Datorren azaroaren 20an aurkeztuko da urte honetako lehenengo seihilekoan gure udalerrian egin den Merkataritza Bideragarritasunaren Ikerketa

Amurrioko Katekesi Aretoan izango da, 14:00etatik 15:30era

 

Ikerketa, Amurrioko Udalak sustatua eta Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Sailak diruz lagundua, GB Strategy By Design tokiko aholkularitza-enpresak gauzatu du.

Herritarrek, udalerriko komertzio eta negozio txikiek eta hainbat agentek (APYMCA, Amurrio Bidean, etab.) izan duten parte-hartzeari eta konpromisoari esker, hobetzeko aukerak eta ekintzailetza-ideia berriak identifikatu ahal izan dira, gure tokiko merkataritza indartu eta dinamizatzeko.

Azaroaren 20ko saioan, ikerketatik ateratako ondorio eta gomendioak partekatuko dira, landu beharreko jarduketa-lerroak adostu eta haiei lehentasuna emateko helburuarekin.

Aurkezpena irekita dago sektore honetan enpresa-ekimen berri bat abian jarri nahi duten komertzio, zerbitzu-enpresa txiki edo ekintzaile guztientzat.

Parte hartu nahi duten interesdunek izena eman eta zalantzak galde ditzakete Amurrio Bidean elkartean: telefonoa 945891721, posta-elektronikoa: autoempleo@amurriobidea-org.