Datu Pertsonalak Babesteko Legea izango da Ostegun Digitalak ekimeneko hurrengo saioetako gai nagusia, eta enpresa txikiei eta autonomoei zuzenduta egongo da
Martxoaren 7an eta 14an (osteguna), prestakuntza-saioak eskainiko dira 14:00etatik 16:00etara Amurrio Bideanen, Mikroenpresa Digitalarekin lankidetzan, tokiko enpresei eta autonomoei laguntzeko datu pertsonalak babesteko legedira egokitzen. Ikastaro honetan, edozein sektoretako enpresa txikiek eta autonomoek aukera izango dute datu pertsonalak babesteko egungo legediak biltzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko, enpresa batek erabiltzen dituen datu pertsonalei dagokienez. […]
