Enpresa txiki eta ertainen produkzio-prozesuen optimizazioari eta digitalizazioari buruzko jardunaldia izango da Aiarako Koadrilan dauden enpresei zerbitzua emango dien AzeleraPyme Bulegoaren lehen ekintza.
Datorren martxoaren 9an, 9: 30ean, Amurrio Bidean gunean, ETEen produkzio-prozesuen optimizazioaren eta digitalizazioaren arloko digitalizazio-esperientziak aurkezteko jardunaldia egingo da, ETEen Azelera Bulegoaren esparruan, eta Amurrio Bideanek, Laudio Hazik, Aiarako Koadrilak, Aiarako Udalak, Okondoko Udalak, Araba Garapen Agentziak eta GAIAk sustatuta.
Topaketa horretan, bertaratutako enpresek Eraldaketa Digitalean aurrera egiteko aukerak identifikatu ahal izango dituzte, beste enpresa batzuetan garatu diren jardunbide egokiak, eta nola lagundu duten lehiakortasuna hobetzen ezagutuz.
Produkzio-prozesuen digitalizaziora bideratutako “jardunbide egoki” horiek arrakasta-kasuetan oinarritzen dira, eta industria-enpresa txiki eta ertainetan soluzio digitalak ezartzeko esperientzia egiaztatuak helarazten dituzte.
ETEen Bizkortzeko (Acelera Pyme) Bulegoaren xedea da trantsizio digitalean Arabako 20.000 biztanletik beherako udalerrietako ekonomia-ehunari laguntzea. GAIAk koordinatuko duen bulego honek ETEei eraldaketa digitalean laguntzeko nodo bat izan nahi du. Horretarako, digitalizazioaren arloko sentsibilizazio-, hedapen-, orientazio- eta aholkularitza-zerbitzuak eskainiko dira.
Red.es-en ekimena da Acelera Pyme bulego-sarea. Arabaren kasuan, GAIAri esleitu zaio (ICTA klusterra), eta Amurrio Bidean elkarteak kudeatzen eta dinamizatzen laguntzen du. Arabako Foru Aldundiak eta lurralde historikoko 7 agentzia eta udalerrik babestu dute ekimen hori.
Eskertuko genizueke datorren martxoaren 3a baino lehen jardunaldian parte hartuko duzuela berrestea, formulario honen bidez: https://forms.office.com/e/ySb8AQhdM0
Informazio gehiago. OAP bulegoaren informazioa eta Martxoak 9ko jardunaldiaren Programa