Amurrioko Udalak deialdi berri bat egin du gure udalerrian enpresa txikiak ezartzeko
Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 20an amaituko da Amurrioko Udalak 20.000,00 euroko udal-partida bat bideratu du laguntza hauetara, ordenantzan jasotzen diren betebeharrak betetzen dituzten eta eskaera ezarritako epean aurkezten duten onuradunen artean banatzeko. Laguntzen helburua da Amurrio udalerrian enpresa eta jarduera berriak martxan jar daitezen sustatzea eta erraztea. Aurtengo berritasuna da diru-laguntza 1.500 eurokoa izango dela […]
