Reforamurrio Enpresaldea hazitegi eta enpresa-zentroan sartzeko deialdi berria

Ekainaren 1etik 30era izango da irekita eskaerak aurkezteko epea

Zerbitzuen sektorea (“bulegoak”) delakoan jarduera egiten duten edo egingo duten enpresa edo pertsona sustatzaileentzako moduluak edo bulegoak dira.

Modulu edo bulego bakoitza alokatzeko prezioan sartzen dira alokatutako lokal bakoitzaren kontsumoaren ondoriozko gastuak (besteak beste: elektrizitatea, ADSLa, berogailua, garbiketa…), bai eta zerbitzu komun batzuk ere: harrera-tokia, officea, postontzi pribatua, lokalen mantentze-lanak, segurtasun-sistema, bilera-aretoak…

Eskaera aurkezteko unean jarduera hasiko duten edo jardueran alta emanda hiru urte baino gutxiago daramatzaten enpresa edo pertsona sustatzaileek prezio hobaridun bat dute dagoeneko finkatuta dauden enpresen aldean.

Gainera, hobari gehigarriak aplikatuko zaizkie enplegua sortzen duten enpresei, sortutako lanpostuen kopuruaren arabera (% 20-37), bai eta garatuko duten jarduera motaren arabera berritzaileak direla jotzen bada (% 10-25). Hobarien ehuneko horiek bateragarriak dira, baldin eta zenbateko osoaren % 50 gainditzen ez bada.

Une hauetan, bederatzi enpresa daude instalazioetan eta bi modulu daude libre: 32,64 m2 eta 34,66 m2-koak, hurrenez hurren.

Interesa duten pertsona eta enpresa guztiek kontsulta egin dezakete edo informazio gehiago eska dezakete Amurrio Bideanen (helbidea: El Refor kalea, zk.g.; tel.: 945 891721; helbide elektronikoa: administracion@amurriobidean.org).

www.amurriobidean.org

ARABAKO TXAKOLINAREN FESTA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA AMURRION

Arabako Txakolina elkarteak Txakolin Egunaren hogeigarren edizioa ospatuko du igande honetan Amurrion. Dagoeneko finkatuta dagoen egun horren bitartez, Arabako produktuak bultzatuko dira beste urte batez. Juan Urrutia parkean zazpi upategik egindako txakolin hoberenak elkartuko dira igandean, Arabako Txakolina Jatorrizko Izendapenaren barruan daudenak barne.

Txakolin Egunak, Arabako Errioxako eta Aiaraldeko kalitatezko ardoak sustatzeko lan egiten duen Vitoria-Gasteiz Wine City elkartea omenduko du aurten. “Hori dela eta, eta gurekin lankidetzan aritu direnei eskerrak emateko, aurten, oso gaztea, baina aldi berean oso aktiboa, den elkartea omentzea erabaki dugu. Sortu zenetik modu garrantzitsuan bultzatu dituzte gure lurraldeko ardoak, gure txakolina ahaztu gabe”, azaldu du José Antonio Merino Arabako Txakolina Jatorrizko Izendapenaren gerenteak.

Aintzatespena igandean, 11:30ean, izango da Amurrioko Udaletxeko Osokoen Aretoan. Ondoren, jai ingurunea inauguratuko da, jaiaren hasierako txupinazoarekin.

Euskolabel zigilua duten pintxoen dastatzearekin Txakolin Egunean eskainiko den eskaintza gastronomiko bikainaz aparte, Arabako Txakolina duten Arabako garrafen bosgarren lehiaketa izango da jardunaldiko ekitaldi garrantzitsuenetakoa. Hori guztia, tokiko artisautza produktuen erakusketarekin eta salmentarekin osatuko da, Urduñako Santa Zezilia fanfarrearen kalejirak alaituta.

2017ko uzta

2017ko uzta “oso ona izan da, iaz 2016an baino %43 inguru gutxiago bildu zen arren. Apirilaren 27tik 28ra bitarteko izozteak mahastiak suntsitu zituen. Dena den, 2017ko uztak, kopuruari dagokionez, behera egin duen arren, 350.000 unitate botilaratu dira”, azaldu du Merinok.

Arabako txakolinaren eboluzioa oso ona izan da 1997an Elkartea sortu zenetik, 50.000 litroetatik marka guztiak hautsi zituen 2016ko 460.000 litroetara pasatuz. Dena den, eguraldiaren baldintzek murrizketa handia eragin dute 2017ko uztan. Arabako Txakolina Elkartea sortu zenetik, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta gaur egun Vital Fundazioa denaren lankidetza ezinbestekoa izan da elkarteak aurrera egiteko.

