Emprender en Álava dirulaguntza argitaratu da
Emprender en Álava
Helburua:
Araban ekintzailetzari eta enpresa berrien sorrerari laguntzea; arreta berezia jarriko da berritzaileak direnetan eta lagunduko zaie, betiere Arabako enpresa-ehunarentzat balio erantsi eta hazteko gaitasun handiko dibertsifikazio jarduerak eta teknologia berriak ekartzen badituzte.
Onuradunak:
- Enpresa-unitate berri bat sortzeko proiektua duten banakako sustatzaileak.
- Jarduera dibertsifikatu nahi dituzten arabar enpresak; horretarako enpresa-unitate berria sortzeko proiektu bat aurkeztuko dute, eta unitate horrek ez du aurrekoaren nortasun juridiko bera izango.
- Egoitza Arabatik kanpo duten baina gure lurraldean jarduera-zentro bat ezartzen duten enpresa eta sustatzaileak.
- Osatuta dauden eta eskaera aurkeztu zutenetik gehien jota bi urteko antzinatasuna duten arabar enpresak, oraindik jarduera jaurtitzeko urratsean badaude.
Zenbatekoa:
Diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 50era arte gehienez, eta gehienezko muga proiektu bakoitzeko 40.000 eurokoa izango da; horietatik 20.000,00 euro gehienez, egiteke dauden inbertsioetakoak izan ahalko dira.
Diruz lagun daitezkeen gastuak
- Merkatu edo eta bideragarritasun ikerketak
- Diruz lagun daitekeen proiektuari lotutako komunikazio-gastuak.
- Berariazko txosten, ikerketa eta aholkularitza teknikoak.
- Prototipoen diseinu eta eraikuntzaren ondoriozko gastuak.
- Patenteen, homologazioen, erabilgarritasun-ereduen eta merkataritza-marken ondoriozko gastuak.
- Berariazko gastu teknikoak.
- Or har software eta hardware erostea. Tableta eramangarrien kasuan, ondoko muga ezingo da gainditu: sustatzaile bakoitzarentzat bat
- Inbertsioak, diru-laguntza emateko unean enpresa-unitatea osatuta badago (lursailak, eraikinak eta ibilgailuak ez dira sartzen).
Eskatzeko epea:
IREKIRA (2019ko martzoaren 29ra arte egon zen irekita)
Araudia:
Informazio gehiago:
Amurrio Bideanen (945891721 edo autoempleo@amurriobidean.org)