Emprender en Álava dirulaguntza argitaratu da

Emprender en Álava

Helburua:

Araban ekintzailetzari eta enpresa berrien sorrerari laguntzea; arreta berezia jarriko da berritzaileak direnetan eta lagunduko zaie, betiere Arabako enpresa-ehunarentzat balio erantsi eta hazteko gaitasun handiko dibertsifikazio jarduerak eta teknologia berriak ekartzen badituzte.

Onuradunak:

  • Enpresa-unitate berri bat sortzeko proiektua duten banakako sustatzaileak.
  • Jarduera dibertsifikatu nahi dituzten arabar enpresak; horretarako enpresa-unitate berria sortzeko proiektu bat aurkeztuko dute, eta unitate horrek ez du aurrekoaren nortasun juridiko bera izango.
  • Egoitza Arabatik kanpo duten baina gure lurraldean jarduera-zentro bat ezartzen duten enpresa eta sustatzaileak.
  • Osatuta dauden eta eskaera aurkeztu zutenetik gehien jota bi urteko antzinatasuna duten arabar enpresak, oraindik jarduera jaurtitzeko urratsean badaude.

Zenbatekoa:

Diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 50era arte gehienez, eta gehienezko muga proiektu bakoitzeko 40.000 eurokoa izango da; horietatik 20.000,00 euro gehienez, egiteke dauden inbertsioetakoak izan ahalko dira.

Diruz lagun daitezkeen gastuak

  • Merkatu edo eta bideragarritasun ikerketak
  • Diruz lagun daitekeen proiektuari lotutako komunikazio-gastuak.
  • Berariazko txosten, ikerketa eta aholkularitza teknikoak.
  • Prototipoen diseinu eta eraikuntzaren ondoriozko gastuak.
  • Patenteen, homologazioen, erabilgarritasun-ereduen eta merkataritza-marken ondoriozko gastuak.
  • Berariazko gastu teknikoak.
  • Or har software eta hardware erostea.  Tableta eramangarrien kasuan, ondoko muga ezingo da gainditu: sustatzaile bakoitzarentzat bat
  • Inbertsioak, diru-laguntza emateko unean enpresa-unitatea osatuta badago (lursailak, eraikinak eta ibilgailuak ez dira sartzen).

Eskatzeko epea:

IREKIRA (2019ko martzoaren 29ra arte egon zen irekita)

Araudia:

http://www.araba.eus/cs/Satellite?c=DPA_Procedimiento_FA&cid=1223993034740&language=eu_ES&pageid=1193045603658&pagename=DiputacionAlava%2FDPA_Procedimiento_FA%2FDPA_procedimiento

Informazio gehiago:

Amurrio Bideanen (945891721 edo  autoempleo@amurriobidean.org)

1-Emprender en Alava 2019

SALMENTA-TEKNIKEI BURUZKO IKASTAROA REFORAMURRIO ENPRESALDEAN

Prestakuntza-jarduera abenduaren 27an aurkeztuko da ofizialki.
Prestakuntzak 70 orduko iraupena izango du, eta aurreikusi da 2019ko urtarrilaren 8an hasiko dela.

Prestakuntza horren xedea da ezagutzak, teknikak eta lanabesak ematea, merkataritza-jarduera errazteko eta helburuak betetzeko. Halatan, errentagarri bihurtuko da merkataritza-ahalegina, salmenta-teknika eraginkorrak edo enpresa baten kudeaketa (enpresaren tamaina gorabehera) profesionalizatzen lagunduko duten teknikak garatuz.

Prestakuntza-jarduera aktibo dauden eta arlo horretan interesa duten pertsonentzat da, izan besteren kontura lan egiten dutenak izan euren kontura dihardutenak. Un 30% de las plazas podrán también ser cubiertas por personas desempleadas. Kopuruaren % 30 langabeentzat ere izan daiteke.