2018ko uztari dagokionez, aurreikuspenak hobeak dira. “Udaberria oso ona izaten ari da, eta ez da aurreikusten azken unean uzta kalte dezakeen inolako izozterik gertatuko denik”, aurreratu du Merinok.

APIRILAREN 19TIK MAIATZAREN 17RA BITARTEAN BOST IKASTARO ESKAINIKO ZAIZKIE ESKUALDEKO EKINTZAILEEI

Reforamurrio Enpresaldean izango dira lehenengo biak: “Nola kalkulatu nire produktu/zerbitzuaren kostua” (apirilak 19) eta “Enpresa txiki baten zergak eta fakturak” (apirilak 26)

Aurreko edizioetako harrera onaren ostean eta ekintzaileen artean prestakuntza “express” hauek egiteko dagoen eskaera aintzat hartuta, eskualdeko udalerri guztiekin elkarlanean berriz antolatu dira bost ikastaro, “ekintzailetasunaren pilulak” formularekin. VITAL Fundazioak, Aiarako Kuadrillaren bitartez, ikastaro hauek diruz laguntzen ditu enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko prozesua errazteko edo berriki eratu diren enpresak finkatzen laguntzeko.

Ikastaroen iraupena lau ordukoa izango da, 10:00etatik 14:00etara. Helburua da negozio-ideia berri bat aztertzerakoan edo enpresa ekimen berri bat (finantza, zerga, merkataritza edo beste arlo batzuetakoa) martxan jartzerakoan sortzen diren zailtasunei buruzko oinarrizko ezagutza ematea. Zehazki, ikastaroetako hiruren helburua da merkataritza-lana erraztu eta eraginkorrago egiten duten tresna eta metodologiak eskaintzea. Izan ere, hori da oztoporik nagusiena ekintzaile berrientzat eta gure eskualdeko enpresa txiki askorentzat. Hori dela eta, ikastaroak interesa duten enpresa edo pertsonentzat ere irekita egongo dira.

Halaber, biltzeko toki dinamiko bat eskaini nahi da, bertaratzen direnek beraien esperientzia partekatu dezaten, beraien ideiak probatu ditzaten eta ideia horiek hobetu edo berri batzuk eratu ditzaten, giro lasaian, eskualdeko ekintzaile eta enpresen arteko lankidetza eta kontaktuak erraztu ahal izateko.

Toki kopurua mugatuta dago eta izen-ematearen araberakoa izango da; eskualdean bizi diren langabetuek lehentasuna izango dute.

Informazio gehiago jasotzeko eta ikastaro batean edo guztietan izena emateko, jar zaitez harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo autoempleo@amurriobidean.org helbidera idatzita.

ekimen_tailerrak_eus

“Soluciones despiertas para pymes y profesionales con prisas” da Amurrio Bideanek eskainiko duen hurrengo ikastaroaren izenburua

Tresna digital desberdinak erabiltzen irakatsiko dute, profesionalei eta enpresetako langileen lana errazteko.  Halaber, langabezian dauden pertsonak joan daitezke tokia geratzen bada.

Prestakuntza hori ReforAmurrio Enpresaldeako teknologia berrien areto berrian garatuko diren lehenengoa izango da.  Berrikuntza horrekin aretoaren banaketa aldatu da. Erdia erabiliko da mahai gaineko ordenagailuak jartzeko eta, gainera, erabilera anitzeko lan-eremu bat jarri da mahai eta aulkien, prestakuntzaren beharren arabera berrantolatu daitekeena. Horrela, ekipamendu informatikoen erabilera eta, adibidez, talde-lana uztartzen dituzten ekintzak egin ahal izango dira.

“Soluciones despiertas para pymes y profesionales con prisas” izenburu bitxia duen ikastaro horretan eduki digitalak lantzeaz gain, enpresaren munduko kontzeptuak ere landuko dira modu dibertigarri eta atseginean, gamifikazioaren bitartez; hau da, jolasen bitartez ikasiz.

Prestakuntza 6 asteazkenetan eskainiko da jarraian, apirilaren 25etik aurrera; eta landuko den edukiari dagokionez, saio bakoitzak helburu desberdin bat izango du.

Zerrendak, eginkizunak eta proiektuak kudeatzea gauza bera ez denez, lehenengo saioan kontzeptu horien arteko desberdintasuna ikasiko dugu, eta kasu bakoitzerako erabilgarriak izango diren 3 tresna ezagutuko ditugu: Google Keep, Wunderlist eta Zoho Projects.

