Amaitu da Hazilan programaren hirugarren edizioa, 7 gazte lanean ari dira eta batek bere negozioari ekin dio

Amurrio Bideanek bultzatutako Hazilan programaren hirugarren edizioa amaitu da. Ondorioz, 7 gazte lanean ari dira, batek negozio bati ekin dio eta 6 enpleguaren bilaketa aktiboan ari dira. Urrian hasiko da programaren laugarren edizioa, eta izen ematea uztailaren 15etik aurrera egin ahal izango da.

Aurten 14 pertsonak, 9 emakumek eta 5 gizonek, hartu dute parte Hazilan programan. 12 Amurriokoak izan dira, eta 2 Laudiokoak. Guztien artetik, 10 gaztek praktikak egin dituzte enpresetan. Horietatik 4k enpresa horietan lanean jarraitzen dute, eta 3k beste erakunde batzuetan aurkitu dute lana programak iraun duen bitartean. Partaideetako batek, martxan jartzen ari den negozio ideia baten bideragarritasun plana eraman du aurrera, eta beste batek programa lehenago amaitu zuen, lan merkatuan integratzeko aukera izan baitzuen.

Hazilanen helburua, kalitatezko enplegua bilatzen duten gazte koalifikatuak prestatzea da. Programaren lehen fasea prestakuntzakoa da, trebezia sozio-profesionalak hobetzeko eta marka pertsonala sortzeko, partaideari enpleguaren bilaketa prozesuan hobetzen laguntzeko. Hurrengo fasean praktikak egiten dira enpresetan edo enpresa bideragarritasuneko planak eramaten dira aurrera. 4 hilabeteko fase horretan, partaideek Amurrioko Udalak, Gazte Planaren bitartez, ematen duen beka jaso ahal izango dute.

Hazilanen laugarren edizioa

Irailaren 30ean hasiko da programaren laugarren edizioa. Aurretik, irailaren 23an, programaren aurkezpen jardunaldia egingo da. Programan parte hartzeko baldintzak, 20 eta 44 urte artean edukitzea, goi mailako graduko prestakuntza zikloko gutxieneko ikasketak izatea eta enplegua bilatzen aritzea dira. Lehentasuna izango dute Amurrion erroldatutakoek, eta horiek izango dira beka jasotzeko aukera izango duten bakarrak.

Informazio gehiagorako eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 – 61977638 telefono zenbakietan edo empresa@amurriobidean.org helbide elektronikoaren bitartez.

Reforamurrio Enpresaldea enpresen haztegira eta zentrora sartzeko deialdi berria

Reforamurrio Enpresaldea enpresen haztegi eta zentroko modulu edo bulegoetan eta coworkingeko gune berrian errentamendu-araubidean sartu nahi dutenentzat, eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da ekainaren 1etik 28ra.

Enpresen haztegi eta zentroan, lokalak zerbitzuen sektoreko (“Bulegoak”) jarduerak egiten dituzten edo egingo dituzten enpresentzat edo pertsona ekintzaileentzat dira.

Modulu edo bulego bakoitza alokatzeko prezioaren barnean sartzen dira lokal bakoitza erabiltzean sortutako gastuak: elektrizitatea, zuntz optiko bidezko Internet lotura, berokuntza-sistema, garbiketa eta abar. Prezio horretan sartuko dira, halaber, partekatutako zerbitzu batzuk, hala nola harrera-lekua, office-a, postontzi pribatua, lokalen mantentze-lanak, segurtasun-sistema eta bilera-gelak.

Jarduera hasi behar duten edo jarduera hasi zutenetik hiru urte baino gutxiago daramaten enpresek edo pertsona ekintzaileek eskaera aurkeztean prezio hobaridunak izango dituzte kontsolidatutako enpresen aldean.

Gainera, hobari gehigarriak ezarriko zaizkie enplegua sortzen duten enpresei, sortutako lanpostuen arabera (% 20tik % 37ra), bai eta egiten duten jarduera dela-eta berritzailetzat jotzen direnei ere (% 10etik % 25era). Bi hobari-portzentajeak bateragarriak izango dira, betiere % 50 gainditzen ez badute.

Orain bertan, bederatzi enpresa daude instalazioetan, eta bi modulu daude libre (32,64 m2 eta 34,66 m2 artekoak).

Coworking gunea

34,66 metro karratuko bulego partekatu bat da, eta Reforamurrio Enpresaldeko lehen solairuan dago. Lokalak lau lanpostu, bilera-mahaia eta bulegoko altzari espezifikoak ditu, bai eta Interneterako konexioa ere, eta erabiltzaileek zentroko gainerako instalazioak ere erabili ahal izango dituzte, bestak beste bilera-gelak, harrera-lekua eta office-a.

Gunea lan egiteko eremu mugatu bat behar duten eta bulegoa partekatzeko arazorik ez duten pertsonentzat edo enpresentzat dago pentsatuta, betiere diseinuarekin, IKTekin, industriari lotutako zerbitzuekin eta halakoekin lotutako jarduera bat gauzatzen badute edo gauzatuko badute. Gunera sartzeko 25,96 euro gehi BEZa ordaindu behar dira hilean.

