Amurrion kokatuta dagoen Acelera Pyme Bulegoak mantentze industrialaren digitalizazioari buruzko bigarren saioa antolatu du
Oraingo honetan jardunaldia Laudioko Kasinoan egingo da, apirilaren 20an, 09: 30ean.
Jardunaldian, digitalizazio-esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu, industria-aktiboen mantentze-lanen eta urruneko laguntza teknikoaren kudeaketa prediktibo eta proaktiborako teknologia gaitzaileak erakusteko.
Topaketa horretan, bertaratutako enpresek Eraldaketa Digitalean aurrera egiteko aukerak identifikatu ahal izango dituzte, beste enpresa batzuetan garatu diren jarduera egokiak ezagutuz, eta nola lagundu duten lehiakortasuna hobetzen.
Industria-aktiboen mantentze-lanen eta urruneko laguntza teknikoaren kudeaketa prediktibo eta proaktiborako jardunbide egoki horiek arrakasta-kasuetan oinarritzen dira, eta industria-enpresa txiki eta ertainetan, zein handietan, soluzio digitalak ezartzeko esperientzia egiaztatuak helarazten dituzte.
Ezagutzaren eta Teknologiaren Industriako enpresak aliatu lagunkoiak eta hurbilekoak dira prozesuak automatizatzeko, produktuetan adimena txertatzeko eta konektatutako produktuen inguruan zerbitzu aurreratuak sortzeko.
Purple Blob, Siemsa, Ulma Embedded, D & A Innovative Systems, Lantek, Airestudio eta Innovae enpresek honako gai hauei buruzko digitalizazio-esperientziak helaraziko dituzte:
* Makineria industrialaren monitorizazioa
* Benetako mantentze predikibo-proaktiborako ekipo birakarien monitorizazio adimenduna
* Industria-aktiboen erabileraren monitorizazioa eta horien mantentze prediktiboa: kola industrialaren fusorea, orga jasotzailea, makineriaren osagai mekanikoak eta elementu birakariak.
* Aktibo digitalen zerbitizazioa
* GMAO mantentzea – mantentze-prozesuak kontrolaren eta ikuskapenaren pean, mantentze prebentiboaren plangintza.
* Produkzio-lerro bat mantentzeko biki digitala.
* Mantentze-lanetarako laguntza-sistema aurreratua eta urrutiko laguntzaile teknikoa
Acelera Pymer Bulegoaren xedea da Trantsizio Digitalean Arabako 20.000 biztanletik beherako udalerrietako ekonomia-ehunari laguntzea. GAIAk koordinatuko duen bulego honek eskaera heltzeko eta ETEei eraldaketa digitalean laguntzeko nodo bat izan nahi du. Horretarako, digitalizazioaren arloko sentsibilizazio-, hedapen-, orientazio- eta aholkularitza-zerbitzuak antolatuko dira.
Red.es-en ekimena da Acelera Pyme Bulego-sarea. Arabaren kasuan, GAIAri (ICTA klusterra) esleitu zaio, eta Amurrioko Udalak kudeatzen eta dinamizatzen laguntzen du. Arabako Foru Aldundiak eta lurralde historikoko 7 agentzia eta udalerrik babestu dute ekimen hori. Parte hartzearen berrestea apirilaren 18a baino lehen, inprimaki honen bidez: https://labur.eus/9J1Cr
Saioaren egitaraua deskargatu
Acelera Pyme Bulegoaren aurkezpena