Bigarren saioan aurkezpenak landuko dira. Nork ez luke nahi aurkezpen ikusgarri bat eskaintzeko gai izan? Tresna digitalak ezagutuko ditugu, aurkezpen on bat egiten lagunduko digutenak eta, amaieran, gustukoenetan jarriko dugu arreta: PowToon eta Genial.ly

Hirugarren saioan talde-lana landuko da, askotan erronka bat izaten delako. Halaber, agendak eta fitxategiak koordinatzea ere landuko da. Modulu honetan ezagutuko dugu zer diren eta nola erabiltzen diren lainoko esparruak, esaterako, Google Drive eta Dropbox, Google Calendar aplikazioarekin partekatzeko dauden aukerak, eta hirugarrenekin hitzorduak eskatzeko sistema bat edukitzea. Tymify.

Laugarren saioan inprimakiak landuko dira. Horiek erabilgarriak dira ekitaldi baterako izen-emateak automatizatzeko esteka baten bitartez edo giroari buruzko inkesta bat sortzeko, besteak beste. Google Forms-ek hirugarrenen informazioa bildu eta lantzeko milaka aukera ematen dizkigu inkesta eta inprimakien bitartez.

Bosgarren saioan web eremuak aztertuko ditugu, enpresa eta profesionalek behar dituztenak, zerbitzuak eskaintzeko edo berriei buruzko blog bat eratzeko. Modulu honetan ikasiko ditugu eremu eta tresna desberdinak horietako bakoitza eratzeko. Wordpress eta Paper.li.-rekin trebatuko gara.

Azken saioan, komunikazio kanal digital desberdinak zeharkatuko ditugu, enpresa bakoitzarentzat egokiena aztertuko dugu eta ordaindutako publizitate-eremuak nola hautatu azalduko dugu. Mailchimp tresna erabiltzen ikasiko dugu aldizkariak bidaltzeko.

Esan dugun bezala, prestakuntza ReforAmurrio Enpresaldean eskainiko da apirilaren 25etik maiatzaren 30era arte, asteazkenetan, 16:00etatik 19:30era, eta Vital Fundazioak finantzatuko du Aiarako Kuadrillaren bitartez.

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.

 

Apirilaren 24an Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren aldaketen inguruko hitzaldi bat egingo da

ReforAmurrio Enpresaldean izango da, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Saioa autonomoei, gerenteei eta datu-segurtasunaren arduradunei zuzentzen zaie.

Informazio-saio horretan Datuen Babesaren esparru juridikoan izandako aldaketa nagusiak eta horiek erakunde ezberdinei nola aplikatu behar zaizkien landuko da.

2016ko maiatzaren 25ean, indarrean sartu zen Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Araudi Orokor berria. Horrek osatzen du Europako Batasunaren esparru juridiko berria, 2018ko maiatzaren 25ean indarrean sartzen denetik datu pertsonalen erabilera arautuko duena.

Araudi hori datu pertsonalak (bezeroen informazioa, langileena, irudiak, eta abar) erabiltzen dituzten erakunde publiko eta pribatu guztiek bete behar dute nahitaez.

Enpresa edo profesionala bazara eta araudi berrira egokitu edo hori lehen aldiz diseinatu behar baduzu, informazio-saioa oso baliagarria izango zaizu, enpresa eta jarduera motaren arabera araudia betetzeko egin behar diren jarduketak azalduko baitizkizugu.

Izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbide elektronikora idatzita.

Martxoaren 14an, landa-eremuko ekintzailetzari buruzko jardunaldi bat egingo da ReforAmurrio Empresaldean.

 “Todo el campo es orégano” da landa-eremuko eta, zehazki, lehen sektoreko ekintzailetzari buruzko topaketaren izenburua. Martxoaren 14an izango da, 10:00etatik 12:00etara, ReforAmurrio Enpresaldeako Enpresen Zentro eta Haztegian.

Hazik eta sektore horretako hainbat ekintzailek parte hartuko dute; ekintzaileek euren esperientziaren berri emango dute. Parte hartzeko, www.alavaemprende.com eman dezakezu izena, edo, bestela, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin (945891721 – autoempleo@ amurriobidean.org). Jardunaldi hori Araba Ekinean ekimenaren 2018ko jardueretako bat da, eta Arabako ekintzaileen komunitatea sentsibilizatzea eta konektatzea du xede, Arabako Foru Aldundiaren eskutik eta lurralde horretako ekintzailetza sustatzen duten erakunde eta eragileekin lankidetzan, besteak beste Amurrio Bideanekin (Amurrioko Udaleko Tokiko Garapenerako Agentzia). Aurten jarduera-formatu berria, “Ekin Breakfast”, estreinatuko dute; sektorekako topaketak dira, sektore zehatz bateko ekintzaileak biltzeko eta dauden aukerei, esperientziei eta jardunbide egokiei buruzko ezagutzak trukatu eta eztabaidatzeko, networking-a sustatzeko, partekatzeko eta hitz egiteko egokia den giro lasaian.

Ekin_Breakfast_Amurrio_eus_cast