Aiarako Kuadrillak Desafio Aiara erronka martxan jarri du
Aiarako Kuadrillak Business Game bat martxan jarri du, publizitatea, marketinga, diseinua edo antzerakoak ikasten ari diren edo ikasi dituzten eskualdeko gazteentzat.
Desafio Aiaran, hiru eta bost pertsona arteko hiru talde egingo dira eta publizitate agentzia bat balira bezala lan egingo dute. Eskualdeko produktu edo baliabide turistiko bat ezagutarazteko enkargua jasoko dute, eta horren publizitate-kanpaina diseinatu beharko dute. Irabazten duen taldeak 1.500 euroko saria jasoko du.
Hauek dira sustatu beharreko produktu edo baliabideak: txakolindegietara bisitak, eskualdeko azoka eta merkatuak, eta Aiaraldeko kirol-jarduerak. Publizitatearen xedea izango da Kuadrillan bizi ez den jendea erakartzea.
Talde bakoitzak mentore bat izango du. Erronka lau egunetan egingo da, launa orduz, ostiral arratsaldetan. Aurreikuspenen arabera, urriaren 5, 19 eta 26an eta azaroaren 9an izango da, 16:00etatik 20:00etara, ReforAmurrio Enpresaldean.
15 plaza baino ez daude, eta izena emateko epea irekita dago (bakarka nahiz taldeka eman daiteke izena). Izena emateko, jo www.cuadrilladeayala.eus/desafioaiara helbidera; bertan, informazio gehiago eta oinarriak ere aurkituko dituzu.
Desafio Aiara Aiarako Kuadrillak antolatu du Vital Fundazioaren laguntzarekin.
Informazio gehiago eskuratzeko, jo Aiarako Kuadrillara (945 399 122), Ekonomiaren Sustapeneko eta Turismoko teknikariarengana edo Amurrio Bidean zerbitzura (945 891 721).