Entries by Amurrio Bidean

“Soluciones despiertas para pymes y profesionales con prisas” da Amurrio Bideanek eskainiko duen hurrengo ikastaroaren izenburua

Tresna digital desberdinak erabiltzen irakatsiko dute, profesionalei eta enpresetako langileen lana errazteko.  Halaber, langabezian dauden pertsonak joan daitezke tokia geratzen bada. Prestakuntza hori ReforAmurrio Enpresaldeako teknologia berrien areto berrian garatuko diren lehenengoa izango da.  Berrikuntza horrekin aretoaren banaketa aldatu da. Erdia erabiliko da mahai gaineko ordenagailuak jartzeko eta, gainera, erabilera anitzeko lan-eremu bat jarri da […]

Apirilaren 24an Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren aldaketen inguruko hitzaldi bat egingo da

ReforAmurrio Enpresaldean izango da, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Saioa autonomoei, gerenteei eta datu-segurtasunaren arduradunei zuzentzen zaie. Informazio-saio horretan Datuen Babesaren esparru juridikoan izandako aldaketa nagusiak eta horiek erakunde ezberdinei nola aplikatu behar zaizkien landuko da. 2016ko maiatzaren 25ean, indarrean sartu zen Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Araudi Orokor berria. Horrek osatzen du Europako Batasunaren esparru juridiko berria, […]

Martxoaren 14an, landa-eremuko ekintzailetzari buruzko jardunaldi bat egingo da ReforAmurrio Empresaldean.

 “Todo el campo es orégano” da landa-eremuko eta, zehazki, lehen sektoreko ekintzailetzari buruzko topaketaren izenburua. Martxoaren 14an izango da, 10:00etatik 12:00etara, ReforAmurrio Enpresaldeako Enpresen Zentro eta Haztegian. Hazik eta sektore horretako hainbat ekintzailek parte hartuko dute; ekintzaileek euren esperientziaren berri emango dute. Parte hartzeko, www.alavaemprende.com eman dezakezu izena, edo, bestela, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin (945891721 […]

Neguko Aukeren Azoka egingo da Amurrion martxoaren 3an eta 4an, udal-pilotalekuan

Tokiko saltokietako artikulu eta produktu ugari aurkitzeko aukera izango da. Ohi bezala, Aukeren Azoka egingo da martxoaren 3an eta 4an, Amurrioko udal-pilotalekuan. Larunbatean 10:00-14:30 bitartean eta 18:00-20:00 bitartean egongo da zabalik, eta igandean, berriz, 11:00etatik 14:30era. Aurten ere arlo askotako produktuak eskainiko dira: arropa, kirola, haurrak, mertzeria, osagarriak, lentzeria, optika, bitxigintza… “Azoka horietan izandako arrakasta […]

AMURRIO BIDEANEK KUDEATUKO DITU GURE UDALERRIAN EKINTZAILEENTZAKO LANBIDEREN DIRU LAGUNTZAK

Bi diru-laguntza dira: bata, negozio-ideia aztertzeko (1.000 €) eta, bestea, jarduera martxan jartzeko (1.500 €). Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 22tik otsailaren 9ra irekita egongo da Laguntza horien helburua da onuradunek hiru hil ematea soilik negozio-ideia aztertzen eta negozio-plana garatzen, edo enpresa martxan jartzea. Laguntza horiek jaso ahal izateko, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzaileren […]