GreenPower zirkuitoa

Eskolaz kanpoko jarduera berria Amurrion: Auto elektrikoen diseinua, eraikuntza eta pilotajea.

Irailetik aurrera, Amurrio Bidean-ek STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) arloetan oinarritutako proiektu zirraragarri bati emango dio hasiera. Proiektu horretan, 11 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek auto elektriko bat muntatzeko eta GreenPower zirkuituetan parte hartzeko aukera izango dute.  (Info+).

Jarduera hau Amurrion erroldatutako gazteei edo Amurrioko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago eta helburu nagusia zientzia eta teknologiako trebetasunak sustatzea da. Parte-hartzaileak astean bitan bilduko dira Zaraobe Institutuko instalazioetan, eta bertan auto elektrikoa muntatzen, optimizatzen eta nahi den abiadura lortzeko estrategiak garatzen lan egingo dute. Erantzukizun gehigarriak ere esleituko zaizkie, hala nola, lasterketen gastuak eta kontsumigarriak estaltzeko finantzaketa eta babesak bilatzea, eta proiektuaren komunikazioaz eta marketinaz arduratzea.

Jarduera hori egiteko, gutxienez 6 kidek parte hartu behar dute, eta gehienez, 12k. Era honetan, parte-hartzaileek taldeak osatu ahal izango dituzte eta elkarrekin lan egin ahal izango dute proiektuaren alderdi guztietan, hainbat arlotan txandakatuta: ingeniaritzan, finantzetan eta komunikazioan.

Esperientzia dibertigarria izateaz gain, jarduera honek etorkizunerako garrantzitsuak diren arloetan (elektrizitatea, mekanika, aerodinamika, finantzak eta komunikazioa) trebetasun praktikoak garatzeko aukera ematen die gazteei. Profesional-taldeak ikaskuntza eraginkorra bermatzeko behar den orientazioa emango du.

Proiektu honetan parte hartzeko izen-ematea uztailean egongo da zabalik.  . Emakumeek jarduera maskulinizatu hauetan parte har dezaten sustatzeko, lehentasuna emango zaie taldea osatzerakoan.

Auto elektrikoak eraikitzeko eta lehiatzeko talde honetan parte hartu nahi baduzu, Amurrio Bidean-ekin telefonoz edo whatsappez 945891721 zenbakian egin daiteke, formacion@amurriobidean.org helbidearen bidez, edo hurrengo galdetegian zure datuak utziz: https://forms.office.com/e/jujNeBKCxj.

Ez galdu zientzia eta teknologiaren arloan dibertsioa eta ikaskuntza uztartzen dituen esperientzia paregabe baten parte izateko aukera!

Aurkezpena