Datu Pertsonalak Babesteko Legea izango da Ostegun Digitalak ekimeneko hurrengo saioetako gai nagusia, eta enpresa txikiei eta autonomoei zuzenduta egongo da
Martxoaren 7an eta 14an (osteguna), prestakuntza-saioak eskainiko dira 14:00etatik 16:00etara Amurrio Bideanen, Mikroenpresa Digitalarekin lankidetzan, tokiko enpresei eta autonomoei laguntzeko datu pertsonalak babesteko legedira egokitzen.
Ikastaro honetan, edozein sektoretako enpresa txikiek eta autonomoek aukera izango dute datu pertsonalak babesteko egungo legediak biltzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko, enpresa batek erabiltzen dituen datu pertsonalei dagokienez.
2018an eguneratu egin da datu pertsonalak babesteko araudia. Zehazki, Europako Erregelamendua eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organiko berria sortu dira. Horrenbestez, datu pertsonalak erabiltzen dituzten edozein sektoretako enpresek legedi hori bete behar dute.
Ikastaro honen bidez erantzuna eman nahi zaie bezero partikularren datu pertsonalekin lan egiten duten udalerriko enpresa txiki eta autonomoek Amurrio Bidean garapen-agentziari egin dizkioten galdera guztiei. Era berean, enpresan datuak babesteko araudiak parte-hartzaileei nola eragiten dien ikusiko dugu, eskura dituzten datuen, gauzatzen dituzten tratamenduen eta enpresak edozein arau-hausteren aurrean izan dezakeen erantzukizunaren kontziente izan daitezen.
Horrez gain, datu pertsonalak babesteko legediak ezartzen dituen eskakizunei buruzko galdera praktikoak argitu ahal izango dituzte: nola idatzi informazio-klausulak eta tratamendu-kontratuak erregelamendu berriaren arabera, nola bete Tratamendu Jardueren Erregistroa edo nola erantzun Datuak Babesteko Europako Erregelamenduak jasotzen dituen eskubideak baliatzen direnean.
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo helbidera honetara idatzita: empresa@amurriobidean.org.