Amurrioko Udalak deialdi berri bat egin du gure udalerrian enpresa txikiak ezartzeko

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 20an amaituko da

Amurrioko Udalak 20.000,00 euroko udal-partida bat bideratu du laguntza hauetara, ordenantzan jasotzen diren betebeharrak betetzen dituzten eta eskaera ezarritako epean aurkezten duten onuradunen artean banatzeko. Laguntzen helburua da Amurrio udalerrian enpresa eta jarduera berriak martxan jar daitezen sustatzea eta erraztea.

Aurtengo berritasuna da diru-laguntza 1.500 eurokoa izango dela enpresa-proiektu bakoitzeko, baina % 75 handituko da berariaz proiekturako den lokal bat duten enpresentzat edo pertsonentzat. Aurrekontu-partida ez bada nahikoa diru-laguntza osoa emateko, laguntzak enpresa edo pertsona onuradunen artean hainbanatuko dira, aurreko portzentajeak errespetatuz.

Onuradunek Amurrion erroldatuta egon beharko dute duela bi urtetik gutxienez, egiaztatu beharko dute aurreko hiru urteetan ez dutela beren kontura jarduera bera egin eta Amurrion enpresa-ekimen bat abian jarrita izan beharko dute 2018ko azaroaren 21aren eta 2019ko azaroaren 20aren artean, deialdian adierazitako beste betebehar batzuen artean.

Diru-laguntzaren onuradunek izan dituzten gastuak justifikatu beharko dituzte; horretarako, jatorrizko fakturak eta horien ordainagiriak aurkeztu beharko dituzte. Gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz: enpresa eratzearen eta abian jartzearen ondoriozko gastuak, lokala alokatzeko gastuak, jarduera garatzeko eginiko marketin- eta inbertsio-gastuak eta antzeko beste gastu batzuk.

Informazio gehiago eskuratzeko, Udalaren webgunea (www.amurrio.org) edo Amurrio Bideanenean (www.amurriobidean.eus) kontsulta daiteke, edo azken erakunde honekin harremanetan jarri (tel.: 945891721; helbide elektronikoa: autoempleo@amurriobidean.org).

ANEXO1_Eskaera ANEXO1_Solicitud ANEXO2_Alta_Terceros Resumen_ayuda_nuevas_empresas_Amurrio_2018

AMURRIOK MIKOTURISMO EGUNEN XVI. EDIZIOA OSPATUKO DU

Larunbatean, urriaren 26an, perretxikoak sailkatzeko jardunaldi tradizionala egingo da Arriola Elkarte Mikologikoaren eskutik. Hurrengo egunean erakusketa bisitatu ahal izango da udal pilotalekuan.

Ostalaritzako 11 establezimenduk hartuko dute parte perretxikoekin egindako pintxoen XIV. Lehiaketan, eta Abiaga eta Bideko jatetxeek, denboraldiko perretxikoetan oinarritutako menu gastronomikoak eskainiko dituzte.

Perretxikoak biltzeko garai egokiena heldu den honetan, Amurrioko udalak, Toki Garapenerako Amurrio Bidean Elkartearen bitartez, Mikoturismo Egunak jarduera antolatu du beste urte batez. Urriaren 26an hasiko diren hiru asteburu. Perretxikoak izango dira protagonistak XIV. Pintxo Lehiaketan parte hartuko duten ostalaritzako 11 establezimenduetan. Horrez gain, perretxikoen sailkapenerako eta erakusketarako jardunaldiak egingo dira udal pilotalekuan.

Perretxikoen sailkapena eta erakusketa

XVI. Mikoturismo Egunak larunbatean, urriaren 26an, hasiko dira, perretxikoak sailkatzeko ohiko jardunaldiarekin, udal pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Alberto Villanueva mikologoa, Arriola Elkarte Mikologikoaren kolaboratzailea, perretxikoen sailkapena egiten arituko da bi orduz. Jarduera horretan edozein pertsonak hartu ahal izango du parte, ikusle gisa, zalantzak kontsultatuz, edo bildutako espezieak sailkatzeko eramanez. Horrez gain, perretxiko denboraldia heldu den honetan, Arriola Elkarte Mikologikoak arreta ematen die herritarrei astearte guztietan, abendura arte, Kultur Etxean, 18:30etik 19:30era.

