Entries by Amurrio Bidean

REFORAMURRIO ENPRESALDEA ENPRESEN HAZITEGI ETA ZENTROAN SARTZEKO ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Abenduaren 1etik 29ra zabalik egongo da Reforamurrio Enpresaldea Enpresen Hazitegi eta Zentroan sartzeko eskabideak aurkezteko epea, modulu edo bulegoen alokairuko araubidean, baita Coworking Eremurako eskabideetarako ere. Enpresen Hazitegi eta Zentroaren kasuan, haien jarduerak zerbitzuen sektorean gauzatzen dituzten enpresentzat edo sustatzaileentzat gordeko dira lokalak (bulegoak). Hainbat hobari egongo dira. Uneotan, zazpi enpresa daude instalazioetan kokatuta eta […]

Amurrioko 2017ko Eguberrietako Erakusleihoen Lehiaketan herri-epaimahai gisa parte hartzeko gonbita

Apymca elkarteak zine-abonamenduak, erosketa-orgak eta afariak zozketatuko ditu parte-hartzaileen artean Amurrioko Merkatari Ertain eta Txikien Elkarteak (Apymca) Amurrioko Udalerriko Erakusleihoen IV. Lehiaketa antolatu du aurten, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko Sailaren eta Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker. Erakusleihoak abenduaren 20ra arte egongo dira ikusgai, eta gutxienez 22.00ak arte egon beharko dute argituta. Lehiaketaren bereizgarria ere […]

Ris 3 Espezializazio Adimentsuko Estrategia Amurriora iritsi da Innobasque-ren eskutik

Energiaren gaiari buruzko jardunaldia egingo da abenduaren 12an Ris 3 delakoa edo Espezializazio Adimentsuko Estrategia Amurriora iritsi da Innobasque-ren eskutik. Zaraobe Institutuak eskualdeko enpresei eta ekoizpen-sektoreetako beste eragile batzuei zuzendutako jardunaldi bat antolatu du, Innobasque berrikuntzarako agentziaren deialdiari erantzuna emateko. Abenduaren 12an egingo da, ReforAmurrio Enpresaldean, 12:30ean. Energiaren gaia aukeratu da jardunaldi horretarako, eta Laudioalde […]

Azaroaren 16ra arte irekita egongo da Aiara eta Amurrioko Erakusleihoen IV. Lehiaketan izena emateko epea

Erakusleihoak abenduaren 9tik 20ra bitartean egongo dira ikusgai AEKOk (Aiaraldeko Enpreseen Koordinaziorako Federazioa), Aiarako Kuadrillaren babesarekin, Eskualdeko Erakusleihoen IV. Lehiaketa deitu du Aiaran; aldi berean, Apymca-k (Amurrioko Merkatari Ertain eta Txikien Elkartea), Erakusleihoen IV. Lehiaketa antolatu du Amurrion, 2017ko Gabonetako Kanpainaren baitan. Aiarako lehiaketan parte hartu ahalko du Aiarako Kuadrillan merkataritza-, ostalaritza- edo zerbitzu-establezimendu bat […]

APYMCAk berritu egin du “Amurrio Txartela”, elkartearen merkataritza-txartela

Merkataritza-jarduera Amurrioko BPGd-ren % 11 da. Izan ere, “toki-merkataritza gure bizitza sozial ereduaren oinarrizko euskarria da, bai eta eragile ordezkaezina ere; gizarte-ekonomia sustatzen du, harreman sozialak bultzatzen ditu, eta herriko bizimodua sustatzen du” adierazi du Jon Aspuru Amurrioko Merkatarien Elkartearen presidenteak. Amurrioko Merkatari Ertain eta Txikien Elkarteak (APYMCA) aukera baliatu nahi du gure herriko enpresa […]

Esnatu barruan duzun irabazlea

Azaroaren 8an, Catequesis eraikineko arteo nagusian, 6etatik 8etara, hirugarren eragin handiko pilula jarriko da martxan Estibaliz Marinez-ekin.  Atlantako 1996ko Joku Olinpikoetan urrezko domina irabazitako Gasteiztarra