ÁLAVA INNOVA DIRULAGUNTZA ARGITARATU DA
Helburua:
ETEei, teknologia zentroei, unibertsitate zentroei, fundazioei eta enpresa elkarteei adorea eta pizgarriak ematea enpresen berrikuntza eta lehiakortasunaren hobekuntza sustatuko dituzten proiektuak edota ekintzak egin ditzaten.
Onuradunak:
– Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), beren osaera juridikoa edozein dela ere, eta gutxienez produkzio zentro bat edo zerbitzu zentro bat lurralde historikoaren barruan daukatenak. Sortu zenetik eskaera egiten duen egunera gutxienez urtebete igaro behar da.
– Araban zerga egoitza duten autonomoak.
– Araban produkzio edo zerbitzu zentroren bat duten teknologia edota ikerketa zentroak.
– Araban irakaskuntza unitateren bat duten unibertsitate zentroak.
– Sozietate eta zerga egoitza Araban duten fundazioak eta enpresa elkarteak.
Zenbatekoa:
40.000 €ko dirulaguntza erakunde onuradun bakoitzeko eta urteko
Diruz lagun daitezkeen gastuak:
-Berrikuntza produktuan.
-Berrikuntza produkzio prozesuetan.
-Berrikuntza antolaketan.
-Berrikuntza marketinean eta merkatuetan.
-Enpresarentzat berritzaileak diren beste jarduketa batzuk.
Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 2 proiektu aurkez ditzake eta enpresarial talde baikotzak 4. Kanpoko profesionalei, teknologia zentroei edo lanbide zerbitzuetako enpresei kontratatzen zaizkien lanetarako dirulaguntza jaso ahalko da, lan horiek enpresarentzat baliagarriak badira eta goian aipatutako jarduerak garatzen laguntzen badute. Halaber, barruko departamentuetan proiektuak egiten direnean produktuak edo ekoizpen prozesuak ikertu eta garatzeko edota marketinean zein merkatuetan berrikuntzak egiteko, langileen gastuak dirulaguntzaren xede izan ahalko dira, baldin eta proiektu horietarako langile berriak kontratatzen badira (ikertzaileak, teknikariak edota sortzaileak).
Proiektuan kanpoko eta barruko gastuak egiten badira eta langile berririk kontratatzen ez bada, kanpoko gastuei dagokien zatia bakarrik hartuko da kontuan.
Onuradun guztiek dirulaguntza jaso ahal izango dute lan kontratuko langile berriak hartzen badituzte (ikertzaileak, teknikariak edota sortzaileak) onartutako berrikuntza proiektuak diseinatzeko, garatzeko, burutzeko edota proiektuen jarraipena eta ebaluazioa egiteko.
Eskatzeko epea:
IREKITA (2019ko martzoaren 29ra arte egon zen irekita)
Araudia:
http://www.araba.eus/cs/Satellite?c=DPA_Procedimiento_FA&cid=1223993034919&language=eu_ES&pageid=1193045603658&pagename=DiputacionAlava%2FDPA_Procedimiento_FA%2FDPA_procedimiento
Informazio gehiago:
Amurrio Bideanen (945891721 edo empresa@amurriobidean.org)