Perretxiko erakusketa igandean, urriaren 27an, izango da, udal pilotalekuan, 11.00etatik 14:00etara.

Pintxo lehiaketa

XVI. Mikoturismo Egunak ekimenaren barruan, perretxikoekin egindako pintxoen XIV. Lehiaketa egingo da. Bertan ostalaritzako 11 establezimendu izango dira partaide: Alanbike, Atxubi, Batzokia, El Crucero, Kili Berria, Kuskumendi, El Rinconcito, Guk, Frontón taberna, Txibirita eta Txoko Gorri. Lehiaketak bi sari banatuko ditu, epaimahaiak aukeratutako pintxorik onena, 200 euro eta plaka bat jasoko dituena eta, herritarren bozketaren bitartez aukeratutako pintxorik onena, 150 euro eta plaka bat jasoko dituena.

Herritarren aukeraketan parte hartu ahal izateko 8 pintxo dastatu beharko dira gutxienez. Boto-paperak azaroaren 4ra, astelehenera, arte sartu ahal izango dira Kultur Etxean eta Udaletxean egongo diren hautestontzietan. Horrez gain, bozketan parte hartzen dutenen artean 275 euroko bi sari zozketatuko dira.

Gastronomia esparruan, pintxo dastaketez gain, Abiaga eta Bideko jatetxeek denboraldiko perretxikoekin egindako bi menu eskainiko dituzte.

pintxos-2019-01

EKIN BREAKFAST “ E-COMERCE, AUKERA BAT NOLA BALDIN BADAKIZU” REFORAMURRIO ENPRESALDEAN

Topaketa datorren urriaren 17an izango da, 9.30etatik 11:00ak arte

Joan den urtean “Ekin Breakfasts” Gosari Ekintzaileek izan zuten harrera ona eta gero, aurten formatu beraren alde egiteko hautua egin da. Sektore ezberdinen arteko edo gai zehatz bati buruzko topaketak dira, non ekintzaileek zein enpresek hartu dezaketen parte sektoreko haien negozioan aukera berriak, esperientziak eta praktika onak, eta abar ezagutzeko, networkinga sustatuz zalantzak eta ezinegonak partekatu eta galdetzeko giro lasai eta egoki batean.

Aurten Amurrion aukeratu den gaia merkataritza elektronikoa da, negozioa erakarri eta lortzeko e-commerce ezartzea kontenplatu duten ekintzaileen eta enpresetan sortu duen interesagatik.

E-commerceko diseinuan eta konponbideetan erreferentea den On4u enpresa arabarreko sustatzaile eta CEOa den Angel Villaren erakusketak emango dio hasiera Ekin Breakfast-ari, eta sareko merkatura salto egin aurretik kontuan hartu beharreko gakoak landuko ditu. Jarraian, José Ignacio Rodríguez Fitnessdigitaleko sustatzaileak bere esperientzia kontatuko du. Gasteizko enpresa honek orain dela 12 urte baina gehiago egin zuen merkataritza elektronikoaren aldeko apustua merkatu-sektore konkretu bateko negozio-modelo modura, eta gaur egun bere nazioarteko presentzia handituz doa. Azkenean, bertako negozio baten esperientzia izango dugu, Aranoa Zapatak, bere dendarekin bateragarria den salketa-bide bat ikusi duena e-commercen.

Jarduera hau Alava Enprende 2019 ekimenaren baitan dago: Arabako Foru Aldundiak sustatu du gure eskualdean ekintzailetza sustatzen duten entitate eta agenteekin batera, Amurrio Bidean barne (Amurrioko Udaleko Toki Garapenerako Elkartea)

Parte hartu nahi duten pertsonek izena eman edo informazio gehiago jaso dezakete Amurrio Bideanekin kontaktuan jarriz 945891721 telefono zenbakiaren, mailto:autoempleo@amurriobidean.org helbidearen edo www.alavaemprende.com webgunearen bidez.

Ekin_breakfast_ecommerce_Amurrio_2019-euskera

Irailaren 23an, Hazilan hasiko da, eta honako hauek eskainiko ditu: prestakuntza, praktikak enpresetan eta Amurrioko Udalak emandako diru-laguntza.

