Amurriok era aktiboan hartu du parte Araba Ekinean-en edizio berrian

Ekimen hau, aurten XV. edizioa ospatzen duena, Arabako Foru Aldundiak bultzatutakoa da, gure probintzian ekintzailetasuna lantzen eta sustatzen duten erakunde eta eragileekin elkarlanean (Gasteizko Udala, BIC Araba, Vital Fundazioa, etab.), Amurrio Bidean barne (Amurrioko Udalaren Tokiko Garapen Agentzia).

Araba Ekinean ekimenaren helburua da gure lurralde osoan espiritu ekintzailea sustatzea, eta aurtengo ediziorako askotariko jarduerak programatu dira urte osoan zehar, Arabako komunitate ekintzailea ezagutzera eman eta konektatzeko asmoarekin.

Otsailaren 18tik martxoaren 3ra, udalerriko pasealekuan kubo-formako informazio-egitura bat egongo da, herritar guztiei jarduera-programaren berri emateko.

Araba Ekineanen jarduera giltzarrietako bat “Zure ideiak balio du” ideia ekintzaileen lehiaketa da. Lehiaketa horren helburua arabarrek bultzatutako ideia edo proiektu ekintzaileak ezagutzera ematea da. Edizio honetan kategoriak gehitu dira (ideiak, jasangarritasuna, merkataritza eta turismoa, nekazaritzako elikadura, industriala, zerbitzuak, etab.), baita sariak ere (500 €-tik 4.000 €-ra artekoak). Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 11n amaituko da, 14:00etan.

Bestalde, gure udalerrian egingo den lehenengo jarduera Marka Pertsonalaren Tailerra da; gai horretan aditua den Miguel de Andrések emango du. Tailerra ekintzaileei, freelanceei, ikasleei edo bere lan-alorrean hobetzeko interesa duen profesional orori dago zuzendua. Tailer honen helburua bertaratutako pertsonak beharrezko erreminta eta ezagutzez hornitzea da, marka pertsonal propioa sortu eta kudeatu dezaten, merkatuan besteengandik bereizteko. Tailerra doakoa da eta datorren martxoaren 21ean izango da, 16:00etatik 19:00ak arte, Reforamurrio Enpresaldean.

Tailer honetan parte hartzeko interesa dutenek edota “Zure ideiak balio du” lehiaketaren inguruko informazio gehiago jaso nahi dutenek Amurrio Bideanen bidez egin dezakete, 945891721 telefonoan edo autoempleo@amurriobidean.org helbide elektronikoan, baita www.alavaemprende.com webgunean kontsulta eginez ere.