SALMENTA-TEKNIKEI BURUZKO IKASTAROA REFORAMURRIO ENPRESALDEAN
Prestakuntza-jarduera abenduaren 27an aurkeztuko da ofizialki.
Prestakuntzak 70 orduko iraupena izango du, eta aurreikusi da 2019ko urtarrilaren 8an hasiko dela.
Prestakuntza horren xedea da ezagutzak, teknikak eta lanabesak ematea, merkataritza-jarduera errazteko eta helburuak betetzeko. Halatan, errentagarri bihurtuko da merkataritza-ahalegina, salmenta-teknika eraginkorrak edo enpresa baten kudeaketa (enpresaren tamaina gorabehera) profesionalizatzen lagunduko duten teknikak garatuz.
Prestakuntza-jarduera aktibo dauden eta arlo horretan interesa duten pertsonentzat da, izan besteren kontura lan egiten dutenak izan euren kontura dihardutenak. Un 30% de las plazas podrán también ser cubiertas por personas desempleadas. Kopuruaren % 30 langabeentzat ere izan daiteke.
Ikastaroan honako arlo hauek jorratuko dira: salmenta-prozesuak; merkataritza‑tekniken aplikazioa (salmenta gurutzatuak, produktu eta zerbitzuen erakusketa, aurrez aurreko eta aurrez aurrekoa ez den komunikazioa…); bezeroen jarraipena eta fidelizazioa; gatazken ebazpena; eta, kexen eta erreklamazioen kudeaketa eraginkorra.
Metodologia batez ere praktikoa izango da, eta, saio teoriko bakoitzaren ostean, emandako gaiaren berariazko lanabesak jorratuko dira, ikasitakoa aplikatu eta praktikan jartzeko (produktu edo zerbitzuen simulazioa, merkataritza-elkarrizketak, salmenta-‑argumentario eraginkorra…).
Prestakuntza astearte eta ostegunetan emango da, 16:00etatik 19:30era, eta 2019ko martxoaren 12an amaituko da.
Ikastaroa Hobetuzek finantzatuko du, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, eta sartuta dago “Salmenten Merkataritza Kudeaketa” (Lanbide) profesionaltasun-ziurtagirian.
Argibide gehiago lortzeko edo izena emateko, interesdunek Amurrio Bidean-eko telefono-zenbakira dei dezakete 945891721 edo 945891721, edo posta elektronikora idatzi: administracion@amurriobidean.org.