Ikastaroan honako arlo hauek jorratuko dira: salmenta-prozesuak; merkataritza‑tekniken aplikazioa (salmenta gurutzatuak, produktu eta zerbitzuen erakusketa, aurrez aurreko eta aurrez aurrekoa ez den komunikazioa…); bezeroen jarraipena eta fidelizazioa; gatazken ebazpena; eta, kexen eta erreklamazioen kudeaketa eraginkorra.

Metodologia batez ere praktikoa izango da, eta, saio teoriko bakoitzaren ostean, emandako gaiaren berariazko lanabesak jorratuko dira, ikasitakoa aplikatu eta praktikan jartzeko (produktu edo zerbitzuen simulazioa, merkataritza-elkarrizketak, salmenta-‑argumentario eraginkorra…).

Prestakuntza astearte eta ostegunetan emango da, 16:00etatik 19:30era, eta 2019ko martxoaren 12an amaituko da.

Ikastaroa Hobetuzek finantzatuko du, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, eta sartuta dago “Salmenten Merkataritza Kudeaketa” (Lanbide) profesionaltasun-ziurtagirian.

Argibide gehiago lortzeko edo izena emateko, interesdunek Amurrio Bidean-eko telefono-zenbakira dei dezakete 945891721 edo 945891721,  edo posta elektronikora idatzi: administracion@amurriobidean.org.

Técnicas_Venta_euskera

Reforamurrio Enpresaldea enpresen haztegira eta zentrora sartzeko deialdi berria

Reforamurrio Enpresaldea enpresen haztegi eta zentroko modulu edo bulegoetan eta coworkingeko gune berrian errentamendu-araubidean sartu nahi dutenentzat, eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da abenduaren 1etik 28ra.

Enpresen haztegi eta zentroan, lokalak zerbitzuen sektoreko (“Bulegoak”) jarduerak egiten dituzten edo egingo dituzten enpresentzat edo pertsona ekintzaileentzat dira.

Modulu edo bulego bakoitza alokatzeko prezioaren barnean sartzen dira lokal bakoitza erabiltzean sortutako gastuak: elektrizitatea, ADSL, berokuntza-sistema, garbiketa eta abar. Prezio horretan sartuko dira, halaber, partekatutako zerbitzu batzuk, hala nola harrera-lekua, office-a, postontzi pribatua, lokalen mantentze-lanak, segurtasun-sistema eta bilera-gelak.

Jarduera hasi behar duten edo jarduera hasi zutenetik hiru urte baino gutxiago daramaten enpresek edo pertsona ekintzaileek eskaera aurkeztean prezio hobaridunak izango dituzte kontsolidatutako enpresen aldean.

Gainera, hobari gehigarriak ezarriko zaizkie enplegua sortzen duten enpresei, sortutako lanpostuen arabera (% 20tik % 37ra), bai eta egiten duten jarduera dela-eta berritzailetzat jotzen direnei ere (% 10etik % 25era). Bi hobari-portzentajeak bateragarriak izango dira, betiere % 50 gainditzen ez badute.

Orain bertan, zortzi enpresa daude instalazioetan, eta lau modulu daude libre (31,56 m2 eta 34,66 m2 artekoak)

Coworking gunea

34,66 metro karratuko bulego partekatu bat da, eta Reforamurrio Enpresaldeko lehen solairuan dago. Lokalak lau lanpostu, bilera-mahaia eta bulegoko altzari espezifikoak ditu, bai eta Interneterako konexioa ere, eta erabiltzaileek zentroko gainerako instalazioak ere erabili ahal izango dituzte, bestak beste bilera-gelak, harrera-lekua eta office-a.

Gunea lan egiteko eremu mugatu bat behar duten eta bulegoa partekatzeko arazorik ez duten pertsonentzat edo enpresentzat dago pentsatuta, betiere diseinuarekin, IKTekin, industriari lotutako zerbitzuekin eta halakoekin lotutako jarduera bat gauzatzen badute edo gauzatuko badute. Gunera sartzeko 25,96 euro gehi BEZa ordaindu behar dira hilean.

