako ekonomia-ehunari laguntzea. GAIAk koordinatuko duen bulego honek eskaera heltzeko eta ETEei eraldaketa digitalean laguntzeko nodo bat izan nahi du. Horretarako, digitalizazioaren arloko sentsibilizazio-, hedapen-, orientazio- eta aholkularitza-zerbitzuak antolatuko dira.
Red.es-en ekimena da Acelera Pyme Bulego-sarea. Arabaren kasuan, GAIAri (ICTA klusterra) esleitu zaio, eta Amurrioko Udalak kudeatzen eta dinamizatzen laguntzen du. Arabako Foru Aldundiak eta lurralde historikoko 7 agentzia eta udalerrik babestu dute ekimen hori. Parte hartzearen berrestea apirilaren 18a baino lehen, inprimaki honen bidez: https://labur.eus/9J1Cr 

Saioaren egitaraua deskargatu
Acelera Pyme Bulegoaren aurkezpena

Programazio eta pentsamendu konputazional formakuntzaren aurkezpena martxoaren 30ean

Martxoak 30en, arratsaldeko 18:00etan Amurrio Bidean-en bulegoetan, programazio eta pentsamedu konputazional formakuntzaren aurkezpena egingo da GAIA teknologia klusterraren esku.

Formakuntza on-line egingo da nahiz eta 2 orduk 5 saio presentzial egingo diren arratsaldez.  Ez da beharrezkoa aurreko ezagupenik eta 16 eta 65 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago,  Amurrion erroldatutakoak lehentasuna izango dutelarik.

Zatoz eta entzun kontatu behar digutena!

Hemen informazio gehiago.

Programazio eta pentsamendu konputazionalaren ikastaro berria Amurrion

Amurrio Bidean elkarteak, GAIA teknologia-klusterrarekin lankidetzan, prestakuntza aitzindari hau antolatu du eskualdean, formatu mistoan, parte-hartzaile bakoitzak bere erritmoan egin ahal izan dezan.

Gamifikatutako prestakuntza da, erronketan eta jokoan oinarritua, programazio eta pentsamendu konputazionalean trebatzeko, gaitasun digitalen esparruan trebetasun berriak eskuratu nahi dituzten 16 eta 65 urte bitarteko pertsonei zuzendua.

Programazioari eta pentsamendu konputazionalari buruzko esperientziazko prestakuntza izango da, aukera bikaina teknologian trebetasun baliotsuak eskuratu eta lan-aukerak hobetu nahi dituzten pertsonentzat. Beren lan-trebetasunak hobetu nahi dituzten pertsonentzat, etorkizunerako prestatu nahi duten gazteentzat edo lan-aukera berriak bilatzen dituzten langabeentzat.

Programazioa eta pentsamendu konputazionala funtsezko trebetasuna da gaur egun, gero eta ohikoagoa baita sistema informatikoak bizitzako esparru guztietan erabiltzea. Prestakuntza honek aukera paregabea eskaintzen du programazio-lengoaiak ikasteko eta problemak ebazteko trebetasunak garatzeko.

Prestakuntzan zehar, parte-hartzaileek programazioari, algoritmoei, programazio-logikari eta bestelako trebetasun teknikoei buruz ikasiko dute. Halaber, trebetasun horiek mundu errealeko egoeretan nola aplikatu esperimentatuko da, web programazioaren esparruan arazoak konpontzeko eta soluzio berritzaileak sortzeko.

Prestakuntza hibridoa izango da; normalean online eta aurrez aurre hilean behin, zalantzak argitzeko, kezkei erantzuteko eta programazio-lengoaiak aurkezteko. Prestakuntza 2023ko apirilaren 17an, astelehenean, hasiko da, 17: 00etan, Amurrio Bidean-en, aurrez aurreko lehen prestakuntza-saioarekin.

Zalantzak argitzeko, 2023ko martxoaren 30ean, 18: 00etan, azalpen-jardunaldi bat egingo dugu. Bertan, prestakuntzaren helburuak, izango dugun lan-metodologia eta prestakuntza jasotzen dutenei emango dizkien onurak azalduko ditugu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Amurrio Bidean-era 945891721 telefonora edo emaila empresa@amurriobidean.org  helbidera. Izena emateko bete formulario hau: https://forms.office.com/e/YqTtHs39BF