Amurrioko Udalak “Zure iritziak BALIO DU” inkesta egin du, kontsumo-ohiturak ezagutu eta negozio aukera berriak hautemateko

Inkesta hau gure udalerrian gauzatzen ari den merkataritza-sektoreko Bideragarritasun Azterketaren parte da eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren dirulaguntza jasotzen du. Azterketa honen xedea da merkataritza berpizteko eta merkataritza‑sektoreari lotutako enpresa-ekimen berriak martxan jartzeko aukerak ikertzea. Iazko abenduan udalerriko merkataritza-lokalen inbentario geoerreferentziatu bat gauzatu ondoren, proiektua bigarren etapan dago, zeinetan bertako merkataritza-sektorearen azterketa sakona eta, zehazki, landa-lana gauzatuko baita. Fase honen xedea da Amurrioko merkataritzaren inguruan kontsumitzaileek dituzten iritzi, arazo eta/edo beharrak ezagutzea.

Horretarako, herritarrei zuzendutako “Zure iritziak BALIO DU” inkesta diseinatu da, beren kontsumo-ohiturak, motibazioak edo udalerrian bertan kontsumitzeko oztopoak zeintzuk diren ezagutzeko, eta beren iritzia ezagutzeko positiboki baloratzen dituzten edo hobetu daitezkeen aspektuei dagokienez.

Datu hauek biltzearen xedea da udalerrian erantzun gabe dauden beharrak identifikatzea. Hala, hurrengo azterketa-fasean (ideiagintza), behar horiei erantzungo zaie, merkatariekin, herritarrekin eta administrazioarekin batera egingo diren zenbait sorkuntza-saiotan landuko diren hobekuntza‑ eta/edo ekintzailetza-proposamenen bidez.

Eskuragarri dago inkesta, paper-formatuan, udalerriko lau puntu estrategikotan: udaletxean, Kultur Etxean, Kiroldegian eta Nagusi Etxean; postontziak jarri dira inkestak jasotzeko. Internetez ere egin daiteke, honako lotura honen bitartez:

https://forms.gle/NToaVLTr95Y31igx8;eta Amurrioko Udalaren eta Amurrio Bideanen webguneetan ere eskura daiteke. Maiatzaren 10ean amaituko da inkestak jasotzeko epea.

Herritar guztiak gonbidatuta daude proiektu honetan aktiboki parte hartzera, inkesta betetzeko zein ekain hasieran gauzatuko diren baterako sorkuntza-saioetan parte hartzeko.

Zure iritziak BALIO DU!

Inkesta_komertziala_eu