Interesa duten pertsona eta enpresa guztiek Amurrio Bideanen (El Refor Kalea z/g) eskura dezakete informazioa, 945 891721 telefonora deituta edo administracion@amurriobidean.org helbidera idatzita.

www.amurriobidean.org

 

 

Amurrioko Udalak deialdi berri bat egin du gure udalerrian enpresa txikiak ezartzeko

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 20an amaituko da

Amurrioko Udalak 20.000,00 euroko udal-partida bat bideratu du laguntza hauetara, ordenantzan jasotzen diren betebeharrak betetzen dituzten eta eskaera ezarritako epean aurkezten duten onuradunen artean banatzeko. Laguntzen helburua da Amurrio udalerrian enpresa eta jarduera berriak martxan jar daitezen sustatzea eta erraztea.

Aurtengo berritasuna da diru-laguntza 1.500 eurokoa izango dela enpresa-proiektu bakoitzeko, baina % 75 handituko da berariaz proiekturako den lokal bat duten enpresentzat edo pertsonentzat. Aurrekontu-partida ez bada nahikoa diru-laguntza osoa emateko, laguntzak enpresa edo pertsona onuradunen artean hainbanatuko dira, aurreko portzentajeak errespetatuz.

Onuradunek Amurrion erroldatuta egon beharko dute duela bi urtetik gutxienez, egiaztatu beharko dute aurreko hiru urteetan ez dutela beren kontura jarduera bera egin eta Amurrion enpresa-ekimen bat abian jarrita izan beharko dute 2017ko azaroaren 21aren eta 2018ko azaroaren 20aren artean, deialdian adierazitako beste betebehar batzuen artean.

Diru-laguntzaren onuradunek izan dituzten gastuak justifikatu beharko dituzte; horretarako, jatorrizko fakturak eta horien ordainagiriak aurkeztu beharko dituzte. Gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz: enpresa eratzearen eta abian jartzearen ondoriozko gastuak, lokala alokatzeko gastuak, jarduera garatzeko eginiko marketin- eta inbertsio-gastuak eta antzeko beste gastu batzuk.

Informazio gehiago eskuratzeko, Udalaren webgunea (www.amurrio.org) kontsulta daiteke, edo Amurrio Bideanekin harremanetan jarri (tel.: 945891721; helbide elektronikoa: autoempleo@amurriobidean.org).

Resumen_Ayuda_Empresas_Ayto_Amurrio_2018 ANEXO2_Hirugarren_Interesatua ANEXO1_eu

ANEXO1_eu

ANEXO2_Hirugarren_Interesatua

Tokiko produktuen salmenta kolektiboko esperientziak. Lankidetzan arituko gara?

Urriaren 22an, 11:00etatik 12:30era bitartean, nekazaritzako elikagaien sektoreko lankidetza-esperientziak partekatzeko jardunaldi bat egingo da ReforAmurrio Enpresaldean.

Urkomek, UROLA KOSTAKO Landa Garapeneko Elkarteak, bere lurraldean produktuak batera saltzeko eta erakunde handiei saltzeko (egoitzak, ikastetxeak, etab.) gauzatu dituzten proiektuak azalduko dizkigu.

Azalpenean, proiektu horietan zehar sortu diren onurez, palankez eta babesez hitz egingo du Urkomek, baina baita aurkitu dituzten oztopoei buruz ere. Azkenik, tokiko ekoizleen eta produktuen arteko lankidetzak ematen duen ahalmenari buruzko eztabaida egingo da, bertaratzen diren guztien beharretan eta parte hartzeko gogoan oinarrituta. Lankidetzaren xedea da lehen sektoreak eta nekazaritzako elikagaien industriak dituzten mugak gainditzeko ekintzak gauzatzea, sinergiak bilatuz.

Jardunaldi hau Aiarako Kuadrillako nekazaritzako elikagaien industriako ekoizle eta enpresarientzat da, eta zehazki hobetzeko asmoz lankidetzan jarduteko gogoa dutenentzat.  Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen 24. edizioaren barruan egingo da, Zabaia Landa Garapenerako Agentziaren laguntzarekin.