Interesa duten pertsona eta enpresa guztiek Amurrio Bideanen (El Refor Kalea z/g) eskura dezakete informazioa, 945 891721 telefonora deituta edo administracion@amurriobidean.org helbidera idatzita.

www.amurriobidean.org

 

Nola erakar dezaket talentua nire enpresara? Talent for Amurrio

Maiatzaren 8an, 12:20etatik 14:30etara, Amurrioko enpresentzako eta lan-merkaturako talentuan jarriko dugu arreta, “Talent 4 Amurrio” foroan. Amurrioko Udalak eta Amurrio Bidean-ek antolatu du, eta, bereziki, eskualdeko enpresentzat da.

Enpresa guztiek, baita Amurriokoek ere, beren taldeetan sartuko diren pertsonak bilatzen dituzte, eta pertsona horiek beren helburuekin eta lan-moduekin bat etortzea nahi dute. Enpresek diote pertsona “jatorrak” behar dituztela, baina zertaz ari dira? Adjektibo horren atzean, 4 faktore daude:  inteligentzia, jarrera, inplikazioa eta giza gaitasunak, horiek dira enpresek bilatzen dituzten pertsona talentudunen osagaiak.

Amurrio udalerri industriala da orobat, intentsiboa manufaktura-industrian, 4.000 lanpostu baino gehiago sortzen dituena, horietatik % 56 sektore horretan, eta egiteko dauka hausnarketa bat, automatizazioak eta piramide demografikoaren alderantzikatzeak ekar dezakeen ekoizpen-eredu aldaketaren gainekoa.

Talent 4 Amurrion eztabaidagune bat ireki nahi dugu, egoera hori gure udalerrian eta eskualdean aztertzeko, izan ditzakegun arazoen berri emateko, eta sor daitezkeen egoerei aurrea hartzeko, ez bakarrik industriaren sektorean, zerbitzuetan, merkataritzan, eraikuntzan… ere bai, dena baitago lotuta merkatuan.

Hausnarketarako abiapuntutzat, Be Basque Talent erakundeko Iván Jiménezen azalpena izan genuen.  2005etik ari dira lanean talentuari eusten eta erakartzen, hasieran Bizkaian eta orain Euskal Herri osoan.  Be Basque Talentek Euskadikoak diren baina atzerrian lan egiten duten pertsona talentudunen eta euskal enpresa-sarearen arteko loturak sortzea bultzatzen du, eta babes-programak eskaintzen dizkie, itzuli nahiko balute.  Ordezkatzen duen erakundeak hurbil eta arriskutsutzat jotzen duen egoera horren berri emango digu.

Aldi berean, mahai-inguru batean, hurbileko hezkuntza-sektorearen (unibertsitatea eta lanbide-heziketako ikastetxeak), tokiko enpresen langileak hautatzeko arloaren ikuspegia izango dugu, gure tokiko edo eskualdeko esperientziaren bidez, talentua bereganatzearen eta hura erakartzeko zailtasunen gaineko ikuspegia eman diezaguten.   Mahai-inguru horretan, enpresen etorkizuneko talentu-beharren gainean eztabaidatuko da, zer ulertzen den talentuaz tokian-tokian edo zer mekanismo dauden eskuragarri enpresentzat talentua erakartzeko, tamainaren arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, helbide elektroniko honetan, empresa@amurriobidean.org, edo telefono-zenbaki honetan, 945891721cartel talent amurrio def

Amurrioko Udalak “Zure iritziak BALIO DU” inkesta egin du, kontsumo-ohiturak ezagutu eta negozio aukera berriak hautemateko

Inkesta hau gure udalerrian gauzatzen ari den merkataritza-sektoreko Bideragarritasun Azterketaren parte da eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren dirulaguntza jasotzen du. Azterketa honen xedea da merkataritza berpizteko eta merkataritza‑sektoreari lotutako enpresa-ekimen berriak martxan jartzeko aukerak ikertzea. Iazko abenduan udalerriko merkataritza-lokalen inbentario geoerreferentziatu bat gauzatu ondoren, proiektua bigarren etapan dago, zeinetan bertako merkataritza-sektorearen azterketa sakona eta, zehazki, landa-lana gauzatuko baita. Fase honen xedea da Amurrioko merkataritzaren inguruan kontsumitzaileek dituzten iritzi, arazo eta/edo beharrak ezagutzea.

Horretarako, herritarrei zuzendutako “Zure iritziak BALIO DU” inkesta diseinatu da, beren kontsumo-ohiturak, motibazioak edo udalerrian bertan kontsumitzeko oztopoak zeintzuk diren ezagutzeko, eta beren iritzia ezagutzeko positiboki baloratzen dituzten edo hobetu daitezkeen aspektuei dagokienez.

