Amurrioko Udalak deialdi berri bat egin du gure udalerrian enpresa txikiak ezartzeko
Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 20an amaituko da
Amurrioko Udalak 20.000,00 euroko udal-partida bat bideratu du laguntza hauetara, ordenantzan jasotzen diren betebeharrak betetzen dituzten eta eskaera ezarritako epean aurkezten duten onuradunen artean banatzeko. Laguntzen helburua da Amurrio udalerrian enpresa eta jarduera berriak martxan jar daitezen sustatzea eta erraztea.
Aurtengo berritasuna da diru-laguntza 1.500 eurokoa izango dela enpresa-proiektu bakoitzeko, baina % 75 handituko da berariaz proiekturako den lokal bat duten enpresentzat edo pertsonentzat. Aurrekontu-partida ez bada nahikoa diru-laguntza osoa emateko, laguntzak enpresa edo pertsona onuradunen artean hainbanatuko dira, aurreko portzentajeak errespetatuz.
Onuradunek Amurrion erroldatuta egon beharko dute duela bi urtetik gutxienez, egiaztatu beharko dute aurreko hiru urteetan ez dutela beren kontura jarduera bera egin eta Amurrion enpresa-ekimen bat abian jarrita izan beharko dute 2018ko azaroaren 21aren eta 2019ko azaroaren 20aren artean, deialdian adierazitako beste betebehar batzuen artean.
Diru-laguntzaren onuradunek izan dituzten gastuak justifikatu beharko dituzte; horretarako, jatorrizko fakturak eta horien ordainagiriak aurkeztu beharko dituzte. Gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz: enpresa eratzearen eta abian jartzearen ondoriozko gastuak, lokala alokatzeko gastuak, jarduera garatzeko eginiko marketin- eta inbertsio-gastuak eta antzeko beste gastu batzuk.
Informazio gehiago eskuratzeko, Udalaren webgunea (www.amurrio.org) edo Amurrio Bideanenean (www.amurriobidean.eus) kontsulta daiteke, edo azken erakunde honekin harremanetan jarri (tel.: 945891721; helbide elektronikoa: autoempleo@amurriobidean.org).
ANEXO1_Eskaera ANEXO1_Solicitud ANEXO2_Alta_Terceros Resumen_ayuda_nuevas_empresas_Amurrio_2018