Hazinnovak aholkularitzarako 50 orduko dirulaguntza ematen die Amurrioko enpresei.

Industria- eta zerbitzu-enpresek, informazioaren eta komunikazioen gizartekoek, logistikakoek eta handizkako merkataritzakoek, 5 langile edo gehiago dituztenek eta Amurrion lantokia dutenek, inolako kosturik gabe, SPRIk ematen dien laguntza hori eska dezakete, Hazinnova bidez.

Kanpo-aholkularitzako 50 ordu har ditzakete, oso praktikoak, honako eremu hauetan mikroproiektuak garatzeko:

  • EKONOMIKO-FINANTZARIOA; plangintza eta azterketa ekonomiko-finantzarioa hainbat agertokitan; adierazleak definitzea eta aginte-koadroa sortzea; diruzaintza kudeatzea; kostuen eta errentagarritasunaren kontrola hobetzea; produktu-marjinen jarraipena egitea; kostua kalkulatzeko irizpideak berrikustea; aurrekontuak eta prezioak kalkulatzeko tresnak, eta irtenbide teknologiko berrien beharrei buruzko bideragarritasun-azterketak.
  • BARNE PROZESU ADMINISTRATIBOAK; bideragarritasun-azterketak ERP, CRM txertatzeari buruz; hornitzaile teknologikoak bilatzea; enpresaren prozesuak berrikustea; rolak eta erantzukizunak berrikustea; datuak kudeatzeko eta ustiatzeko estrategiak; KPIren jarraipena egiteko estrategia; kudeaketa-eredu berriak ezartzea; prozesuak kudeatzeko estrategia garatzea.
  • EKOIZPENA; produkzio-prozesuak hobetzea, enpresaren produktibitatea, kalitatea, iraunkortasuna edo segurtasuna handitzeko. Lean proiektuak, 5S metodologia, mantentze autonomoa, layout diseinua, produkzioaren plangintzaren hobekuntza, produktibitatearen hobekuntza soluzio teknologiko berriekin, gauzakien eta inpaktu energetikoen murrizketa, produktuen birmanufaktura
  • LOGISTIKA; eskaeraren aurreikuspena, erosketen kudeaketaren birdiseinua, inbentarioen kudeaketa, edo biltegiaren produktibitatearen hobekuntza, bai eta egungo logistikaren alternatiben azterketa ere, kostuaren hobekuntza eta azpikontratazioaren kudeaketa edo hornidura-katearen kostuen neurketa eta marjinako inpaktua bilatuz.
  • PERTSONAK; lan-giroa hobetzea, berdintasuna, ordainsarien auditoria, lanpostu eta rol berriak deskribatzea, ordainsari-ereduak diseinatzea, errendimendua ebaluatzeko helburuak zehaztea edo antolaketa-egitura berriz diseinatzea.
  • BEZEROAK; barne-mailako merkataritza-estrategiaren definizioa eta balizko bezeroen jarraipena egiteko, identifikatzeko eta lehenesteko tresna baten diseinua, dibertsifikazioa. Marketin- eta salmenta-estrategia definitzeko euskarria, markaren posizionamendua hobetzea eta leialtze-estrategia definitzea.
  • MERKATU BERRIAK, merkatuaren prospekzioa sektore- edo lurralde-dibertsifikazioko estrategiarako, produktu edo zerbitzu berrietarako edo egungoetarako merkatu-azterketak, produktu edo zerbitzu berriak merkaturatzeko planak, merkatu berriak sartzeko marketin-estrategiak, online marketineko estrategia garatzea eta e-commerce-a indartzea. Merkatu berrietan irtenbide berdeak aztertzea eta posizionamendu berdearen bidez sartzea.
  • PRODUKTUA, izan daitezkeen produktu berriak asmatzea eta egungoak dibertsifikatzea, produktu berriak identifikatzeko merkatuaren eskaria aztertzea, egungo produktuen hobekuntza potentzialak identifikatzea, produktu berriak saltzeko dokumentua garatzea, bezeroekin produktu edo prototipo ideia potentzialak baliozkotzea eta testatzea.

Zure enpresaren barruan lan-ildo hauetakoren batean interesa baduzu, jar zaitez harremanetan Amurrio Bidean-ekin, eta zer proiektu gauzatu dezakezun aholkatuko, eta izapidetzean lagunduko dizugu.
Jarri harremanetan 945891721 telefonoaren bidez edo empresa@amurriobidean.org posta elektronikoaren bidez.
Eskaerak egiteko epea zabalik dago urriaren 26ra arte.

Kanpoko laguntza hau aprobetxa ezazu berritzeko, hobetzeko eta aurrera egiteko.

 

Hazinnova laguntza
Informazio-liburuxka