Datu hauek biltzearen xedea da udalerrian erantzun gabe dauden beharrak identifikatzea. Hala, hurrengo azterketa-fasean (ideiagintza), behar horiei erantzungo zaie, merkatariekin, herritarrekin eta administrazioarekin batera egingo diren zenbait sorkuntza-saiotan landuko diren hobekuntza‑ eta/edo ekintzailetza-proposamenen bidez.

Eskuragarri dago inkesta, paper-formatuan, udalerriko lau puntu estrategikotan: udaletxean, Kultur Etxean, Kiroldegian eta Nagusi Etxean; postontziak jarri dira inkestak jasotzeko. Internetez ere egin daiteke, honako lotura honen bitartez:

https://forms.gle/NToaVLTr95Y31igx8;eta Amurrioko Udalaren eta Amurrio Bideanen webguneetan ere eskura daiteke. Maiatzaren 10ean amaituko da inkestak jasotzeko epea.

Herritar guztiak gonbidatuta daude proiektu honetan aktiboki parte hartzera, inkesta betetzeko zein ekain hasieran gauzatuko diren baterako sorkuntza-saioetan parte hartzeko.

Zure iritziak BALIO DU!

Inkesta_komertziala_eu

Amurrioko enplegu-egoeraren ikerketa

Amurrio Bidean elkartea udalerriko desenplegu-egoera aztertzeko, Amurrioko Udalarentzat ikerketa bat ari dia jorratzen. Orain arte langabeen profila, tokiko enpresen 2018. urteko kontratazioak eta eskualdean eskaitzen den prestakuntza aztertu dira. Ikerketa borobiltzeko udalerriko enpresen prestakuntza eta kontratazio beharrak jaso nahi ditugu.

Enpresa sarearen formakuntza eta kontratazio beharrak ezagutzeko enpresa eta profesionalei, haien aportazioa eskatzen diegu.  Gaurko eta etorkizuneko jasotzeko ENPLEGUA, FORMAKUNTZA ETA KONTRATAZIOAK alorretan hurrengo inkesta prestatu dugu: https://forms.gle/9fXFkM7E9UNFYTHU6

Inkesta apirilaren 17ra arte egongo da ikusgai

Ikerketan jasotako informazioa lan sustapen eta ekonomia garapenean lan egiten dugun elkarteen artean lan-taldeetan aztertuko da, pertsonen lan aukerak hobetuko dituzten ekintzak elkarsortzeko.

 

Livia Lópezek eta Madalen Urietak, Araski Arabako Emakumeen Saskibaloi taldeko presidente eta entrenatzaileak, martxoaren 20an Amurrioko Emakume Ekintzailearen Jardunaldian parte hartuko dute

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Amurrio Bideanek, Amurrioko Udalaren Berdintasun Sailarekin batera, emakume ekintzailea protagonista izango den jardunaldi bat antolatu du.  Martxoaren 20an izango da, 19:00etan, Reforamurrio Enpresaldea Enpresa Haztegi eta Zentroaren auditorioan.

Jardunaldia “Mujeres Emprendedoras en el Deporte. La experiencia del Araski AES” hitzaldi-solasaldiarekin hasiko da. Horren baitan, Livia Lópezek eta Madalen Urietak, Araski Arabako Emakumeen Saskibaloi taldeko presidenteak eta entrenatzaileak, hurrenez hurren, proiektua nola hasi zen kontatuko digute. Taldea ez zen soilik sortu saskibaloian emakumeak prestatu eta ikusgai egiteko, baizik eta berdintasunaren aldeko aldaketa- eta borroka-eragile gisa ere, taldeko lana, lidergoa, ekimena eta erabaki-hartzea bezalako balioak transmititzearen bidez. Eta horiek, hain zuzen, emakume ekintzailearen ezaugarriak dira. Hasieran, ilusioz betetako proiektua zen, eta, gaur egun, maila guztietan erreferente bihurtu da; esate baterako, 2016/2017 denboraldian Emakumezkoen Ligan sartu ziren, saskibaloiko emakumezkoen taldeen estatu-mailako lehiaketa handienean, eta gaur arte bertan mantendu dira.  Gainera, bi kirolariak gure udalerrira estuki lotuta daude. Madalen Amurriokoa da eta Livia Larrinben bizi izan da.

Hitzaldi-solasaldia bukatu ondoren, gure udalerrian azken bi urteetan enpresa-ekimen berriak martxan jarri dituzten emakumeei aitortza egingo zaie. Horretarako, Eloie Ruiz Pérez de Nanclares zeramikariak diseinatutako oroitzapenezko figura bana banatuko zaizkie.

Horren bidez, enpresa bat sortzeak edo norberaren kabuz ezartzeak eskatzen duen ekimena eta ahalegina aitortu nahi dira, eta, gainera, gaiaren inguruan sentsibilizatzea eta emakume gehiago ekintzailetzara bultzatzea.

Bestalde, ekitaldian zehar Karla Velarde amurrioar biolinistaren saioa izango dugu.

Jardunaldira nahi duen oro joan daiteke; interesdunek Amurrio Bideanen baieztatu dezakete bertaratzea, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo autoempleo@amurriobidean.org helbidera idatzita.

Jornada_Mujer_Emprenedora_2019