Informazio gehiago eskatu edo izena eman nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945 891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbide elektronikora idatzita.

AMURRIOK MIKOTURISMO EGUNEN XV. EDIZIOA OSPATUKO DU

Amurrio Bideanek, Amurrioko Udaleko tokiko garapen agentziak ‘Mikoturismo Egunak’ ekimena antolatu du beste urte batez. XV. edizio honetan hiru asteburu izango ditugu, eta perretxikoak dastatu ahal izango dira hainbat tabernatan, XIII. Pintxo Lehiaketaren barruan. Horrez gain, ez dira faltako perretxikoen sailkapena eta erakusketa udal pilotalekuan.

‘Mikoturismo Egunak’ ekimenaren XI. edizioaren programazio osoa:

URRIAK 20, 21, 27 ETA 28, ETA AZAROAK 3 ETA 4:

Perretxikoekin eginiko pintxoen XIII. lehiaketa. Dastaketa taberna hauetan: Atxubi, Batzoki, El Crucero,  Frontón Taberna, Guk, Kili Berria, Kuskumendi, Nagusi, El Rinconcito, Siglo XXI, La Terraza y Txoko Gorri.

Tabernentzako saria:

  • Pintxorik onena, epaimahaiaren bozketa: 200 € eta plaka.
  • Pintxorik onena, herritarren bozketa: 150 € eta plaka.

2018ko pintxorik onena aukeratzeko herri-bozketan parte hartzeko, gutxienez 9 pintxo probatu beharko dira. Bozketan parte hartzen dutenen artean, Apymcara atxikitako saltokietan erabiltzeko 325 €-ko bi sari zozkatuko dira.

URRIAK 20, 21, 27 ETA 28, ETA AZAROAK 3 ETA 4: Menu gastronomikoak

Jatetxeek sasoiko perretxikoekin eginiko menu gastronomikoak: Abiaga (28,00 € + % 10eko BEZa, bodegarik gabe), Bideko (43,00 € + % 10eko BEZa).

AZAROAK 3 LARUNBATA: Perretxikoen sailkapena

18:00etatik 20:00etara perretxikoen sailkapena egingo da udal-pilotalekuan, Arriola Mikologia Elkartearen eta Alberto Villanueva mikologoaren eskutik. Sailkapena publikoarentzako irekia da.

Interesdunak ikusle gisa joan daitezke, zalantzak argitu eta bildutako espeziak eraman ahal izango dituzte, horiek sailkatzeko.

AZAROAK 4 IGANDEA

Urtero Mendiko Lagunak taldeak antolatzen duen Gorobel ibilbidearekin bat, Mikoturismo Egunak ekimenaren amaiera ospatuko dugu.

  • 10:00etatik 14:00etara: artisautzaproduktuen azoka eta salmenta udalpilotalekuan.
  • 11:00etatik 14:00etara: perretxikoen erakusketa udal-pilotalekuan, Arriola Mikologia Elkartearen eskutik.
  • 13:30ean: epaimahaiaren sari-banaketa perretxikoekin eginiko pintxoen XIII. lehiaketako taberna irabazleari.

*ARRIOLA MIKOLOGIA ELKARTEAK ZALANTZAK ARGITZEN DIZKIO ETA LAGUNDU EGITEN DIO PUBLIKOARI PERRETXIKOAK IDENTIFIKATZEN: urtero legez, perretxikoen goi-denboraldia iristearekin batera, Amurrioko Arriola Mikologia Elkartea perretxikoak identifikatzeko zalantzak argitu nahi dituzten edo laguntza behar duten amurrioarren esku jarriko da. Elkarte horretako kideek herritarrei arreta eskainiko diete zalantzak argitzeko Amurrioko Kultur Etxean duten egoitzan, urritik abendura bitarteko astearte guztietan, 18:30etik 19:30era.