Hazilanen helburua da lan-merkatuan hasierako sarrera erraztea edo lortu nahi den enplegua aurkitzen laguntzea.

Programa gaitasun profesionalei buruzko prestakuntzan eta enplegua bilatzera bideratuta dagoen marka pertsonalean datza. Horretarako, praktikak eskainiko dira enpresetan edo 4 hilabetez garatuko da negozioaren ideia. Epe horretan, Amurrioko Udalak ematen duen diru-laguntza jasotzen da, Gazte Planaren bidez; 600 euro gordinekoa da hilero, praktikak udalerrian egiten badira; edo 800 euro gordinekoa hilero, beste udalerri batean egiten badira edo enpresa bat sortzeko helburua duen negozio-ideia berri bat aztertzen bada.

Aurreko edizioan, Hazilanen bidez, 11 enpresek zabaldu zizkieten beren ateak partaideei praktikak egiteko eta negozio-ideia bat aztertu zen. Lortu den emaitza honako hau izan da: parte hartu duten 14 pertsonetatik 7k lan-kontratua lortu dute eta enpresa berri bat sortu da.

Hazilan % 50ean kofinantzatuta dago Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez.

Hartzaileak

Programa honetan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: 20 eta 44 urte artean izatea, gutxienez goi-mailako heziketa zikloa izatea eta lana bilatzen egotea, hau da, ez da zertan langabezian egon. Lehentasuna izango dute Amurrion erroldatuta daudenak eta pertsona horiek besterik ez dute izango diru-laguntza jasotzeko aukera.

Deialdia

Uztailaren 15etik, aukera dago Hazilani buruzko informazioa eskatzeko eta aurretiazko izen-ematea egiteko. Irailaren 23an, 10:30ean, ReforAmurrio Enpresaldean, programaren aurkezpena egingo da. Saio horretara bertaratzeko gomendagarria izango da aurretik Amurrio Bideanen izen-ematea egin izana 945891721 telefonoaren edo empresa@amurriobidean.org helbide elektronikoaren bidez.

UDAREN OSTEAN, 12 PRESTAKUNTZA-AKZIO ESKAINIKO DIRA AMURRIO BIDEANEN

Robotika, bezeroaren arreta, salmenta-teknikak eta Hazilan, batik bat, langabeei zuzenduta daude. Hori dela eta, goizez izango dira eta gehiago iraungo dute.

Gainerako 8ak honako arlo hauei dagozkie: enpresaren kudeaketa eta merkataritza, ingurumena, zibersegurtasuna, prebentzioa eta ostalaritza.  Horiek motzagoak izango dira eta lanean ari direnei daude zuzenduta nagusiki. Nolanahi ere, langabeek ere parte hartu ahalko dute. Arratsaldez izango dira.

Izena ematean, lehentasuna izango dute Amurrion erroldatutakoek.   Prestakuntza honetan izena emateko epea irailaren 2an hasiko da.  Informazio gehiago nahi izanez gero eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin (telefono-zenbakiak: 945891721 edo 619777638. Posta elektronikoa: formacion@amurriobidean.org).

Ireki da Global Training bekak eskatzeko epea, atzerrian praktikak egiteko

Irailaren 13ra arte egin ahal izango da eskaera goi-mailako heziketa-zikloko edo unibertsitateko ikasketak dituzten 30 urtetik beherako pertsonei zuzendutako 60 beketako bat lortzeko.

Garapenek (garapenerako agentzien elkartea; Amurrio Bidean bertako partaide da) Mundu mailako esparru geografikoan egiteko bekak eskeintzen ditu. Beka bakoitza proiektu partikular bati dago lotuta, eta bertan sartzeko prestakuntza espezifikoa behar da. Prestakuntza hori egiaztatu beharko da.

Bekaren zuzkidura ekonomikoa 1.400 €/hil (gordin) izango da, eta gutxienez 6 hilabete iraungo du. Beka jasotzen duten pertsonak irailetik abendura bitartean joango dira esleitutako lekura.

Parte hartu nahi baduzu, informazio gehiago lor dezakezu http://garapen.net/becas-global-training-2019/index-eusk.php helbidean eta Amurrio Bideanen (945891721  /  619777638).

Listado_becas_global_Training_2019