Izena emateko epea zabalik dago Amurrio Bidean zentroan urteko azken lauhilekoan emango diren lau prestakuntza-ekintzetan

Web programazioa, bezeroarentzako arreta, marketin digitala eta hodeiko Suite informatikoa emankorragoa izateko, izango dira prestakuntzaren gaiak.

Amurrio Bidean-ek prestakuntza-tailer eta -ekintza batzuk diseinatu ditu, bai jardunean dauden pertsonentzat, beren gaitasunak hobetu edo ezagutza berriak eskuratu nahi dituztenentzat, bai langabeentzat, lan-merkatuan sartzen edo berriz sartzen laguntzeko.

Prestakuntza-ekintzetako hiru aurrez aurrekoak dira, eta Reforamurrio Enpresaldearen instalazioetan emango dira; web-programazioaren hastapenak, berriz, online egingo dira, eta parte-hartzaile bakoitzak bere lan-erritmoa ezarriko du ikastaroan aurreikusitako daten barruan, prestakuntza-ekintza osatzen duten moduluak osatu arte. Azken kasu horretan, aurrez aurreko hiru saio egingo dira ikasturtean zehar, hilean bat, jarraipena egiteko eta zalantzak argitzeko, 17: 00etatik 19: 00etara.

Beherago, formazio bakoitzari buruzko informazio gehiago deskarga dezakezu.

Plazak mugatuak dira eta izen-ematea Amurrio Bidean-en Pertsonen Atarian egin behar da: https://www.tganet.net/BEO/hasiera_amurrioeu/ .  Lehenengo aldiz sartzekotan erregistroa egin beharko da eta gero Kurtsoen atalara jo.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, 945891721 telefonoan edo formacion@amurriobidean.org  helbide elektronikoan.

Arabako Foru Aldundiak diruz laguntzen ditu ekintzak, Aiarako Kuadrillaren bitartez.

AFAren kurtso zerrenda