Neguko Aukeren Azoka egingo da Amurrion martxoaren 3an eta 4an, udal-pilotalekuan

Tokiko saltokietako artikulu eta produktu ugari aurkitzeko aukera izango da.

Ohi bezala, Aukeren Azoka egingo da martxoaren 3an eta 4an, Amurrioko udal-pilotalekuan. Larunbatean 10:00-14:30 bitartean eta 18:00-20:00 bitartean egongo da zabalik, eta igandean, berriz, 11:00etatik 14:30era. Aurten ere arlo askotako produktuak eskainiko dira: arropa, kirola, haurrak, mertzeria, osagarriak, lentzeria, optika, bitxigintza…

“Azoka horietan izandako arrakasta produktuen kalitateari eta aukera zabalari zor zaie, baita aplikatzen zaien deskontu handiei ere. Amurrioko saltokien eskaintza handi horretaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu”, azpimarratu du Amurrioko Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkarteak (Apymca). Elkarte horrek antolatu du azoka, Amurrio Bideanen lankidetzarekin eta Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailaren diru-laguntzarekin.